Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

208. zk., 2026ko urriaren 30a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILEAK

Oposizioak eta lehiaketak

GOBERNANTZA, ADMINISTRAZIO DIGITAL ETA AUTOGOBERNUAREN SAILA
4573

EBAZPENA, 2026ko urriaren 27koa, Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendariarena, 2026ko abuztuaren 24ko Ebazpena aldatzen duena, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Lan Kontratudunen Kolektiboentzako Hitzarmeneko lan-kontratudunentzat gordetako kirol errendimendu altuko mediku lanpostua betetzeko hautaketa-prozesuko proba egiteko eguna eta ordua dela eta.

Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendariaren 2026ko abuztuaren 24ko Ebazpenaren bidez (2026ko irailaren 15eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 176 zk.), Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Lan Kontratudunen Kolektiboentzako Hitzarmeneko lan-kontratudunentzat gordetako zenbait lanpostu betetzeko hautaketa-prozesuan parte hartzeko onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrendak argitaratzeko agindu zen, eta prozesu horietako lehen proba egiteko eguna, ordua eta lekua jakinarazi ziren. Ebazpen horretan ezarri zen kirol errendimendu altuko mediku kategoriari dagokion proba 2026ko azaroaren 3an egingo zela, 10:00etan.

Ohartarazi da kategoria horri dagokion lehen proba egiteko eguna eta ordua aldatu behar direla, eta ondorioz,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendariaren 2026ko abuztuaren 24ko Ebazpenaren hirugarren apartatua aldatzea, bakar-bakarrik kirol errendimendu altuko mediku kategoriari dagokionez, eta honela idatzita geratuko da:

(Ikusi .PDF Fitxategia)

Bigarrena.– Bere horretan mantenduko dira 2026ko abuztuaren 24ko Ebazpenean jasotako gainerako aurreikuspenak.

Hirugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta hautaketa-prozesuen web-orrian argitara dadila agintzea.

Laugarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. artikuluarekin eta ondorengoekin bat etorriz.

Gora jotzeko errekurtsoa jarri zenetik hiru hilabete igaro eta ebazpen adierazirik eman ez bada, ezetsitzat jo ahal izango da, eta administrazioarekiko auzien bidera jo ahal izango da.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko urriaren 27a.

Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendaria,

LEIRE CORRALES GOTI.


Azterketa dokumentala