Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

208. zk., 2026ko urriaren 30a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILEAK

Oposizioak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4577

1679/2026 EBAZPENA, urriaren 1ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez onartzen baitira estatutupeko lotura finkoa lortzeko hautaketa-proba arautuko duten oinarri espezifikoak fakultatibo mediko eta teknikoen lanbide-taldeko medikuen kategorian (familiako medikuntzako fakultatibo espezialista mediko-LMAT lanpostu funtzionala), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetarako.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 28ko 120/2026 Ebazpenaren bidez onartu egin dira Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan estatutupeko lotura finkoa lortzeko 2023-2024-2025eko hautaketa-prozesuak arautuko dituzten oinarri orokorrak. Ebazpen hori Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren otsailaren 27ko 443/2026 Ebazpenaren bidez aldatu zen (Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen, 2026ko martxoaren 12an).

Hautaketa-prozesu bakoitza gauzatzeko, beharrezkoa da kategoria bakoitzeko destinoen deialdia arautuko duten oinarri espezifikoak argitaratzea.

Horregatik, kontuan izanda Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legea, Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen esparru-estatutuaren abenduaren 16ko 55/2003 Legea, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren testu bategina onartzen duen urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretua, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutuak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta indarrean dauden gainerako xedapen aplikagarriak,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Oinarri hauen xede diren hautaketa-prozesurako deia egitea.

Bigarrena.– Osakidetzan estatutupeko lotura finkoa lortzeko hautaketa-probak arautuko dituzten oinarri espezifikoak onartzea, I. eranskinean jasotakoak, fakultatibo mediko eta teknikoen lanbide-taldeko medikuen kategorian (familiako medikuntzako fakultatibo espezialista mediko-LMAT lanpostu funtzionala), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetarako.

Hirugarrena.– Ebazpen honen II. eranskinaren bidez eskainitako destinoen zerrenda onartzea.

Laugarrena.– Ebazpen honen III. eranskinean agertzen den merezimenduen baremoa onartzea.

Bosgarrena.– Ebazpen honen IV. eranskinean dagoen gai-zerrenda onartzea.

Seigarrena.– Deialdi honetan parte hartzeko eskaera aurkezteko epea 2026ko azaroaren 2tik azaroaren 27ko 14:00ak arte ezartzea, oinarri orokorrak onartzen dituen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 28ko 120/2026 Ebazpenaren 10.3 oinarrian ezarritakoaren arabera.

Zazpigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari; horretarako, hilabeteko epea egongo da, Ebazpena EHAAn argitaratzen den egunaren hurrengo egunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legean eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Estatutuak ezartzeko azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezarritakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko urriaren 1a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MIREN LOREA BILBAO ARTECHE.

I. ERANSKINA
OSAKIDETZAN ESTATUTUPEKO LOTURA FINKOA LORTZEKO HAUTAKETA-PROBAK ARAUTUKO DITUZTEN OINARRI ESPEZIFIKOAK, FAKULTATIBO MEDIKO ETA TEKNIKOEN LANBIDE-TALDEKO MEDIKUEN KATEGORIARAKO (FAMILIAKO MEDIKUNTZAKO FAKULTATIBO ESPEZIALISTA MEDIKO-LMAT LANPOSTU FUNTZIONALA), OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUKO ZERBITZU SANITARIOETAKO ERAKUNDEETAKO DESTINOETARAKO

1.– Deialdiaren xede diren destinoak.

1.1.– Deialdi honen xede izango dira fakultatibo mediko eta teknikoen lanbide-taldeko medikuen kategoriako (familiako medikuntzako fakultatibo espezialista mediko-LMAT lanpostu funtzionala) Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoak; II. eranskinean jasota daudenak, alegia.

1.2.– Deialdian sartutako destinoen % 7 desgaitasunen bat duten langileek betetzeko gordeko dira, II. eranskinean jasotako oinarri orokorretako 5. oinarrian ezarritako banaketaren arabera.

2.– Izangaiek bete beharreko baldintzak.

Honen bidez araututako prozesuan parte hartzeko, aurkezteko epearen azken egunean, oinarri orokorretan jasota dauden baldintzez gain eta horietan aurreikusten diren salbuespenak kenduta, izangaiek honako baldintza hauek bete beharko dituzte, kasuan kasu esleitzen zaien destinoa jabetzan hartu arte:

a) Oinarri orokorretako 8.2.c) apartatuan xedatutakoaren arabera, medikuntzako eta kirurgiako lizentzia edo titulu baliokidea eta lanpostu funtzionala betetzeko eskatzen den espezialitatea izatea, edo, bestela, Osasun Sistema Nazionaleko medikuntza orokorreko medikuen eginkizunak betetzeari buruzko ekainaren 4ko 853/1993 Errege Dekretuan ezarritako titulu, ziurtagiri edo diplometako bat izatea, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren I. eranskinean jasotakoa betez.

b) Edonola ere, lortu nahi den lanpostuaren baldintzak betetzea, indarrean dagoen araudian xedatutakoaren arabera.

c) Eskabideak aurkezteko epearen barruan, izena emateko eskubideengatik dagokion tasa ordaindu izana, eskainitako destinoen lanbide-taldearen arabera:

A1 taldea: 25 euro.

3.– Lehiaketa-oposizioaren garapena.

3.1.– Eskakizunak eta merezimenduak alegatzea. Dokumentazioa aurkeztea.

Oinarri orokorretako 12.2 apartatuan aurreikusitako onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda argitaratu ondoren, onartuen behin betiko zerrendan daudenek eta, baztertuen zerrendan egonik, horretarako ezarritako epearen barruan gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu edo aurkeztuko dutenek deialdian parte hartzeko eskatzen diren baldintzak eta merezimendu baloragarriak egiaztatzen dituzten agiriak alegatu eta erantsi beharko dituzte, oinarri orokorretako 12.3 apartatuan ezarritako moduan eta epean.

Mediku kategorian (familiako medikuntzako fakultatibo espezialista mediko-LMAT lanpostu funtzionala) sartzeko eskatzen den titulazioa medikuntzako eta kirurgiako lizentziatu titulazioa edo baliokidea da, eta lanpostu funtzionala betetzeko eskatzen den espezialitatekoa, edo Osasun Sistema Nazionalean medikuntza orokorreko medikuen funtzioei buruzko ekainaren 4ko 853/1993 Errege Dekretuan ezarritako titulu, ziurtagiri edo diplometako bat, Osakidetza Ente Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren I. eranskinean xedaturikoaren arabera.

3.2.– Oposizioaldia.

Epaimahai kalifikatzaileari dagokio probaren edukia eta kalifikazioa zehaztea, eta, horretarako, hautaketa-prozesua behar bezala garatzeko beharrezkotzat jotzen dituen neurriak hartuko ditu eta prozesuaren gardentasuna eta objektibotasuna bermatuko du.

Epaimahaiak Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuari eskatu ahal izango dio aholkulariek parte har dezatela hautaketa-prozesuaren fase guztietan. Aholkulariek epaimahaikideei eskatzen zaien titulu-eskakizun bera izango dute.

Probari idatziz erantzun beharko zaio, ematen den gehieneko denboraren barruan, eta galderak IV. eranskinean jasotako gaiei buruzkoak izango dira.

Ariketako galderak galdera-sortatik aterako dira. Galdera-sorta hori, gutxienez, 12 aste lehenago emango da, Osakidetzaren web-orrian.

Erantzun okerrek ez dute penalizaziorik ekarriko.

3.3.– Lehiaketaldia.

Oinarri orokorretako 12.3 oinarrian ezarritako moduan eta epean baloratuko dira alegatutako eta egiaztatutako merezimenduak, III. eranskinean jasotako merezimenduen baremoaren arabera, oinarri orokorretan ezarritako irizpideak betez.

3.4.– Lanpostuez jabetzea.

Oinarri orokorretako 20. oinarrian aipatutako dokumentazioaz gain, deialdi honetako destinoren bat jabetzan hartzen dutenek honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte lanpostuaz jabetzeko ekitaldian:

– Elkargokide-ziurtagiria.

II. ERANSKINA
DESTINOEN ZERRENDA: KATEGORIA: MEDIKUA, LANPOSTU FUNTZIONALA: FAMILIAKO MEDIKUNTZAKO FAKULTATIBO ESPEZIALISTA MEDIKO-LMAT

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 28ko 120/2026 Ebazpenaren bidez onartutako oinarri orokorretako 5. oinarrian xedatutakoaren arabera, destino hauek betetzeko deialdia egiten da:

a) Barne-sustapeneko txandako deialdia: 2 destino.

Sarbide orokorra: 2.

Erreserba-kupoa desgaitasunen bat edo bestelako desgaitasunak dituzten pertsonentzat: 0.

b) Txanda irekiko deialdia: 128 destino.

Sarbide orokorra: 119.

Erreserba-kupoa desgaitasunen bat edo bestelako desgaitasunak dituzten pertsonentzat: 9.

Desgaitasunen bat duten langileentzako destinoak ez badira betetzen ez dagoelako hautaketa-prozesua gainditzen duen izangai nahikorik, destino horiek dagokion txandako sarbide orokorreko lanpostuetan gehituko dira; hots, barne-sustapenean edo txanda irekian.

Oinarri orokorren 6. apartatuan ezarritakoarekin bat etorriz, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren ebazpena, lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorreko dagokion zikloko destinoen behin betiko esleipenari buruzkoa, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu ondoren identifikatuko dira deialdi honen xede diren destinoak.

III. ERANSKINA
MEREZIMENDUEN BAREMOA FAKULTATIBO MEDIKO ETA TEKNIKOEN LANBIDE-TALDEKO MEDIKUEN KATEGORIARAKO (FAMILIAKO MEDIKUNTZAKO FAKULTATIBO ESPEZIALISTA MEDIKO-LMAT LANPOSTU FUNTZIONALA), OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUKO ZERBITZU SANITARIOETAKO ERAKUNDEETAKO DESTINOETARAKO

1) Lan-esperientzia (gehienez, 60 puntu).

Izangaiek eskabideak aurkezteko epearen azken egunean aitortuta duten zerbitzaldia zenbatuko da, eta gehieneko muga 20 urtekoa izango da.

1.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan, Gizarte Segurantzakoetan, autonomia-erkidegoetako osasun-zerbitzuetan edo edozein administrazio publikotan edota Europar Batasuneko gainerako kideen are publikoko zerbitzu sanitarioetan dagokion kategoria eta lanpostu funtzional berean edo Kupoko eta Zonako, Etengabeko Arreta Guneko edo Transfusio eta Giza Ehunen Zentroko mediku orokor gisa edo Familiako eta Komunitateko Medikuntzako Irakaskuntzako Unitateko mediku gisa emandako zerbitzuen hilabete bakoitzeko: 0,30 puntu.

Era berean, zenbaketa hori aplikatuko da parte hartzen den hautaketa-prozesuko deialdian sartutako lanpostu funtzionalari dagokion eremuaren plangintzan eta kudeaketan erantzukizuneko lanpostuak betetzen direnean.

2.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan, Gizarte Segurantzakoetan, autonomia-erkidegoetako osasun-zerbitzuetan edo edozein administrazio publikotan edo Osasun Sistema Nazionalari atxikitako ikerketara-zentro ofizialetan edo bestelako erakundetan edo Europar Batasuneko gainerako kideen sare publikoko zerbitzu sanitarioetan Ospitaleko Larrialdietan, Emergentzietako Lurralde Unitateetan, Etxeko Ospitalizazioan eta Barne Medikuntzan mediku gisa, Lehen Mailako Arretako pediatra gisa edota ikertzaile gisa emandako zerbitzuen hilabete bakoitzeko: 0,15 puntu.

3.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan, Gizarte Segurantzakoetan edo autonomia-erkidegoetako osasun-zerbitzuetan edo edozein administrazio publikotan edo Europar Batasuneko gainerako kideen sare publikoko zerbitzu sanitarioetan legez aitortutako beste edozein espezialitatetan mediku gisa emandako zerbitzuen hilabete bakoitzeko: 0,075 puntu.

Etengabeko arretako behin-behineko izendapen batean egindako zerbitzuen puntuazioari zerbitzu horiengatik normalean ematen den puntuazioaren % 50 aplikatuko zaio.

Lehen Mailako Arretako landa-eremuko osasun-eremuetan errefortzuko izendapena duten langileek emandako zerbitzuak zenbatzeko, hilabete osoko zerbitzuak aitortuko zaizkie, eta honako arau hauen arabera kalkulatuko dira:

a) Hilabete bat, edo proportzionalki dagokion zatia, egindako ehun eta berrogeita bost ordu edo frakzio bakoitzeko.

b) Hilabete natural baten barruan ehun eta berrogeita bost ordu baino gehiago egin badira, egindako zerbitzuen hilabete bakarra baloratuko da, eta egindako gehiegizko orduak ezin izango dira aplikatu aurreko a) erregelan ezarritako emandako zerbitzuen zenbaketan.

Zenbaketa osoa lan egindako egun naturaletan oinarrituko da, eta baztertu egingo dira hilabetetik beherako soberakinak. Horretarako, 30 egun naturaleko multzoa hartuko da hilabetetzat.

Barne-sustapeneko txandaren bidez sartzen diren langileei ondoren zehazten den moduan zenbatuko zaizkie aldez aurreko zerbitzuak:

a) E taldean eskainitako zerbitzuak: 0,03 puntu hilabete bakoitzeko.

b) D taldean eskainitako zerbitzuak: 0,045 puntu hilabete bakoitzeko.

c) C taldean eskainitako zerbitzuak: 0,06 puntu hilabete bakoitzeko.

d) B taldean eskainitako zerbitzuak: 0,075 puntu hilabete bakoitzeko.

e) A taldean eskainitako zerbitzuak: 0,15 puntu hilabete bakoitzeko.

f) Lehiatzen den lanpostu berean emandako zerbitzuak: 0,30 puntu hilabete bakoitzeko.

Zerbitzu-eginkizunetan edo goragoko kategoriako eginkizunetan emandako zerbitzuak benetan betetako lanpostuan zenbatuko dira.

Halaber, jatorrizko lanpostuan zenbatuko dira zerbitzu berezietan emandako zerbitzuak.

2) Prestakuntza, irakaskuntza eta ikerketa (gehienez, 20 puntu).

A) Apartatu honetan, honako hauen arabera egiaztatzen den prestakuntza baloratuko da:

a) Graduaurreko prestakuntza:

Espediente akademikoaren balorazioa honela egingo da:

(Ikusi .PDF Fitxategia)

Ez dira ebaluatuko, eta, horregatik, ez dira zatitzailean sartuko, ez ofizialki baliozkotu diren ikasgaiak, ez erlijioko, prestakuntza politikoko, gorputz-hezkuntzako eta hizkuntzetako ikasgaien kalifikazioak, ez medikuntzako lizentziako ikasketen berezko edukiarekin funtsezko loturarik ez duten beste ikasgai batzuen kalifikazioak.

b) Graduondoko prestakuntza:

– Cum laude doktore-titulua: 10 puntu.

– Doktore-titulua: 9 puntu.

– Graduondoko masterra: 6 puntu.

– Unibertsitateko Aditu edo Espezialista titulua: 5 puntu.

– Ikertzeko nahikotasuna edo Diploma ikasketa aurreratuetan: 4 puntu.

– Lizentzia-gradua (bikain edo ohorezko matrikula): 3 puntu.

– Doktoretza-ikastaroa, ikastaro bakoitzeko (gehienez, 10 ikastaro): 0,25 puntu.

– Lotutako bestelako unibertsitate-tituluak: 2,5 puntu.

Cum laude doktore gisa puntuazioa emanez gero, ez da punturik emango doktore gisa. Cum laude doktorea edo Ikertzeko nahikotasuna edo Ikasketa aurreratuen diploma lortzeko balio izan duten programetako doktoretza-ikastaroek ez dute punturik emango.

c) Prestakuntza espezializatua:

1.– Egoiliarren prestakuntza-aldi osoa familiako eta komunitateko medikuntzako espezialitatean bete duten goi-mailako tituludunak: 20 puntu.

2.– Egoiliarren prestakuntza-aldi osoa familiako eta komunitateko medikuntzako espezialitateko graduondokoa dutenentzako irakaskuntza-programa aitortua duen atzerriko zentro batean bete duten goi-mailako tituludunak, titulua Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak baliokidetuta badu: 20 puntu.

3.– Familiako eta komunitateko medikuntzako mediku espezialista titulua lortzeko hobekuntza-ikastaroa 264/1989 Errege Dekretuan ezarritakoaren arabera gainditu duten goi-mailako tituludunak eta familiako eta komunitateko medikuntzako mediku espezialista titulua lortzeko prestakuntza osagarria egin eta ebaluazio kliniko objektibo egituratuko proba uztailaren 31ko 1753/1998 Errege Dekretuaren arabera gainditu duten goi-mailako tituludunak: 3 puntu.

4.– Beste espezialista-titulu bat edo batzuk dituzten izangaiak, baldin eta BAME programako egoiliarren prestakuntza-aldia bete badute edo egoiliarren prestakuntza-aldi osoa bete badute graduondokoa dutenentzako irakaskuntza-programa aitortua duen atzerriko zentro batean: 0,50 puntu.

5.– BAME bidezkoa ez den espezialista-titulu bat edo gehiago dituzten izangaiak: 0,25 puntu.

d) Hizkuntzak (gehienez, 3 puntu): Ingelesa, frantsesa eta alemana Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko maila hauetan jakitea baloratuko da, 1,5 puntu hizkuntza bakoitzeko, gehienez ere 3 puntu.

Merezimendu hori hizkuntza-eskolaren bateko edo dagokion erakundeko titulua edo ziurtagiria aurkeztuz akreditatuko da.

Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko C-2 eta C-1 mailetako tituluengatik 1,5 puntu emango dira.

Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko B-2 mailako tituluengatik puntu 1 emango da.

Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko B-1 mailako tituluengatik 0,5 puntu emango dira.

Ingeles, frantses eta alemaniar filologiako lizentziei dagokien hizkuntzari esleitutako gehieneko gaitasuna emango zaie.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren curriculum vitae-aren aplikazioan maila eta hizkuntza bakoitzerako jasotako tituluak eta ziurtagiriak soilik baloratuko dira.

Hizkuntzari berari dagozkion titulu bat baino gehiago akreditatzen badira, maila handienekoa bakarrik baloratuko da.

e) Informatikako ezagutzak (gehienez, 2 puntu).

Informatikako ezagutzen maila jakin baten ezagutza merezimendu gisa baloratzeko, Euskadi Informazioaren Gizartean Planak KZgune zentro publikoetan eskura jartzen dituen moduluak lortzeko proba gainditu behar da. Zehazki, honela baloratuko da:

– Microsoft Word 2000/XP/2003/2007/2010 oinarrizko maila: 0,25 puntu.

– Microsoft Word 2000/XP/2003/2007/2010 maila aurreratua: 0,50 puntu.

– Microsoft Power Point 2000/XP/2003/2007/2010 maila bakarra: 0,50 puntu.

– Microsoft Excel 2000/XP/2003/2007/2010 oinarrizko maila: 0,25 puntu.

– Microsoft Excel 2000/XP/2003/2007/2010 maila aurreratua: 0,50 puntu.

– Microsoft Access 2000/XP/2003 oinarrizko maila: 0,25 puntu.

– Microsoft Access 2000/XP/2003 maila aurreratua: 0,50 puntu.

– Microsoft Access 2010 maila bakarra: 0,50 puntu.

– Microsoft Outlook XP/2003/2010 maila bakarra: 0,50 puntu.

– Oinarrizko Internet: 0,25 puntu.

– Internet aurreratua: 0,50 puntu.

Modulu horiek gainditu izana IT Txartelaren ziurtapen-sistemaren bidez egiaztatuko da.

Modulu baten bertsio eta/edo maila desberdinak egiaztatzen badira, bakarra puntuatuko da, puntuaziorik handiena duena alegia.

Era berean, merezimendu hori egiaztatzeko baliozkoak izango dira erakunde ofizialek eta ikasketa-zentro publikoek aplikazio horiei buruz emandako ikastaroak egiaztatzen dituzten ziurtagiriak, baremo honen arabera:

– 20 eta 29 ordu bitarteko ikastaroak: 0,10 puntu.

– 30 eta 49 ordu bitarteko ikastaroak: 0,15 puntu.

– 50 ordu baino gehiagoko ikastaroak: 0,25 puntu.

B) Atal honen barruan, eskabideak aurkezteko azken egunaren aurreko 10 urteetan eta dagokion kategorian eta lanpostu funtzionalean sartzeko eskatzen den titulazioa lortu ondoren amaitu den prestakuntza baloratuko da, baldin eta honako honen arabera egiaztatzen bada:

a) Etengabeko prestakuntza:

Eskatutako destinoaren lanpostu funtzionalarekin zerikusia duten ikastaroetara joateagatik:

– 9 ordura arte: 0,25 puntu.

– 10 eta 19 ordu bitartean: 0,75 puntu.

– 20 eta 29 ordu bitartean: 1,25 puntu.

– 30 eta 49 ordu bitartean: 2 puntu.

– 50 eta 99 ordu bitartean: 3 puntu.

– 100 eta 249 ordu bitartean: 4 puntu.

– 250 eta 599 ordu bitartean: 5 puntu.

– 600 ordu edo gehiago: 6 puntu.

Ikastaroen egiaztagirian kreditu kopurua bakarrik jasota dagoenean, puntuazioa emateko baliokidetasun hau egingo da:

– Kredituen Europako Sistemaren (ECTS) 1 kreditu: 25 ordu.

– Etengabeko Prestakuntza Batzordeko 1 kreditu: 10 ordu.

Ikastaroaren ordu kopurua eta kreditu kopurua adierazten ez duten egiaztagirien kasuan, edo kredituak izan bai, baina horiek aurreko paragrafoan zehaztutakoak ez direnean edo kredituen beste ordu-baliokidetasun bat ezartzen denean, epaimahaiak, aurkeztutako egiaztagiriak eta ikastaroaren edukia ikusita, dagokion puntuazioa emango du, eta kasu horretan ez du inolaz ere 0,25 puntu baino gutxiago emango.

Erakunde ofizialek, unibertsitateek, erakunde sanitarioek eta, hala badagokio, elkargo profesionalek eta elkarte zientifikoek egiaztatutako/akreditatutako ikastaroak baloratuko dira, baita edozein administrazio publikok hitzartutako etengabeko prestakuntzako akordioen arabera egiaztatutako/akreditatutako ikastaroak ere, betiere titulu ofizial bat lortzeko ikasketa-plan baten barrukoak ez badira.

b) Irakaskuntza-jarduerak:

– Fakultateko/Unibertsitate Eskolako katedraduna (urteko): 1 puntu.

– Unibertsitateko fakultateko/eskolako irakasle titularra edo elkartua (urteko): 0,50 puntu.

– Egoiliarren irakaskuntzarako tutore akreditatua, dagokion espezialitatean (urte bakoitzeko): 0,750 puntu.

– Irakaskuntza, etengabeko prestakuntzako programa ofizialetan (orduko): 0,050 puntu.

c) Jarduera zientifikoa eta ezagutzaren hedapena:

Eskatutako destinoko lanpostu funtzionalarekin zerikusia duten lan zientifikoak argitaratzeagatik, txostenak aurkezteagatik, komunikazioak aurkezteagatik, hitzaldiak emateagatik edo mahai-inguruetan parte hartzeagatik:

– Eskualdeko txosten bakoitzeko: 0,50 puntu.

– Estatuko txosten bakoitzeko: 2 puntu.

– Nazioarteko txosten bakoitzeko: 3 puntu.

– Eskualdeko ahozko komunikazio/poster bakoitzeko: 0,30 puntu.

– Estatuko ahozko komunikazio/poster bakoitzeko: 1,20 puntu.

– Nazioarteko ahozko komunikazio/poster bakoitzeko: 2 puntu.

– Eskualdeko mahai-inguru bakoitzeko: 0,40 puntu.

– Estatuko mahai-inguru bakoitzeko: 1,50 puntu.

– Nazioarteko mahai-inguru bakoitzeko: 2,50 puntu.

– Argitalpen bakoitzeko (lehenengo egilea): 2 puntu.

– Argitalpen bakoitzeko (beste egile batzuk): 1 puntu.

– Liburu bakoitzeko (lehenengo egilea): 4 puntu.

– Liburu bakoitzeko (beste egile batzuk): 2 puntu.

– Kapitulu bakoitzeko (lehenengo egilea): 2 puntu.

– Kapitulu bakoitzeko (beste egile batzuk): 1 puntu.

– Tesina bakoitzeko: 3 puntu.

Ez da baloratuko atal honetan zehaztu ez den merezimendurik.

3) Euskara:

– 2. HE: 18 puntu.

– 1. HE: 9 puntu.

IV. ERANSKINA
FAMILIAKO MEDIKUNTZAKO FAKULTATIBO ESPEZIALISTA MEDIKO-LMAT
I.– FAKULTATIBO MEDIKOEN ETA TEKNIKOEN LANBIDE TALDEKO GAI-ZERRENDA KOMUNA.

1.– Osasun-lanbideen araudia: Arau orokorrak. Lanbide sanitarioetan aritzea. Lanbide sanitarioen prestakuntza. Lanbide-garapena eta horren aintzatespena.

2.– Osasun Sistema Nazionalaren kohesioa eta kalitatea. Xedapen orokorrak. Prestazioak. Profesionalak. Ikerketa. Informazio sanitarioko sistemak. Kalitatea.

3.– Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen esparru-estatutua. Arau orokorrak. Estatutupeko langileen sailkapena. Eskubideak eta betebeharrak. Estatutupeko langile finkoaren izaera eskuratzea eta galtzea. Langileen mugikortasuna. Karrera profesionala. Estatutupeko langileen egoerak.

4.– Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren Legea. Euskadiko Osasun Sistema – Antolamendua. Osasun-zerbitzuak emateko egitura publikoak antolatzea – Osaera. Langileen araubidea.

5.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutuak. Zuzendaritza-antolakuntza. Antolakunde nagusia.

6.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren erakunde sanitario integratuak.

7.– Euskadiko osasun-sistemako pertsonen eskubideei eta betebeharrei buruzko adierazpena: Xedapen orokorrak. Eskubideak eta betebeharrak. Pazienteei eta erabiltzaileei arreta emateko zerbitzuak.

8.– 41/2002 Oinarrizko Legea, azaroaren 14koa, Pazientearen autonomiari eta informazio eta dokumentazio klinikoaren arloko eskubide eta betebeharrei dagokiena: Printzipio orokorrak. Informazio sanitariorako eskubidea. Intimitaterako eskubidea. Pazientearen autonomiaren errespetua.

9.– 7/2002 Legea, abenduaren 12koa, Osasun arloko aurretiazko borondateena. Xedea. Osasun-arloko borondateak aldez aurretik adierazteko eskubidearen edukia. Aurretiazko Borondateen dokumentua. Aldatzea, ordeztea eta errebokatzea.

10.– Datu Pertsonalen Babesa eta Eskubide Digitalak Bermatzea. Xedapen orokorrak. Datuak babestearen printzipioak. Pertsonen eskubideak. Datuak babesteko agintaritza autonomikoak. Zehapen-araubidea.

11.– Martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuko 47.5 artikuluaren arabera, Emakumeen eta gizonen berdintasuna lortzeko eta emakumeen kontrako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bategina onartzen duena.

12.– Euskadiko Osasun Plana 2030: Printzipio gidariak. Erronka estrategikoak. Helburuak eta ildo estrategikoak.

13.– Euskadiko Osasun Ituna: Helburuak. Printzipioak eta balioak. Ildo estrategikoak.

14.– Pazientearen Segurtasun Estrategia Osakidetzan 2030. Helburuak. Ekintza-ildo korporatiboak.

15.– Osakidetzako Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako II. Plana 2025-2028: Helburuak. Ildo estrategikoak.

16.– Osakidetzan Euskararen Erabilera Normalizatzeko III. Plana: Oinarriak. Helburuak. Jarduera-arloak.

17.– Euskadiko Plan Onkologiko Integrala 2025-2030.

18.– 3/2021 Lege Organikoa, martxoaren 24koa, Eutanasia arautzekoa.

19.– 53/1984 Legea, abenduaren 26koa, Herri Administrazioen zerbitzuko langileen bateraezintasunei buruzkoa.

II.– GAI-ZERRENDA ESPEZIFIKOA.

A) Lehen Mailako Arretako praktika klinikorako beharrezkoak diren kontzeptu orokorrak.

1.– Osasunaren Lehen Mailako Arreta. Osasunaren eta gaixotasunaren ikuspegi biopsikosoziala. Osasunaren baldintzatzaile sozialak. Pazientea ardatz duen metodoa.

2.– Jarduera kudeatzea eta antolatzea Lehen Mailako Arretako lantaldeetan. Taldeko lana.

3.– Komunikazio asistentziala eta elkarrizketa klinikoa Lehen Mailako Arretan. Elkarrizketa klinikoaren faseak. Nola eman albiste txarrak. Erabaki partekatuak.

4.– Dokumentazio klinikoa. Historia kliniko informatizatua. Osasun-karpeta. Ziurtagiriak. Txostenak eta parteak.

5.– Bioetika. Oinarrizko printzipioak. Pazientearen autonomiari buruzko legea.

6.– Arretaren kudeaketa: kudeaketa klinikoa, kalitatearen kudeaketa. Ebaluazioa. Maila asistentzialen arteko koordinazioa. Erantzukizun profesionala. Aldi baterako ezintasuna. Nahitaez aitortu beharreko gaixotasunak.

7.– Epidemiologia. Gaixotasunaren maiztasun-neurriak: intzidentzia eta prebalentzia. Arriskua eta asoziazio kausala. Heriotza-tasak.

8.– Ebidentzian oinarritutako medikuntza (EOM). Informazio-iturriak. Ebidentziaren kalitatea Berrikuspen sistematikoak eta praktika klinikoko gidak. EOMaren aplikazio praktikoa.

9.– Lehen Mailako Arretako ikerketa. Lehen Mailako Arretaren ikerkuntzaren metodologia. Ikerketa-galdera. Azterketa-mota. Ikerketaren plangintza. Ikerketa gauzatzea eta emaitzak aztertzea (oinarrizko estatistika). Ikerketaren zabalkundea.

10.– Lehen Mailako Arretako osasun-arazoei aplikatutako proba diagnostikoak zentzuz erabiltzea.

11.– Medikamentuaren zentzuzko erabilera Lehen Mailako Arretan. Arrazoitutako preskripzioa. Berrikuntza terapeutikoa. Segurtasuna. Preskripzio zuhurra eta polimedikazioaren kudeaketa. Depreskripzioa. Farmakozaintza.

12.– Osasunerako prebentzioa, sustapena eta heziketa. Prebentzioko eta Osasuna Sustatzeko Jarduera Programa (PAPPS). Euskadiko txertaketa-egutegia.

13.– Egokitzapena Osasunean. Pazientearen segurtasuna. Laugarren mailako prebentzioa. Gaindiagnostikoa eta gaintratamendua. Min kronikoari arreta ematea.

14.– Osasun-arazoei familia-ikuspegitik heltzea. Familiaren bizi-zikloa.

15.– Komunitateari zuzenduriko arreta. Parte-hartze eta esku-hartze komunitarioa.

B) Praktika klinikoa Lehen Mailako Arretan.

16.– Gaixotasun kardiobaskularra. Zorabioa eta sinkopea. Arritmiak. Arrisku kardiobaskularra. Hipertentsio arteriala. Kardiopatia iskemikoa. Gaixotasun zerebrobaskularra. Bihotz-gutxiegitasuna. Patologia baskular arterial eta benosoa.

17.– Arnasteko arazoak. Eztula, disnea, min torazikoa, hemoptisia. Asma, biriketako gaixotasun buxatzaile kronikoa, komunitatean hartutako pneumonia, biriketako neoplasiak. Arnas miaketa funtzionala, azterketa osagarriak (analitika eta erradiologia).

18.– Digestio-arazoak Lehen Mailako Arretan. Abdomeneko mina, odoljario digestiboa, idorreria, dispepsia, beherakoa. Errefluxu gastroesofagikoagatiko gaixotasuna, Helicobacter Pylori-k sortutako infekzioa, gastritisa, ulkus, AINEek sortutako gastropatia. Gibeleko proba funtzionalen alterazioa, hepatopatia kronikoa, pankreatitisa. Hesteetako gaixotasun inflamatorioa, heste minberaren sindromea, uzki eta ondesteko patologia onbera. Digestio aparatuko neoplasiak.

19.– Arazo infekziosoak. Sukar-sindromea. Gripea, COVIDa, tuberkulosia, bruzelosia, salmonelosia, hepatitisa, HIESa eta bestelako STIak: epidemiologia, diagnostikoa. Prebentzioa. Antimikrobianoak eta bakterio-erresistentziak erabiltzea. Bidaiarientzako aholkuak.

20.– Diabetes mellitusa. Obesitatea. Dislipemiak Nutrizioa eta osasuna. Hiperurizemia eta tanta.

21.– Hipertiroidismoa eta hipotiroidismoa. Tiroideko nodulua. Goloa. Kaltzioaren metabolismoaren nahasmenduak.

22.– Osasun mentaleko arazoak. Depresioa. Jokabide suizida Antsietatea. Egokitze-nahasmenduak. Loaren nahasmenduak. Nahasmendu somatomorfoak. Elikadura-portaeraren nahasmendua. Psikofarmakoak.

23.– Nerbio-sistemako arazoak. Semiologia neurologikoa. Zefaleak. Dardara. Zorabioa. Neuropatiak. Narriadura kognitiboa eta dementzia.

24.– Patologia hematologikoa. Hemogramaren hiru serieen gehiegizko edo gutxiegizko nahasmenduak. Anemia lehen mailako arretan: diagnostiko diferentziala eta tratamendua. Antikoagulazioa: indikazioak eta jarraipena LMAn.

25.– Larruazaleko patologia. Larruazaleko lesio elementalak eta afekzio dermiko ohikoenak: pruritoa, larruazaleko tumoreak, psoriasia, larruazaleko mikosiak, ekzemak, aknea, akne arrosa, lesio besikuloanpoilosoak, lesio eritematosoak.

26.– Ahoko patologia: glositisa, neoplasiak, aftak. Gaixotasun periodontala.

27.– Patologia nefrourologiko ohikoena Lehen Mailako Arretan. Hematuria. Proteinuria. Gernu-infekzioak. Gernu-inkontinentzia Urolitiasia. Prostatako patologia. Eskrotoko mina. Erekzioaren disfuntzioa. Giltzurruneko gaixotasun kronikoa.

28.– Patologia muskulueskeletiko-osteoartikularra. Zerbikalgia, lunbalgia, sorbalda mingarria, goiko eta beheko gorputz-adarretako patologia. Artrosia, osteoporosia, fibromialgia, artritisa, gaixotasun erreumatiko inflamatorioak.

29.– Oinarrizko arazo traumatologikoekin jarduteko era Lehen Mailako Arretan. Traumatismoak.

30.– ORL patologia ohikoena Lehen Mailako Arretan. Hipoakusia. Akufenoak. Disfonia. Epistaxia. Faringoamigdalitisa, otitisa, sinusitisa, bertigoa. Neoplasiak.

31.– Oftalmologiako patologia ohikoena Lehen Mailako Arretan. Begi gorrituaren diagnostiko diferentziala. Begiko mina. Ikusmen-zolitasuna gutxitzea. Begi lehorra. Konjuntibitisa. Betazaletako alterazioak.

32.– Adikzio-arriskuko jokabideak. Tabakismoa, alkohol abusua, beste droga-adikzio batzuk.

33.– Larrialdiak eta emergentziak Lehen Mailako Arretan. Bihotz-biriketako berpizte oinarrizkoa eta aurreratua. Hipergluzemiak eta hipogluzemiak. Anafilaxia. Konbultsio-krisia. Asaldura Intoxikazioak. Sindrome koronario akutua. Hipertentsio-krisia. Biriketako edema akutua. Asma-krisia. Kontzientzia-mailaren alterazioa. Shocka. Biriketako tronboenbolismoa.

34.– Emakumeen arreta. Hilekoaren zikloaren nahasmenduak. Umetokiko odoljario anormala. Pelbiseko mina. Bulbobaginitisa. Kontrazepzioa. Haurdunaldi arruntaren arreta. Klimaterioa.

35.– Adinekoen arreta. Adineko ahularen eta mendekotasunaren kontzeptua; baloratzeko tresnak. Balorazio geriatriko integrala. Adineko pazientearen medikazioa. Beste sindrome geriatriko batzuk: Mugiezintasuna, erorikoak. Erikortasun anitzeko eta konplexutasuneko egoeran dagoen paziente kronikoa.

36.– Zainketa aringarriak. Zainketa aringarriak antolatzea eta planifikatzea. Paziente, zaintzaile eta senideen balorazioa. Erabakiak aldez aurretik planifikatzea. Sintomen kontrola. Bizitzaren amaierako fasea. Doluaren eta zaintzailearen arreta.

37.– Eutanasia. Hiltzen laguntzeko prestazioa.

38.– Genero-indarkeria. Lehen Mailako Arretako profesionalen jokabidea.

39.– Haurrak eta nerabeak indarkeriaren aurrean osorik babesteko Legearen xedea.

40.– Euskadiko Lehen Mailako Arretarako Estrategia.

41.– Euskadiko Zainketa Aringarrien Plana.

42.– Sexu-jazarpenari eta sexuan oinarritutako jazarpenari Osakidetzan aurre egiteko protokoloa.


Azterketa dokumentala