Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

207. zk., 2026ko urriaren 29a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
4566

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baitira Segurtasuna Koordinatzeko zuzendariaren zenbait ebazpen, zehapen-espedienteak irekitzeko emanak honen aurkako arau-hausteengatik: 4/2015 Lege Organikoa, martxoaren 30ekoa, Herritarren Segurtasuna Babestekoa (HSBLO).

Ebazpen horien jakinarazpen pertsonala egin ezinik, iragarki hau argitaratzen da, hala xedatzen baitu 44. artikuluan urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenak.

1.– Interesdunek 15 egun balioduneko epea dute, ebazpen-proposamen hau argitaratu eta hurrengo egunean zenbatzen hasita, espedientea aztertzeko, beren alde egoki deritzeten alegazioak, dokumentuak edo informazioak aurkezteko eta, hala badagokio, prozeduran erabili asmo dituzten frogak proposatzeko. Horretarako, eskuragarri dute espedientea Segurtasuna Koordinatzeko Zuzendaritzan (Larrauri Mendotxe bidea 18, Erandio – Bizkaia).

2.– Aipatutako epean alegaziorik aurkeztu ez bazaio zehapen-prozedura irekitzeko ebazpenaren edukiari, irekitze-egintza bera ebazpen-proposamentzat jo ahalko da, eta egindakotzat joko dira, orobat, azken buruko zehapen-ebazpenera bitarteko instrukzio-izapideak.

3.– Isuna jakinarazpen hau jaso ondorengo hamabost egunetan ordainduz gero, % 50 murriztuko da haren zenbatekoa, hala xedatzen baitu 54. artikuluan martxoaren 30eko 4/2015 Lege Organikoak, Herritarren Segurtasuna Babestekoak. Ordainketa-gutuna eskuragarri dago iragarki honen lehenengo puntuan azaldutako helbidean.

Hau argitaratuta jakinaren gainean geratzen dira eranskineko interesdunak, iragarki honek jakinarazpen pertsonalaren balioa baitu haientzat.

Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Erandio, 2026ko urriaren 9a.

Segurtasuna Koordinatzeko zuzendaria,

ASIER ERKOREKA ARRUZA.

(Ikusi .PDF Fitxategia)

Azterketa dokumentala