
208. zk., 2026ko urriaren 30a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (230 KB - 16 orri.)
- EPUB (122 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILEAK
Oposizioak eta lehiaketak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4586
1688/2026 EBAZPENA, urriaren 1ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez onartzen baitira estatutupeko lotura finkoa lortzeko hautaketa-probak arautuko dituzten oinarri espezifikoak fakultatibo mediko eta teknikoen lanbide-taldeko farmazialari kategorian (ospitaleko farmaziako fakultatibo espezialista teknikoaren lanpostu funtzionala), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetarako.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 28ko 120/2026 Ebazpenaren bidez onartu egin dira Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan estatutupeko lotura finkoa lortzeko 2023-2024-2025eko hautaketa-prozesuak arautuko dituzten oinarri orokorrak. Ebazpen hori Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren otsailaren 27ko 443/2026 Ebazpenaren bidez aldatu zen (Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen, 2026ko martxoaren 12an).
Hautaketa-prozesu bakoitza gauzatzeko, beharrezkoa da kategoria bakoitzeko destinoen deialdia arautuko duten oinarri espezifikoak argitaratzea.
Horregatik, kontuan izanda Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legea, Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen esparru-estatutuaren abenduaren 16ko 55/2003 Legea, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren testu bategina onartzen duen urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretua, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutuak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta indarrean dauden gainerako xedapen aplikagarriak,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Oinarri hauen xede diren hautaketa-prozesurako deia egitea.
Bigarrena.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan estatutupeko lotura finkoa lortzeko hautaketa-probak arautuko dituzten oinarri espezifikoak onartzea, I. eranskinean jasotakoak, fakultatibo mediko eta teknikoen lanbide-taldeko farmazialari kategorian (ospitaleko farmaziako fakultatibo espezialista teknikoaren lanpostu funtzionala), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetarako.
Hirugarrena.– Ebazpen honen II. eranskinaren bidez eskainitako destinoen zerrenda onartzea.
Laugarrena.– Ebazpen honen III. eranskinean agertzen den merezimenduen baremoa onartzea.
Bosgarrena.– Ebazpen honen IV. eranskinean dagoen gai-zerrenda onartzea.
Seigarrena.– Deialdi honetan parte hartzeko eskaera aurkezteko epea 2026ko azaroaren 2tik azaroaren 27ko 14:00ak arte ezartzea, oinarri orokorrak onartzen dituen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 28ko 120/2026 Ebazpenaren 10.3 oinarrian ezarritakoaren arabera.
Zazpigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari; horretarako, hilabeteko epea egongo da, ebazpena EHAAn argitaratzen den egunaren hurrengo egunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legean eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Estatutuak ezartzeko azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezarritakoaren arabera.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko urriaren 1a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
MIREN LOREA BILBAO ARTECHE.
I. ERANSKINA
OSAKIDETZAN ESTATUTUPEKO LOTURA FINKOA LORTZEKO HAUTAKETA-PROBAK ARAUTUKO DITUZTEN OINARRI ESPEZIFIKOAK, FAKULTATIBO MEDIKO ETA TEKNIKOEN LANBIDE-TALDEKO FARMAZIALARI KATEGORIARAKO (OSPITALEKO FARMAZIAKO FAKULTATIBO ESPEZIALISTA TEKNIKOAREN LANPOSTU FUNTZIONALA), OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUKO ZERBITZU SANITARIOETAKO ERAKUNDEETAKO DESTINOETARAKO
1.– Deialdiaren xede diren destinoak.
1.1.– Deialdi honen xede izango dira fakultatibo mediko eta teknikoen lanbide-taldeko farmazialari kategoriako (ospitaleko farmaziako fakultatibo espezialista teknikoaren lanpostu funtzionala) Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoak; II. eranskinean jasota daudenak, alegia.
1.2.– Deialdian sartutako destinoen % 7 desgaitasunen bat duten langileek betetzeko gordeko dira, II. eranskinean jasotako oinarri orokorretako 5. oinarrian ezarritako banaketaren arabera.
2.– Izangaiek bete beharreko baldintzak.
Honen bidez araututako prozesuan parte hartzeko, aurkezteko epearen azken egunean, oinarri orokorretan jasota dauden baldintzez gain eta horietan aurreikusten diren salbuespenak kenduta, izangaiek honako baldintza hauek bete beharko dituzte, kasuan kasu esleitzen zaien destinoa jabetzan hartu arte:
a) Oinarri orokorretako 8.2.c) apartatuan xedatutakoarekin bat, farmaziako lizentzia edo titulu baliokidea izatea, eta ospitaleko farmaziako espezialitatea, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren I. eranskinean zehaztutakoa betez.
b) Edonola ere, lortu nahi den lanpostuaren baldintzak betetzea, indarrean dagoen araudian xedatutakoaren arabera.
c) Eskabideak aurkezteko epearen barruan, izena emateko eskubideengatik dagokion tasa ordaindu izana, eskainitako destinoen lanbide-taldearen arabera:
A1 taldea (A talde zaharra): 25 euro.
3.– Lehiaketa-oposizioaren garapena.
3.1.– Eskakizunak eta merezimenduak alegatzea. Dokumentazioa aurkeztea.
Oinarri orokorretako 12.2 apartatuan aurreikusitako onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda argitaratu ondoren, onartuen behin betiko zerrendan daudenek eta, baztertuen zerrendan egonik, horretarako ezarritako epearen barruan gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu edo aurkeztuko dutenek deialdian parte hartzeko eskatzen diren baldintzak eta merezimendu baloragarriak egiaztatzen dituzten agiriak alegatu eta erantsi beharko dituzte, oinarri orokorretako 12.3 apartatuan ezarritako moduan eta epean.
Farmazialari kategorian (ospitaleko farmaziako fakultatibo espezialista teknikoaren lanpostu funtzionala) eskatzen den titulazioa farmaziako lizentziadun titulua edo titulu baliokidea da, eta ospitaleko farmaziako espezialitatea, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren I. eranskinean zehaztutakoa betez.
3.2.– Oposizioaldia.
Epaimahai kalifikatzaileari dagokio probaren edukia eta kalifikazioa zehaztea, eta, horretarako, hautaketa-prozesua behar bezala garatzeko beharrezkotzat jotzen dituen neurriak hartuko ditu eta prozesuaren gardentasuna eta objektibotasuna bermatuko du.
Epaimahaiak Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuari eskatu ahal izango dio aholkulariek parte har dezatela hautaketa-prozesuaren fase guztietan. Aholkulariek epaimahaikideei eskatzen zaien titulu-eskakizun bera izango dute.
Oposizioaldian, ariketa hauek egin beharko dira, proba beraren barruan:
a) Lehenengo ariketa teorikoa: IV. eranskineko programako gaiei buruzko galderak erantzun beharko dira, eta galderek aukerako erantzunak izango dituzte.
b) Bigarren ariketa praktikoa: galdetegi bati erantzun beharko zaio. Galderek kasu praktiko bat edo batzuk azalduko dituzte eta aukerako erantzunak izango dituzte.
Bi ariketetako galderak galdera-sortatik aterako dira. Galdera-sorta hori gutxienez 12 aste lehenago jarriko da eskuragarri Osakidetzaren webgunean, eta galdetegi berean sartuko dira, oposizioaldiko proba bakarra izan dadin.
Erantzun okerrek ez dute penalizaziorik ekarriko.
Probaren azken emaitza bi ariketen batezbesteko haztatua izango da, % 65 proba teorikoarena eta % 35 ariketa praktikoarena.
Horretarako, formula honen arabera lortuko da batezbesteko haztatua:
(Ikusi .PDF Fitxategia)
Oposizioaldia gainditutzat emateko, bi ariketen batezbesteko haztatua gutxienez 100 puntutik 50 puntukoa izan beharko da.
3.3.– Lehiaketaldia.
Oinarri orokorretako 12.3 oinarrian ezarritako moduan eta epean baloratuko dira alegatutako eta egiaztatutako merezimenduak, III. eranskinean jasotako merezimenduen baremoaren arabera, oinarri orokorretan ezarritako irizpideak betez.
3.4.– Lanpostuez jabetzea.
Oinarri orokorretako 20. oinarrian aipatutako dokumentazioaz gain, deialdi honetako destinoren bat jabetzan hartzen dutenek honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte lanpostuaz jabetzeko ekitaldian:
– Elkargokide-ziurtagiria.
II. ERANSKINA
DESTINOEN ZERRENDA. KATEGORIA: FARMAZIALARIA, LANPOSTU FUNTZIONALA: OSPITALEKO FARMAZIAKO FAKULTATIBO ESPEZIALISTA TEKNIKOA
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 28ko 120/2026 Ebazpenaren bidez onartutako oinarri orokorretako 5. oinarrian xedatutakoaren arabera, destino hauek betetzeko deialdia egiten da:
a) Txanda irekiko deialdia: 22 destino.
Sarbide orokorra: 20.
Erreserba-kupoa desgaitasunen bat duten pertsonentzat: 2.
Desgaitasunen bat duten langileentzako destinoak ez badira betetzen ez dagoelako hautaketa-prozesua gainditzen duen izangai nahikorik, destino horiek dagokion txandako sarbide orokorreko lanpostuetan gehituko dira; hots, barne-sustapenean edo txanda irekian.
Oinarri orokorren 6. apartatuan ezarritakoarekin bat etorriz, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren ebazpena, lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorreko dagokion zikloko destinoen behin betiko esleipenari buruzkoa, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu ondoren identifikatuko dira deialdi honen xede diren destinoak.
III. ERANSKINA
MEREZIMENDUEN BAREMOA FAKULTATIBO MEDIKO ETA TEKNIKOEN LANBIDE-TALDEKO FARMAZIALARI KATEGORIARAKO (OSPITALEKO FARMAZIAKO FAKULTATIBO ESPEZIALISTA TEKNIKOAREN LANPOSTU FUNTZIONALA), OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUKO ZERBITZU SANITARIOETAKO ERAKUNDEETAKO DESTINOETARAKO
1) Lan-esperientzia (gehienez, 60 puntu).
Eskabideak aurkezteko epearen azken egunaren aurreko 20 urteetan izangaiei aitortu zaien zerbitzaldia hartuko da kontuan.
Dagokion espezialitateko etengabeko arretako behin-behineko izendapen batean egindako zerbitzuen puntuazioari zerbitzu horiengatik normalean ematen den puntuazioaren % 50 aplikatuko zaio.
Zenbaketa osoa lan egindako egun naturaletan oinarrituko da, eta baztertu egingo dira hilabetetik beherako soberakinak. Horretarako, 30 egun naturaleko multzoa hartuko da hilabetetzat.
1.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan, Gizarte Segurantzakoetan edo autonomia-erkidegoetako osasun-zerbitzuetakoetan, edozein administrazio publikotan edota Europar Batasuneko gainerako kideen sare publikoko zerbitzu sanitarioetan ospitaleko farmazilari gisa emandako zerbitzuen hilabete bakoitzeko: 0,30 puntu.
Era berean, zenbaketa hori aplikatuko da parte hartzen den hautaketa-prozesuko deialdian sartutako lanpostu funtzionalari dagokion eremuaren plangintzan eta kudeaketan erantzukizuneko lanpostuak betetzen direnean.
2.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusian, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetan edo Gizarte Segurantzakoetan edo autonomia-erkidegoetako osasun-zerbitzuetan edo edozein administrazio publikotan edo Europar Batasuneko gainerako kideen sare publikoko zerbitzu sanitarioetan Lehen Mailako Arretan farmazialari gisa edo arlo medikoko kudeaketako farmazialari lanpostuetan emandako zerbitzuen hilabete bakoitzeko: 0,12 puntu.
3.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko, Gizarte Segurantzako, autonomia-erkidegoetako osasun-zerbitzuetako edo edozein administrazio publikotako zerbitzu sanitarioetako erakundeetan, edo Osasun Sistema Nazionalari atxikitako ikerketa-zentro ofizialetan edo bestelako erakundeetan edo Europar Batasuneko gainerako kideen sare publikoko zerbitzu sanitarioetan farmazialari gisa emandako zerbitzuen hilabete bakoitzeko: 0,055 puntu.
4.– Erakunde Sanitario Publikoetan kudeaketa eta zerbitzu orokorren arloan goi-mailako kudeaketako lanpostuetan emandako zerbitzuen hilabete bakoitzeko: 0,05 puntu.
Zerbitzu-eginkizunetan edo goragoko kategoriako eginkizunetan emandako zerbitzuak benetan betetako lanpostuan zenbatuko dira.
Halaber, jatorrizko lanpostuan zenbatuko dira zerbitzu berezietan emandako zerbitzuak.
2) Prestakuntza, irakaskuntza eta ikerketa (gehienez, 20 puntu).
A) Apartatu honetan, honako hauen arabera egiaztatzen den prestakuntza baloratuko da:
a) Graduaurreko prestakuntza:
Espediente akademikoaren balorazioa honela egingo da:
(Ikusi .PDF Fitxategia)
Ez dira ebaluatuko eta, horrenbestez, ez dira zatitzailean agertuko ondorengo ikasgaiei dagozkien kalifikazioak edo baliozkotze ofizialaren helburu izan direnak: erlijioa, heziera politikoa, heziketa fisikoa, hizkuntzak edo lanpostu funtzionala eskuratzeko eskatzen den tituluaren ikasketen oinarrizko edukiarekin lotura nabarmenik ez duten beste ikasgai batzuk.
b) Graduondoko prestakuntza:
– Cum laude doktore-titulua: 10 puntu.
– Doktore-titulua: 9 puntu.
– Graduondoko masterra: 6 puntu.
– Unibertsitateko Aditu edo Espezialista titulua: 5 puntu.
– Ikertzeko nahikotasuna edo Diploma ikasketa aurreratuetan: 4 puntu.
– Lizentzia-gradua (bikain edo ohorezko matrikula): 3 puntu.
– Doktoretza-ikastaroa, ikastaro bakoitzeko (gehienez, 10 ikastaro): 0,25 puntu.
– Lotutako bestelako unibertsitate-tituluak: 2,5 puntu.
Cum laude doktore gisa puntuazioa emanez gero, ez da punturik emango doktore gisa. Cum laude doktorea edo Ikertzeko nahikotasuna edo Ikasketa aurreratuen diploma lortzeko balio izan duten programetako doktoretza-ikastaroek ez dute punturik emango.
c) Prestakuntza espezializatua:
1.– Kategorian sartzeko eskatutakoak ez diren legez aitortutako espezialitate bateko edo batzuetako tituluak dituzten izangaiak, betiere titulu horiek ofizialki onartutako fakultatiboen prestakuntza espezializatuko programa egoiliar gisa bete ondoren lortu badituzte: 2 puntu.
2.– Kategorian sartzeko eskatutakoa ez den espezialista-tituluak dituzten izangaiak (BAME bidezkoak ez direnak): 1 puntu.
d) Hizkuntzak (gehienez, 3 puntu): Ingelesa, frantsesa eta alemana Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko maila hauetan jakitea baloratuko da, 1,5 puntu hizkuntza bakoitzeko, gehienez ere 3 puntu.
Merezimendu hori hizkuntza-eskolaren bateko edo dagokion erakundeko titulua edo ziurtagiria aurkeztuz akreditatuko da.
Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko C-2 eta C-1 mailetako tituluengatik 1,5 puntu emango dira.
Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko B-2 mailako tituluengatik puntu 1 emango da.
Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko B-1 mailako tituluengatik 0,5 puntu emango dira.
Ingeles, frantses eta alemaniar filologiako lizentziei dagokien hizkuntzari esleitutako gehieneko gaitasuna emango zaie.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren curriculum vitae-aren aplikazioan maila eta hizkuntza bakoitzerako jasotako tituluak eta ziurtagiriak soilik baloratuko dira.
Hizkuntzari berari dagozkion titulu bat baino gehiago akreditatzen badira, maila handienekoa bakarrik baloratuko da.
e) Informatikako ezagutzak (gehienez, 2 puntu).
Informatikako ezagutzen maila jakin baten ezagutza merezimendu gisa baloratzeko, Euskadi Informazioaren Gizartean Planak KZgune zentro publikoetan eskura jartzen dituen moduluak lortzeko proba gainditu behar da. Zehazki, honela baloratuko da:
– Microsoft Word 2000/XP/2003/2007/2010 oinarrizko maila: 0,25 puntu.
– Microsoft Word 2000/XP/2003/2007/2010 maila aurreratua: 0,50 puntu.
– Microsoft Power Point 2000/XP/2003/2007/2010 maila bakarra: 0,50 puntu.
– Microsoft Excel 2000/XP/2003/2007/2010 oinarrizko maila: 0,25 puntu.
– Microsoft Excel 2000/XP/2003/2007/2010 maila aurreratua: 0,50 puntu.
– Microsoft Access 2000/XP/2003 oinarrizko maila: 0,25 puntu.
– Microsoft Access 2000/XP/2003 maila aurreratua: 0,50 puntu.
– Microsoft Access 2010 maila bakarra: 0,50 puntu.
– Microsoft Outlook XP/2003/2010 maila bakarra: 0,50 puntu.
– Oinarrizko Internet: 0,25 puntu.
– Internet aurreratua: 0,50 puntu.
Modulu horiek gainditu izana IT Txartelaren ziurtapen-sistemaren bidez egiaztatuko da.
Modulu baten bertsio eta/edo maila desberdinak egiaztatzen badira, bakarra puntuatuko da, puntuaziorik handiena duena alegia.
Era berean, merezimendu hori egiaztatzeko baliozkoak izango dira erakunde ofizialek eta ikasketa-zentro publikoek aplikazio horiei buruz emandako ikastaroak egiaztatzen dituzten ziurtagiriak, baremo honen arabera:
– 20 eta 29 ordu bitarteko ikastaroak: 0,10 puntu.
– 30 eta 49 ordu bitarteko ikastaroak: 0,15 puntu.
– 50 ordu baino gehiagoko ikastaroak: 0,25 puntu.
B) Atal honen barruan, eskabideak aurkezteko azken egunaren aurreko 10 urteetan eta dagokion kategorian eta lanpostu funtzionalean sartzeko eskatzen den titulazioa lortu ondoren amaitu den prestakuntza baloratuko da, baldin eta honako honen arabera egiaztatzen bada:
a) Etengabeko prestakuntza:
Eskatutako destinoaren lanpostu funtzionalarekin zerikusia duten ikastaroetara joateagatik:
– 9 ordura arte: 0,25 puntu.
– 10 eta 19 ordu bitartean: 0,75 puntu.
– 20 eta 29 ordu bitartean: 1,25 puntu.
– 30 eta 49 ordu bitartean: 2 puntu.
– 50 eta 99 ordu bitartean: 3 puntu.
– 100 eta 249 ordu bitartean: 4 puntu.
– 250 eta 599 ordu bitartean: 5 puntu.
– 600 ordu edo gehiago: 6 puntu.
Ikastaroen egiaztagirian kreditu kopurua bakarrik jasota dagoenean, puntuazioa emateko baliokidetasun hau egingo da:
– Kredituen Europako Sistemaren (ECTS) 1 kreditu: 25 ordu.
– Etengabeko Prestakuntza Batzordeko 1 kreditu: 10 ordu.
Ikastaroaren ordu kopurua eta kreditu kopurua adierazten ez duten egiaztagirien kasuan, edo kredituak izan bai, baina horiek aurreko paragrafoan zehaztutakoak ez direnean edo kredituen beste ordu-baliokidetasun bat ezartzen denean, epaimahaiak, aurkeztutako egiaztagiriak eta ikastaroaren edukia ikusita, dagokion puntuazioa emango du, eta kasu horretan ez du inolaz ere 0,25 puntu baino gutxiago emango.
Erakunde ofizialek, unibertsitateek, erakunde sanitarioek eta, hala badagokio, elkargo profesionalek eta elkarte zientifikoek egiaztatutako/akreditatutako ikastaroak baloratuko dira, baita edozein administrazio publikok hitzartutako etengabeko prestakuntzako akordioen arabera egiaztatutako/akreditatutako ikastaroak ere, betiere titulu ofizial bat lortzeko ikasketa-plan baten barrukoak ez badira.
b) Irakaskuntza-jarduerak:
– Fakultateko/Unibertsitate Eskolako katedraduna (urteko): 1 puntu.
– Unibertsitateko fakultateko/eskolako irakasle titularra edo elkartua (urteko): 0,50 puntu.
– Egoiliarren irakaskuntzarako tutore akreditatua, dagokion espezialitatean (urte bakoitzeko): 0,750 puntu.
– Irakaskuntza, etengabeko prestakuntzako programa ofizialetan (orduko): 0,050 puntu.
c) Jarduera zientifikoa eta ezagutzaren hedapena:
Eskatutako destinoko lanpostu funtzionalarekin zerikusia duten lan zientifikoak argitaratzeagatik, txostenak aurkezteagatik, komunikazioak aurkezteagatik, hitzaldiak emateagatik edo mahai-inguruetan parte hartzeagatik:
– Eskualdeko txosten bakoitzeko: 0,50 puntu.
– Estatuko txosten bakoitzeko: 2 puntu.
– Nazioarteko txosten bakoitzeko: 3 puntu.
– Eskualdeko ahozko komunikazio/poster bakoitzeko: 0,30 puntu.
– Estatuko ahozko komunikazio/poster bakoitzeko: 1,20 puntu.
– Nazioarteko ahozko komunikazio/poster bakoitzeko: 2 puntu.
– Eskualdeko mahai-inguru bakoitzeko: 0,40 puntu.
– Estatuko mahai-inguru bakoitzeko: 1,50 puntu.
– Nazioarteko mahai-inguru bakoitzeko: 2,50 puntu.
– Argitalpen bakoitzeko (lehenengo egilea): 2 puntu.
– Argitalpen bakoitzeko (beste egile batzuk): 1 puntu.
– Liburu bakoitzeko (lehenengo egilea): 4 puntu.
– Liburu bakoitzeko (beste egile batzuk): 2 puntu.
– Kapitulu bakoitzeko (lehenengo egilea): 2 puntu.
– Kapitulu bakoitzeko (beste egile batzuk): 1 puntu.
– Tesina bakoitzeko: 3 puntu.
Ez da baloratuko atal honetan zehaztu ez den merezimendurik.
3) Euskara:
– 2. HE: 18 puntu.
– 1. HE: 9 puntu.
IV. ERANSKINA
OSPITALEKO FARMAZIAKO FAKULTATIBO ESPEZIALISTA TEKNIKOA
I.– FAKULTATIBO MEDIKOEN ETA TEKNIKOEN LANBIDE TALDEKO GAI-ZERRENDA KOMUNA.
1.– Osasun-lanbideen araudia: Arau orokorrak. Lanbide sanitarioetan aritzea. Lanbide sanitarioen prestakuntza. Lanbide-garapena eta horren aintzatespena.
2.– Osasun Sistema Nazionalaren kohesioa eta kalitatea. Xedapen orokorrak. Prestazioak. Profesionalak. Ikerketa. Informazio sanitarioko sistemak. Kalitatea.
3.– Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen esparru-estatutua. Arau orokorrak. Estatutupeko langileen sailkapena. Eskubideak eta betebeharrak. Estatutupeko langile finkoaren izaera eskuratzea eta galtzea. Langileen mugikortasuna. Karrera profesionala. Estatutupeko langileen egoerak.
4.– Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren Legea. Euskadiko Osasun Sistema - Antolamendua. Osasun-zerbitzuak emateko egitura publikoak antolatzea - Osaera. Langileen araubidea.
5.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutuak. Zuzendaritza-antolakuntza. Antolakunde nagusia.
6.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren erakunde sanitario integratuak.
7.– Euskadiko osasun-sistemako pertsonen eskubideei eta betebeharrei buruzko adierazpena: Xedapen orokorrak. Eskubideak eta betebeharrak. Pazienteei eta erabiltzaileei arreta emateko zerbitzuak.
8.– 41/2002 Oinarrizko Legea, azaroaren 14koa, Pazientearen autonomiari eta informazio eta dokumentazio klinikoaren arloko eskubide eta betebeharrei dagokiena: Printzipio orokorrak. Informazio sanitariorako eskubidea. Intimitaterako eskubidea. Pazientearen autonomiaren errespetua.
9.– 7/2002 Legea, abenduaren 12koa, Osasun arloko aurretiazko borondateena. Xedea. Osasun-arloko borondateak aldez aurretik adierazteko eskubidearen edukia. Aurretiazko Borondateen dokumentua. Aldatzea, ordeztea eta errebokatzea.
10.– Datu Pertsonalen Babesa eta Eskubide Digitalak Bermatzea. Xedapen orokorrak. Datuak babestearen printzipioak. Pertsonen eskubideak. Datuak babesteko agintaritza autonomikoak. Zehapen-araubidea.
11.– Martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuko 47.5 artikuluaren arabera, Emakumeen eta gizonen berdintasuna lortzeko eta emakumeen kontrako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bategina onartzen duena.
12.– Euskadiko Osasun Plana 2030: Printzipio gidariak. Erronka estrategikoak. Helburuak eta ildo estrategikoak.
13.– Euskadiko Osasun Ituna: Helburuak. Printzipioak eta balioak. Ildo estrategikoak.
14.– Pazientearen Segurtasun Estrategia Osakidetzan 2030. Helburuak. Ekintza-ildo korporatiboak.
15.– Osakidetzako Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako II. Plana 2025-2028: Helburuak. Ildo estrategikoak.
16.– Osakidetzan Euskararen Erabilera Normalizatzeko III. Plana: Oinarriak. Helburuak. Jarduera-arloak.
17.– Euskadiko Plan Onkologiko Integrala 2025-2030.
18.– 3/2021 Lege Organikoa, martxoaren 24koa, Eutanasia arautzekoa.
19.– 53/1984 Legea, abenduaren 26koa, Herri Administrazioen zerbitzuko langileen bateraezintasunei buruzkoa.
II.– GAI-ZERRENDA ESPEZIFIKOA.
1.– Farmazia-zerbitzuak eta sendagai-gordailuak. Lege-esparrua. Farmazia-zerbitzu bat planifikatzea eta antolatzea: Kokapena, lan-eremuak, funtzioak, prozedura-eskuliburuak, baliabide materialak eta giza baliabideak.
2.– Farmazia-zerbitzuaren kudeaketa ekonomikoa. Erosketen kudeaketa. Izakinen kudeaketa. Kontsumoen azterketa ekonomikoa. Aurrekontuen jarraipena. Adierazleak.
3.– Sendagaiak, sendagaien eta osasun-produktuen bermeen eta erabilera zentzuzkoaren legearen testu bategina onartzen duen 1/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren arabera.
4.– Kalitatea kudeatzeko sistema. Adierazleak. Jardueren plangintza: etengabeko hobekuntza-plana, urteko kudeaketa-plana. Kalitatea hobetzeko plan integrala. Farmazia-zerbitzuaren memoria.
5.– Medikamentuen aukeraketa Farmazia eta Terapeutika Batzordea. Sendagaiak hautatzeko irizpideak. Farmako berriak sartzeko gida (GINF). GENESIS ereduaren ebaluazio-txostena. MADRE programa. Posizionamendu terapeutikoko txostenak Medikamentuen hautaketaren jarraipena eta ebaluazioa. Protokolo farmakoterapeutikoak: osasun-emaitzak eta efizientziaren ebaluazioa.
6.– Prestazio farmazeutikoa ospitaleko farmaziaren asistentzia- eta eskumen-eremuan. Alderdi arautzaileak. Medikamentuak eta produktu sanitarioak finantzatzea. Emaitzen araberako ordainketa-akordioak, gehieneko gastu-mugak. Valtermed. Revalmed.
7.– Gida farmakoterapeutikoa Ezaugarriak eta edukiak. Baliokidetasun terapeutikoa. Baliokidetasun terapeutikoaren ebidentzia-mailak. Elkartruke terapeutikoa egiteko prozedurak. Elkartruke terapeutikoko programa baten kalitate-irizpideak.
8.– Lehen Mailako Arretako eta Ospitaleko Farmazia Pazientearen etxeko jarraipenerako eta medikamentuen kontziliaziorako jarduerak trantsizio asistentzialetan. Adierazleak.
9.– Farmakoteknia. 175/2001 Errege Dekretua. Farmacopea Española. Formulario Nazionala. Lokalaren eta ekipamenduaren gutxieneko baldintzak. Lehengaiak eta egokitzapen-materiala. Elaborazio-jardunbide egokiak. Forma farmazeutiko ez-esterilen prestakuntza. Forma farmazeutiko esterilen prestakuntza: nutrizio parenterala, zain barneko nahasketak, sendagai zitotoxikoak. Bateragarritasuna, egonkortasuna, kontserbazioa. Unitate zentralizatuak eta prestatzeko automatizazioa. Sendagaiak dosi unitarioan berrontziratzea. Kalitate-kontrola Adierazleak.
10.– Medikamentuak ematea eta banatzea. Medikamentuak emateko eta banatzeko sistemak. Teknologia berriak aplikatzea (banaketa-sistema automatizatuak, etab.). Teknologia berriak ebaluatzeko irizpideak. Trazabilitatea.
11.– Kontrol mediko bereziko medikamentuak banatzea. Estupefazienteak eta psikotropoak.
12.– Egoera berezietan medikamentuak banatzea. Atzerriko sendagaien kudeaketa. Fitxa teknikotik kanpoko medikamentuak erabiltzea. Erabilera errukiorra. Baimen informatua. 1015/2009 Errege Dekretua
13.– Kanpoko pazienteei medikamentuak emateko unitatea. Unitatearen funtzioak. Legeria. Farmazialariaren funtzioak. Kanpoko pazienteentzako farmazia-jardueren programa. Kalitatearen adierazleak eta kudeaketa.
14.– Osasunerako heziketa. Hezkuntzako esku-hartzea farmaziako arretako kontsultatik. Elkarrizketa klinikoko teknikak eta farmazia-pazientearen arteko komunikazioaren gakoak. Pazienteak sailkatzeko sistemak, Clincal Risk Groups, pazienteei arreta emateko eredu eta programa geruzatuak. Atxikidura: tratamenduarekiko atxikiduraren neurria, atxikidurarekin lotutako faktoreak, atxikidura hobetzeko estrategiak. Pazienteek aipatutako emaitzen neurketa eta osasunarekin lotutako bizi-kalitateari buruzko galdetegiak.
15.– Medikamentu biologikoak. Kontzeptuak, ezaugarriak eta motak. Lege-esparrua. Baimentze- eta merkaturatze-prozesua. Terapia biologikoa. Kontzeptua. Prestakin biologikoen motak: antigorputz monoklonalak, immunokonjugatuak, terapia antiangiogenikoa, terapia genikoa eta txertoak.
Medikamentu biosimilarrak. Definizioa. Garapena eta baimena. Lege-esparrua.
17.– Sendagasak. Legeari loturikoak: 1345/2007 Errege Dekretua. Araudi espezifikoak. Farmazialariaren erantzukizuna.
18.– Produktu sanitarioa. 192/2023 Errege Dekretua.
19.– Medikamentu umezurtzak. Gaixotasun arraroak. Lege-esparrua.
20.– Medikamentu arriskutsuak. Definizioa. Arriskuaren sailkapena. Prestaketa. Ospitaleko erabilera-zirkuitua. Agente kantzerigenoei, mutagenoei eta sendagai arriskutsuei buruzko legeria. Medikamentu arriskutsuak segurtasunez manipulatzea: Instalazioak. Sistema itxiak eta norbera babesteko ekipamendua. Mmedikamentu arriskutsuaren zirkuitu segurua. Medikamentu arriskutsuen zerrenda. Prestatu eta emateko prebentzio-neurriak.
21.– Farmazia Zerbitzuetako sistema informatikoak. Teknologia berriek medikamentuak agintzeko, emateko eta banatzeko prozesuetan duten eragina: informatizazioa eta automatizazioa. Sistema robotizatuak. Preskripzio-sistema informatizatuak: preskripzio elektronikoa eta preskripzio elektroniko lagundua.
22.– Farmakoepidemiologia eta sendagaien erabilerari buruzko azterlanak. Medikamentuak sailkatzeko sistemak. 1348/2003 Errege Dekretua. Neurri kuantitatiboko unitateak. Eguneko dosi zehaztua. Azterlan kualitatiboak: adierazleak.
23.– Tratamendu farmakologikoaren indibidualizazioa. Farmakozinetika klinikoa. Farmakogenetika eta farmakogenomika.
24.– Medikamentuei buruzko informazioa. Informazio-iturriak. Datu-basea. Informazioaren ebaluazioa. Protokolo terapeutikoak eta praktika klinikoko gidak. Internet eta informazioa bilatzea. Medikamentuen segurtasun-alertak. Pazienteentzako informazioa. Farmazialariaren zeregina medikamentuei buruzko osasun-hezkuntzan.
25.– Farmakoekonomia. Medikamentuen eta produktu sanitarioen ebaluazio ekonomikoa. Ziurgabetasunaren doikuntza eta tratamendua azterketa farmakoekonomikoetan. Azterketa farmakoekonomikoa egiteko gida.
26.– Toxikologia klinikoa. Intoxikazioak eta agente toxikoak. Intoxikazioen tratamendua.
27.– Farmakozaintza. Farmakozaintzako metodoak. Prozedurak eta emaitzen ebaluazioa. Kontrako efektuen egozgarritasuna. Farmakozaintzako zentroen sarea. 577/2013 Errege Dekretua.
28.– Saiakuntza klinikoak Saiakuntza klinikoaren alderdi etikoak. Ikerketarako Etika Batzordea medikamentuekin. 1090/2015 Errege Dekretua.
29.– Nutrizio artifiziala eta fluidoterapia. Nutrizio parenterala eta enterala. Nutrizio-egoeraren balorazioa. Nutrizioaren eta sendagaien arteko elkarreraginak. Farmazialariaren zeregina monitorizazioan eta jarraipenean.
30.– Medikazio-hutsegiteak. Terminologiaren estandarizazioa eta sailkapena. Detekzio-metodoak. Medikazio-hutsegiteen prebentzioa.
31.– Prestakuntza, ikerketa eta irakaskuntza farmazia-zerbitzu batean.
32.– Monitorizazio eta jarraipen farmakoterapeutikoa. Sendagaiekin lotutako arazoak. Farmakoterapiaren emaitzak ebaluatzea eta erregistratzea.
33.– Farmaziako arreta ospitaleko eremuan. Kontzeptua. Garapena. Antolaketa eta metodologia. Pazienteen jarraipena.
34.– Farmazia-arreta etxeko ospitalizazioan. Jarduerak. Lehentasunak.
35.– Paziente kronikoentzako farmazia-arreta. Pluripatologia. Polimedikazioa. Depreskripzioa.
36.– Farmazia onkologikoa. Kimioterapiaren printzipioak. Agente antineoplasikoak Kimioterapiaren toxikotasuna. Tumore solidoen eta tumore onkohematologikoen farmakoterapia. Paziente onkologikoentzako farmazia-arreta.
37.– Paziente immunodeprimituarentzako farmazia-arreta. Infekzioaren prebentzioa eta tratamendu enpirikoa. Immunoterapia, immunoezabatzaileak eta antigorputz monoklonalak. Terapia antibirala.
38.– Paziente geriatrikoari farmazia-arreta ematea. Pertsona zaharraren arazo terapeutikoak. Farmakoterapia geriatrikoa.
39.– Farmazia pediatrikoa. Haurren ezaugarri bereizgarriak. Arreta farmazeutikoa pediatrian eta neonatologian. Dosifikazioaren arazo espezifikoak.
40.– GIB infekzioa duen pazienteari farmazia-arreta ematea. Farmakoterapia antirretrobirala. Tratamendurako protokoloak. Pazienteen jarraipena.
41.– Farmazia-arreta CHB eta BHB infekzioa duen pazienteari. Hepatitis birikoen farmakoterapia. Tratamendura protokoloak. Pazienteen jarraipena.
42.– Farmakoterapia neurologian. Esklerosi anizkoitza. Alboko esklerosi amniotrofikoa. Migraina. Erabilitako farmakoak. Ezaugarri farmakozinetikoak, farmakodinamikoak eta klinikoak. Indikazioak. Kontrako erreakzioak. Efikazia, segurtasuna eta efizientzia.
43.– Farmazia-arreta larrialdi-zerbitzuan. Jarduerak. Lehentasunak.
44.– Farmazia-arreta kritikoen unitateetan. Jarduerak eta lehentasunak.
45.– Zentro soziosanitarioak. Arreta farmazeutikoa. Kontzeptua. Lehentasunak. Garapena. Antolaketa eta metodologia. Pazienteen jarraipena. Protokolizazioa. Kalitatearen Kudeaketa. Adierazleak.
46.– Infekzioen Batzordea. Politika antibiotikoa. Antimikrobianoen erabilera eta kontsumoa aztertzea. PROA programak.
47.– Farmakoterapia antiinfekziosoa. Infekzio nosokomiala kontrolatzeko planak. Profilaxi antibiotiko kirurgikoa.
48.– Urdail-hesteetako gaixotasuna duen pazientearentzako arreta farmakoterapeutikoa. Hesteetako gaixotasun inflamatorioaren farmakoterapia. Odoljario digestiboa. Ultzera peptikoa. Erabilitako farmakoak: sailkapena. Ezaugarri farmakozinetikoak, farmakodinamikoak eta klinikoak. Indikazioak. Efikazia, segurtasuna eta efizientzia. Kontrako erreakzioak.
49.– Farmakoterapia gaixotasun inflamatorio erreumatikoetan. Tratamendurako protokoloak. Erabilitako farmakoen ezaugarriak. Pazienteen jarraipena.
50.– Farmakoterapia kardiologian. Fibrilazio aurikularra. Sindrome koronario akutua. Erabilitako farmakoak: sailkapena. Ezaugarri farmakozinetikoak, farmakodinamikoak eta klinikoak. Indikazioak. Efikazia, segurtasuna eta efizientzia. Kontrako erreakzioak.
51.– Farmakoterapia gaixo mentalen kasuan. Eskizofreniaren tratamenduan erabiltzen diren farmakoak. Ezaugarri farmakozinetikoak, farmakodinamikoak eta klinikoak. Indikazioak. Kontrako erreakzioak. Efikazia, segurtasuna eta efizientzia.
52.– Hemostasiaren farmakoterapia. Koagulazio-faktoreak. Sailkapena. Hemofiliak. Erabilitako farmakoak: sailkapena. Profilaxi tronboenbolikoa. Ezaugarri farmakozinetikoak, farmakodinamikoak eta klinikoak. Indikazioak. Efikazia, segurtasuna eta efizientzia. Kontrako erreakzioak.
Biriketako hipertentsioaren farmakoterapia. Erabilitako farmakoak: sailkapena. Ezaugarri farmakozinetikoak, farmakodinamikoak eta klinikoak. Indikazioak. Efikazia, segurtasuna eta efizientzia. Kontrako erreakzioak.
54.– Fibrosi kistikoaren farmakoterapia. Erabilitako farmakoak: sailkapena. Ezaugarri farmakozinetikoak, farmakodinamikoak eta klinikoak. Indikazioak. Efikazia, segurtasuna eta efizientzia. Kontrako erreakzioak.
55.– Arreta farmakoterapeutikoa arnas gaixotasunak dituen pazienteari: asma, biriketako fibrosia.
56.– Farmakoterapia dermatologian. Psoriasia Dermatitis atopikoa/urtikaria. Erabilitako farmakoak: sailkapena. Ezaugarri farmakozinetikoak, farmakodinamikoak eta klinikoak. Indikazioak. Efikazia, segurtasuna eta efizientzia. Arreta farmazeutikoa: Kontrako erreakzioak.
57.– Organoen transplantearen farmakoterapia. Parte-hartzea eta jarraipena.
58.– Medikamentuen erabilera egoera berezietan: haurdunaldia, edoskitzaroa, giltzurrun- eta gibel-gutxiegitasuna.
59.– Medikamentuen interakzioak. Interakzio farmakologikoen larritasunaren sailkapenak. Interakzio ohikoenak praktika klinikoan: mekanismoa, larritasuna, ebidentzia eta maneiua.
60.– Bioetika eta ospitaleko farmazialaria.
RSS