
208. zk., 2026ko urriaren 30a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (132 KB - 2 orri.)
- EPUB (110 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
INDUSTRIA, TRANTSIZIO ENERGETIKO ETA JASANGARRITASUNAREN SAILA
4593
IRAGARKIA, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko Gipuzkoako lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita «Aurrez dagoen sorkuntza-instalazioa hibridatzea sorkuntzarako plaka fotovoltaikoak erantsita» izeneko proiektua, Donostiako (Gipuzkoa) udal-mugartean.
Bat etorriz 48/2020 Dekretuaren 10. artikuluan –48/2020 Dekretua, martxoaren 31koa, zeinaren bidez arautzen baitira energia elektrikoa ekoizteko, garraiatzeko eta banatzeko instalazioen administrazio-baimenaren prozedurak (2020-04-24ko EHAA)– eta 24/2013 Legearen 53 artikuluan –24/2013 Legea, abenduaren 26koa, Sektore Elektrikoari buruzkoa (2013-12-27ko BOE)– xedatutakoarekin, jendaurrean jartzen da «Aurrez dagoen sorkuntza-instalazioa hibridatzea sorkuntzarako plaka fotovoltaikoak erantsita» proiektua. Izan ere, instalazio horretarako eskatu dute aurretiko administrazio-baimena.
Espedientea: 20-GE-Y-2026-00007.
– Eskatzailea: Gipuzkoa Ingurumena Bi S.A.
– Kokapena: Donostiako udal-mugartea.
– Aurrekontua (BEZik gabe): 292.626,21 euro.
– Eskariaren xedea: Aurretiazko administrazio-baimena.
– Helburua: sareari salduko dioten eguzki-energia fotovoltaikoa sortzeko instalazioa, titularraren pabilioiaren teilatuan, 683,70 kWp / 500,00 kWn potentziako.
– Banaketa-sarera husteko puntua: «CS GHK Zubieta 30 kV» ebakitze-zentroa, i-DE Redes Eléctricas Inteligentes S.A.U enpresarena.
– Instalazioaren ezaugarriak: Vicente Coll Contreras industria-ingeniariak 2026ko martxoan sinatutako aurreproiektuan adierazitakoak (aurreproiektua espedientean dago).
Hori guztia argitaratzen da, interesdunek eta, oro har, herritarrek dokumentazioa azter dezaten Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren Saileko Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzan (Easo kalea 10, 20006 Donostia) edo Interneteko webgunean: https://www.euskadi.eus/energia-eta-meategi-inguruko-proiektuei-buruzko-informazioa/web01-a2energi/eu/
Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzan egoki iritzitako alegazioak aurkeztu ahal izango dira idatzizko euskarri fisikoan edo EAEko Administrazio Publikoaren erregistro elektroniko orokorraren bidez (https://www.euskadi.eus/erregistro-elektroniko-orokorra/web01-sede/eu/), edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan xedatutako moduan, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik 20 egun balioduneko epean.
Ohartarazten da pertsona juridikoak, nortasun juridikorik gabeko erakundeak eta urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14. artikuluan identifikatutako beste subjektu batzuk behartuta daudela administrazio publikoekin bitarteko elektronikoen bidezko harremana izatera, administrazio-prozedura baten edozein izapide egiteko. Hori dela eta, aipatutakoek jendaurrean jartzeko izapide honetan egindako alegazioak nahitaez bitarteko elektronikoen bidez aurkeztu behar dituzte.
Donostia, 2026ko urriaren 16a.
Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko Gipuzkoako lurralde-ordezkaria,
ANTTON ARRIETA INSAUSTI.
RSS