
208. zk., 2026ko urriaren 30a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (107 KB - 3 orri.)
- EPUB (118 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILEAK
Oposizioak eta lehiaketak
GOBERNANTZA, ADMINISTRAZIO DIGITAL ETA AUTOGOBERNUAREN SAILA
4572
AGINDUA, 2026ko urriaren 20koa, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez izendatzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoko Espetxe Administrazioko Zigorrak Betearazteko Eskalan sartzeko hautaketa-prozesuetarako epaimahaikideak.
Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuaren 2026ko uztailaren 30eko Aginduaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Espetxe Administrazioko Zigorrak Betearazteko Eskalan sartzeko hautaketa-prozesuko deialdia egin zen.
Hautaketa-prozesu hori egiteko, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuaren 2026ko uztailaren 30eko Aginduan xedatutakora joko da, zeinaren bidez onartzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoko Espetxe Administrazioko Zigorrak Betearazteko Eskalan sartzeko hautaketa-prozesuak arautuko dituzten oinarri orokorrak.
Oinarri orokorren 15.2 apartatuan ezartzen da Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuaren agindu baten bidez izendatuko direla Euskal Autonomia Erkidegoko Espetxe Administrazioko Zigorrak Betearazteko Eskalan sartzeko hautaketa-prozesuetako epaimahaikideak, eta agindu hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dela.
Horrenbestez, Euskal Enplegu Publikoaren 2022ko abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 81.8 artikuluan xedatzen denaren arabera, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengo artikulua.– Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuaren 2026ko uztailaren 30eko Aginduaren bidez deitutako Euskal Autonomia Erkidegoko Espetxe Administrazioko Zigorrak Betearazteko Eskalan sartzeko hautaketa-prozesurako epaimahaikideak izendatzea.
Agindu honen eranskinean dago jasota epaimahaiaren osaera.
Izendatutako pertsonek osatuko dituzte aipatutako epaimahaiak, salbu eta ezgaitasun, ezintasun edo legezko bateraezintasunen bat, abstentzio-kausaren bat edo ezinbesteko kausaren bat ikusten badu Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuak.
Bigarren artikulua.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.
AZKEN XEDAPEN BAKARRA
Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote interesdunek Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; edo, bestela, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bi hileko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, bat etorriz, betiere, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legean eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen 1998ko uztailaren 13ko 29/1998 Legean xedatutakoarekin.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko urriaren 20a.
Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburua,
MARÍA UBARRECHENA CID.
RSS