
207. zk., 2026ko urriaren 29a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (427 KB - 41 orri.)
- EPUB (337 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
INDUSTRIA, TRANTSIZIO ENERGETIKO ETA JASANGARRITASUNAREN SAILA
4560
AGINDUA, 2026ko urriaren 21ekoa, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuarena, zeinaren bidez garapen jasangarria sustatzen duten ekintzak egiten dituzten toki-erakundeei dirulaguntzak emateko oinarriak ezarri eta deialdia egiten baita.
Euskadiko Autonomia Estatutuaren 11.1.a) artikuluan xedatutakoaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoak eskumena du ingurumen eta ekologiaren arloko Estatuko oinarrizko legeria bere lurraldean garatzeko eta betearazteko.
Eskumen hori Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailak egikaritzen du, 18/2024 Dekretuaren 10. artikuluan (18/2024 Dekretua, ekainaren 23koa, lehendakariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituena eta sail bakoitzaren egitekoak eta jardun arloak finkatzen dituena) eta 20/2023 Legearen 9.1 artikuluan (20/2023 Legea, abenduaren 21ekoa, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzekoa) xedatutakoaren arabera.
2019ko uztailean, Eusko Jaurlaritzak larrialdi klimatikoaren adierazpen instituzionala sinatu zuen, 2050ean berotegi efektuko gasen emisioetan neutraltasuna lortzea eta klimarekiko erresilientea den lurralde baterantz aurrera egitea helburu duena.
Halaber, 2019ko irailaren 26an aho batez onartutako akordioaren bidez, Eusko Legebiltzarrak larrialdi klimatikoa deklaratu zuen Euskal Autonomia Erkidegoan.
Testuinguru horretan, Eusko Jaurlaritzak zenbait ingurumen arau, estrategia eta plan onartu ditu, hala nola:
– Euskal Autonomia Erkidegoko 2030eko V. Ingurumeneko Esparru Programa, hamarkada amaierara arte Euskadiko ingurumen politiken iparrorratza aurkezten duena.
– 2030erako EAEko Biodibertsitate Estrategia. Tresna horren bidez, ekosistemak babesteko eta leheneratzeko jarraibideak zehazten dira; Natura 2000 Sarea sustatzen da –funtsezkoa Europan eta Euskal Autonomia Erkidegoan biodibertsitatea kontserbatzeko–; naturaren ezagutza eta kultura bultzatzen da; eta lurraldearen zein natura ondarearen kudeaketa eraginkor eta efizientearen alde egiten da.
– 2050erako Klima Aldaketaren Euskadiko Estrategia. Gaur egun berrikusten ari da, 2050 baino lehen neutraltasun klimatikoaren helburura egokitzeko, euskal lurraldearen erresilientzia bermatzearekin batera klima aldaketarekiko.
– 1/2024 Legea, otsailaren 8koa, trantsizio energetikoaren eta klima aldaketarena. Legeak esparru juridiko egonkor bat ezartzen du Euskadin klima neutraltasuna 2050. urtean beranduenez lortzeko eta lurraldeak klima aldaketari dion erresilientzia handitzeko.
– 9/2021 Legea, azaroaren 25ekoa, Euskadiko natura-ondarea kontserbatzeari buruzkoa. Legeak esparru juridiko bat ezartzen du Euskadiko biodibertsitatea eta natura-ondarea kontserbatu, lehengoratu eta hobetzeko.
Toki-Administrazioa da herritarrengandik hurbilen dagoena, eta horrek eginkizun garrantzitsua ematen dio hainbat eragile eta herritarren parte hartzea bideratzeko orduan. Eredu diren heinean, udalek klima aldaketari modu eraginkorragoan aurre egiteko beharrezkoa den ohitura aldaketa susta dezakete, ekintza klimatikoari begira sentsibilizazio publikoa funtsezko alderdia baita, eta funtsezkoa baita herritarrek aldaketetara egokitzearen eta gizarte egokituago eta erresilienteago baterantz ibiltzearen garrantzia uler dezaten.
Garapen Jasangarrirako 2030erako Agenda da NBEren Biltzar Nagusiak pertsonen, planetaren eta oparotasunaren alde ezarritako plana, eta bake unibertsala, lankidetza eta justiziarako sarbidea sendotzea du helburu. 2015ean onetsi zen, eta klima aldaketari buruzko Parisko Akordioa eta Hiri Agenda Berria hartzen ditu barnean, besteak beste. 2030erako Agendak Garapen Jasangarrirako 17 Helburu (GJH) planteatzen ditu alor ekonomikoan eta sozialean nahiz ingurumenean, eta munduko garapen programak zuzenduko ditu datozen urteetan.
Agindu honek sustatzen duen udal ekintzaren ekarpenak 11. GJHan (Hiri eta komunitate jasangarriak) du eragina oro har, eta horiek seguruak, barneratzaileak eta erresilienteak izan daitezela du helburu. Gainera, sustatzen dituen ekintza lerroek beste GJH zehatz batzuei lagunduko diete, honela:
– Klima-aldaketaren ildoak 15., 3. eta 13. GJHei lagunduko die, Lehorreko Ekosistemen Bizitza, Osasuna eta Ongizatea eta Klimaren aldeko Ekintza, hurrenez hurren.
– Natura-ondarearen ildoak, batik bat, «Lehorreko Ekosistemen Bizitza» 15. GJHari lagunduko dio eta bigarren mailan 6., 13. eta 14. GJHei, Ur Garbia eta Saneamendua, Klimaren aldeko Ekintza eta Itsaspeko Bizitza, hurrenez hurren.
– Asteklima 2026 ildoak bere ekarpena egingo du 7. eta 13. GJHetan, Kutsatzen Ez duen Energia Eskuragarria eta Klimaren aldeko Ekintza, hurrenez hurren.
Aurrekoaren harira, Euskadiko Natura Ondarea Kontserbatzeari buruzko azaroaren 25eko 9/2021 Legearen (aurrerantzean, ENOKL) 10. artikuluko 1.d) apartatuaren arabera, Euskadiko erakunde erkideei dagozkie lege horren ezartzen dituen gainerako eskumenak. Besteak beste, ENOKLren VI. tituluak ezartzen dituen sustapen-neurriak. Hala, ENOKLren 84. artikuluko 3. apartatuak honako hau xedatzen du: «Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak, lurralde historikoetako foru-aldundiek eta beste administrazioek laguntza teknikoak edo dirulaguntzak ezarri ahal izango dituzte lege honen helburuak lortu ahal izateko». Ondorioz, natura-ondareari buruzko legeak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrari esleitzen dio dirulaguntzak sustatzeko eskumena natura-ondarearen arloan.
Bestalde, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen abenduaren 3ko 410/2024 Dekretuak ere sustapen-eskumena errepikatzen du, nahiz eta natura-ondarearen arlora mugatzen duen 19.2 artikuluko q) apartatuaren arabera:
«q) Natura-ondarea kontserbatzeko sustapen-, ekonomia- eta finantza-neurriak ezartzea bultzatzea.»
Era berean, 19.2 artikulu bereko w) apartatuan, egiturari buruzko dekretuak aipatzen du sustapen-jarduketak egiteko eskumena udal-eremuan 2030eko Agenda garatzeko,
«w) Ingurumenaren jasangarritasuna sustatzea, udal mailan Agenda 2030 delakoaren bidez.».
Hori guztia dela eta, toki-erakundeen dirulaguntzak emateko agindu hau Dirulaguntzen Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legeak xedatutakoari erreparatuz egin da, eta helburu du udal-ekintza ingurumen-plan eta -estrategietan ezartzen diren ingurumen-lehentasunekin eta garapen jasangarriari buruzko nazioarteko gidalerro nagusiekin lerrokatzea oraingo testuinguruan.
Aipatu diren lehentasunak garrantzitsuak direnez, ezinbestekoa da eraginpeko administrazio guztien, herritarren, gizarte-erakundeen, ezagutza sortzen duten erakundeen, unibertsitatearen eta enpresen arteko ekintza koordinatua, elkarrizketa eta adostasuna. Testuinguru horretan, toki-administrazioek funtsezko eginkizuna dute erronka horiei aurre egingo dieten ekintzak gauzatzeko.
Dirulaguntzen deialdi hau 2025., 2026., 2027. eta 2028. urteetarako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailaren Dirulaguntzei buruzko Plan Estrategikoan dago –Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuaren 2025eko uztailaren 15eko aginduak onetsi zuen–, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 8.1 artikuluak eta Dirulaguntzen Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 6.1 artikuluak ezartzen duten bezala. Indarreko Dirulaguntzei buruzko Plan Estrategikoa honako esteka honetan kontsulta daiteke: https://www.euskadi.eus/contenidos/plan_departamental/plan_subvenciones_industria_28/es_def/adjuntos/Orden-de-15-de-julio-de-2025-del-Consejero-de-Industria-Transicion-Energetica-y-Sostenibilidad-Plan-Estrategico-de-Subvenciones-2025-2028.pdf
Deialdi honek berariaz laguntzen du plan horretan zehaztutako helburuak eta jarduketa-ildoak betetzen, udal-politikak eta -jarduketak Euskal Autonomia Erkidegoko V. Ingurumen Esparru Programan ezarritako lehentasun estrategikoekin lerrokatzea sustatzen baitu. Diruz lagundutako jarduketen bidez, tokiko plangintzan eta kudeaketan helburu hauek sartzea bultzatzen da: natura-ondarea babestea, klima-aldaketara egokitzea, biodibertsitatea eta ingurumen-jasangarritasuna hobetzea, eta ekintza publikoaren koherentzia indartzea erakunde-maila guztietan.
Dirulaguntzen deialdi honetan erakunde laguntzaile gisa arituko da Ihobe Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa S.A.
Artikulu bakarrean, aginduak dirulaguntzen oinarri arautzaileak eta deialdia onesten ditu 2026ko ekitaldirako.
Haren babesean, ekainaren 23ko 18/2024 Dekretuaren –Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen ditu eta sail bakoitzaren egitekoak eta jardun-arloak finkatzen ditu– 10. artikuluak xedatutakoaren harira, Dirulaguntzen Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 9.1 eta 10.1 artikuluek ematen didaten eskumena baliatuta, honako hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu Bakarra.– Dirulaguntzen oinarriak eta deialdia onartzea.
Garapen jasangarria sustatzen duten ekintzak egiten dituzten toki-erakundeentzako dirulaguntzen oinarriak onartzea eta 2025eko ekitaldiko dirulaguntzen deialdia egitea. Dirulaguntzaren oinarriak Agindu honen I. eranskinean ezartzen dira.
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA.– Ordezko araubidea.
I. eranskinaren 33. oinarrian adierazitako araubide juridiko aplikagarrian xedatzen ez denerako, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren eta lege hori betearazteko erregelamendua onartzen duen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren arabera oinarrizko izaera ez duten xedapenak aplikatuko dira.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA.– Errekurtsoak.
Agindu honen aurka, aukerako berraztertze errekurtsoa jarri ahal izango zaio Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuari, hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 123. eta 124. artikuluetan xedatutakoaren arabera; edo administrazioarekiko auzi errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 46. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.
AZKEN XEDAPENETAKO HIRUGARRENA.– Ondoreak.
Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondoreak.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko urriaren 21a.
Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburua,
MIKEL JAUREGI LETEMENDIA.
I. ERANSKINA
DEIALDIAREN OINARRIAK
1. oinarria.– Xedea.
1.– Agindu honen helburua da dirulaguntzen oinarriak eta deialdia zehaztea Euskal Autonomia Erkidegoko udal, mankomunitate, kontzeju eta udalerria baino txikiagoa den lurraldeko edozein toki-erakunde, kuadrilla, eskualde, toki-erakunde autonomo, tokiko merkataritza-sozietate, tokiko merkataritza-entitate publiko, toki-partzuergo eta toki-fundazio publikoetarako, baldin eta ekintzak egiten badituzte garapen jasangarria sustatzeko honako ildo hauekin bat etorriz:
a) Klima-aldaketa: CO2 xurgatzeko eta egokitzeko ekintzak lurraldearen erresilientzia bultzatzeko eta klima-aldaketaren ondoreak murrizteko Euskal Autonomia Erkidegoan.
b) Natura-ondarea: Euskal Autonomia Erkidegoko dibertsitate biologikoa eta geologikoa kontserbatzen, lehengoratzen edo hobetzen laguntzeko ekintzak.
c) Asteklima 2026: klima-aldaketaren arloan herritarrei ekintzara mugiarazteko jarduerak.
2.– Agindu honen bidez iragarritako dirulaguntzak agindu honen 4., 5. eta 6. oinarrietan aurreikusitako jarduketetarako izango dira, eta 2026ko urtarrilaren 1etik 2028ko urriaren 31ra bitartean gauzatuko dira, honako salbuespen honekin:
a) Asteklima 2026 lerroan diruz lagundutako proiektuak Euskadiko Klima eta Energiaren 2026ko Astea gauzatzen den egunetan egikaritu beharko dira nahitaez, 2026ko bigarren seihilekoan.
2. oinarria.– Helburua.
1.– Deialdiaren helburuak hurrengo hauek dira:
a) Klima-aldaketaren ildoan honako emaitza hauek lortu nahi dira:
1.– Udalerrien moldatzeko gaitasuna indartzea klima-aldaketaren inpaktuei aurre egiteko eta, horretarako, klima-arriskuak murrizten dituzten neurriak gauzatzea.
2.– Hiriko eta lurraldeko erresilientzia gehitzea udal-plangintzan klimaren aldagaia txertatzen duten jarduketen bidez, naturan oinarritutako soluzioak eta bestelako moldaketa-neurriak sartuta.
3.– Klima-aldaketa arintzen laguntzea berotegi-efektuko gas gehiago xurgatuz eta, horretarako, karbonoaren hustubide naturalak sortzea, hobetzea eta mantentzea.
b) Natura-ondarearen ildoan honako emaitza hauek lortu nahi dira:
1.– Toki-eremuko biodibertsitatea kontserbatu, lehengoratu eta hobetzea lehentasuna emanez batasuneko edo eskualdeko intereseko habitatei eta espezieei, bai eta kontserbazio-egoera desfaboragarria dutenei ere.
2.– Ingurumenaren ikuspegitik narriatuta dauden eremuak berreskuratzea eta lurraldearen konektagarritasun ekologikoa sendotzea.
3.– Tokiko natura-ondarea babestea eta balioa ematea, kontserbazioa, dibulgazioa eta hezkuntza- eta gizarte-erabilera bultzatuz, betiere babestearekin bateragarria izanez gero.
c) Asteklimaren ildoan honako emaitza hauek lortu nahi dira:
1.– Herritarrak ekintzarako mugiaraztea klima-aldaketari aurre egiteko, ezagutza, kontzientziazioa eta erantzukidetasuna areagotuz trantsizio energetikoaren eta klimatikoaren gaian.
2.– Herritarrek ohitura jasangarriak har ditzaten bultzatzea eta, horretarako, jarduera parte-hartzaileak eta hezkuntzaren nahiz kulturaren arlokoak antolatzea Klima eta Energiaren Astearen esparruan.
3.– Tokiko erakundeek klima-ekintzaren alde duten konpromisoa ikusgai egitea, toki-administrazioen zeregin eredugarria indartuz.
3. oinarria.– Erakunde onuradunen baldintzak.
1.– Dirulaguntzen erakunde onuradun izan ahalko dira honako toki-erakunde hauek:
a) Toki-erakundeak, Euskadiko Toki-Erakundeei buruzko apirilaren 7ko 2/2016 Legearen 2.1 artikuluak xedatutako baldintzetan: udalerriak, kontzejuak eta lurraldeko beste edozein toki-erakunde baldin eta udalerria baino txikiagoa bada, udalerrietako mankomunitateak, Arabako lurralde historikoko kuadrillak eta eskualdeak.
b) Berezko nortasun juridikoa duten erakundeak toki-sektore publikoaren barruan.
– Zuzenbide publikokoak: toki-erakunde autonomoak, tokiko enpresa-entitate publikoak, partzuergoak.
– Zuzenbide pribatukoak: tokiko merkataritza-sozietateak, toki-fundazio publikoak.
2.– Europar Batasuneko Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107.1 artikuluak debekatzen duen eskumena ez faltsutzeko, oinarri honen 1.b) apartatuan sartuta dagoen entitate batek jarduera ekonomikoak eta ez-ekonomikoak egiten baditu, egintza honetan deitutako dirulaguntzak eskuratzeko ezinbesteko eskakizuna izango da bi jarduerek kontabilitate bereizia dutela ziurtatzea deialdi honen bidez emandako dirulaguntzak zeharka entitate horien jarduera ekonomikoa finantzatzeko erabiltzen ez direla bermatze aldera. Jarduera ekonomikotzat jotzen da edozein jarduera merkatu zehatzean ondasunak edo zerbitzuak eskaintzen baditu Batzordearen Jakinarazpenean azaldutako baldintzetan Estatuko laguntzaren kontzeptuaren harira Europar Batasuneko Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren (2016/C 262/01) 107. artikuluko 1. apartatuak xedatutakoaren arabera.
3.– Tokiko merkataritza-sozietateak eta toki-fundazio publikoak erakunde onuradun izateko, honako eskakizun hauek bete beharko dituzte:
a) Toki-fundazio publikoak aplikazioko oinarrizko araubidearen (Sektore Publikoko Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 129. eta 134. artikuluak) eta Euskadiko Fundazioen ekainaren 2ko 9/2016 Legearen III. kapituluak eta, bereziki, 63.1 artikuluak xedatutakoaren arabera eratuta egongo dira.
b) Tokiko merkataritza-sozietateak Toki-araubidearen oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 85. eta 85ter artikuluek eta Euskadiko Toki-Erakundeei buruzko apirilaren 7ko 2/2016 Legearen 94. artikuluak aurreikusten duten lege-araubidearen arabera eratuta egongo dira.
c) Gizarte-garapeneko entitateek kontuan hartu beharko dute Euskadiko Elkarteei buruzko ekainaren 22ko 7/2007 Legearen 3. artikuluko 3. apartatuak xedatutakoa.
4. oinarria.– Klima-aldaketaren ildoan diruz lagun daitezkeen jarduketak eta bete behar diren eskakizunak.
1.– 2026. urtean gauzatzen hasi diren jarduketak baino ez dira diruz lagunduko.
2.– Honako jarduketa hauek lagun daitezke diruz:
a) Klima-aldaketara egokitzeko neurriak ezartzea klima-aldaketarekin lotutako arriskuak prebeni daitezen.
Kontuan hartuko dira klima-aldaketarekin lotutako arriskuak prebenitzekoak (bero boladen, lehorteen, uholdeen eta itsas maila igotzearen arriskuetara egokitzea) halabeharrez azpiegitura berdeak erabiltzen ez badituzte.
Besteak beste, honako esku-hartze hauek hartuko dira aintzat: kotak igotzea, dikeak eraikitzea, itzala emateko edo sentipen termikoa hobetzeko elementu ez-naturalak jartzea, alerta goiztiarrerako sistemak ezartzea edo bestelako soluzio berritzaileak.
Era berean, egokitzapen-neurriak kontuan hartuko dira, hala nola klima-arriskuak murrizteko klima-babeslekuen sarea diseinatzea, herritarrei babeslekuak emanez muturreko klima-baldintzak daudenean, bero-boladak esaterako.
Diseinatzeko orduan, dauden babeslekuak edo egin daitezkeenak identifikatuko dira, kokapen-mapa egingo da eta ikusizko nahiz seinaleztapen kontzeptualeko edukiak diseinatuko dira babeslekuak ezagutu eta elkar konektatutako sare gisa erabiltzeko. Gainera, beste babesleku gertu batzuen aipamenak sartuko dira. Klima-babeslekuen sarea diseinatzean, sartu halako dira, modu integratuan, plangintza-azterlanak eta -proiektuak zuhaitz-errezela eta masa berdeak gehitzeko hirian. Helburua da erosotasun termikoa hobetzea, muturreko beroarekiko esposizioa murriztea eta babeslekuen eta haien eraginpeko eremuen funtzionaltasun klimatikoa indartzea.
Halaber, eta beren-beregi 5.000 biztanletik beherako udalerrietarako edo eskualdeetarako diruz lagunduko dira klima-aldaketara egokitzeko neurriak inplementatzearen eta lehentasuna ematearen aurreko faseak. Jarduketa horien plangintzak epe luzeko klima-eszenatokia aurreikusi beharko du, gutxienez 20 urterako, nahiz eta planifikatutako ekintzak epe labur-ertainerako planifikatu. Diagnostikoa eta egokitzapen-neurriak udalerriko klima-arriskuaren berariazko azterketan oinarrituko dira eta, hori izan ezean, Ihobe Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa S.A.ren «EAEko udalerriek klima-aldaketaren aurrean duten kalteberatasunaren eta arriskuaren ebaluazioa» dokumentuan (https://experience.arcgis.com/experience/6055cdc6e4d54617983a94d2d07eb66b/ Era berean, analisia parte-hartzailea izango da Ihobe Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa S.A.k argitaratu zuen «Klima eta Energiaren Planak Egiteko Gida» dokumentuaren arabera (https://www.ihobe.eus/eu/argitalpenak/euskadiko-klima-eta-energiaren-tokiko-planak-egiteko-gida).
Klima-aldaketara egokitzeko proiektuetan honako dokumentu hau kontuan hartu beharko da: «Euskadin aplikatzeko jardunbide egokiak tokiko neurrietan klima-aldaketara egokitzeko» (http://www.udalsarea2030.eus/argitalpenak/euskadin-aplika-daitezkeen-klima-aldaketara-egokitzeko-tokiko-neurrien-jardunbide-egokiak). Klima-babeslekuen kasu zehatzean, «Euskadiko Klima Babeslekuen Sarea. Toki-erakundeentzako irizpide teknikoak» argitalpena (https://www.ihobe.eus/eu/argitalpenak/euskadiko-babesleku-klimatikoen-sarea) kontuan hartu beharko da. Biak Ihobe Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa S.A.k argitaratu ditu.
b) Klima-aldaketara egokitzeko neurriak inplementatzea naturan oinarrituta (aurreratzean, NOK).
Kontuan hartuko dira klima-aldaketarekin lotutako arriskuak prebenitzekoak (bero-boladen, lehorteen, uholdeen eta itsas maila igotzearen arriskuetara egokitzea), bai eta biodibertsitateari eta biodibertsitatearekin lotutako ekosistema-zerbitzuei balioa ematearen eta haiek bultzatzearen gainekoak ere.
NBStzat jotzen da edozein neurri eremu bat birnaturalizatzeko edo berdetzeko bada edo iragazkortasuna gehitzen badu esku-hartzearen edozein eskalan, eraikinetan, espazio publikoetan, industria-ingurunean, hiriko drainatze-sistemetan, ibai-sistemetan eta ur-masetan, kostaldeko inguruneetan edo natura-inguruneetan.
Ildo horri eutsiz, adibidez NOKak dira teilatu berdeak; zoladura iragazkorrak, hiriko drainatze-sistema jasangarriak (infiltrazio-zangak, euri-lorategiak, sare-gelaxkak, infiltrazio-puntuak, etab.); espazio narriatuak edo alfer-lurrak, eremu komunitarioak eta eskola-jolastokiak birnaturalizatzea edo berdetzea; fitoarazketako sistemak; eta, hitz batez, edozein neurri modu jasangarrian eta naturaren prozesuak imitatuz klima-arriskuak murrizten eta haietara moldatzen laguntzen badu.
Era berean, hirigunean eta hiri-periferian zuhaitz-errezela eta baso-masak gehitzeko jarduketak sartzen dira, baldin eta klima-aldaketara egokitzeko eta klima-arriskuak murrizteko badira, bereziki, bero-boladak, eta justifikatuak badira erosotasun termikoa, hiri-erresilientzia eta herritarren ongizatea hobetzen laguntzeko.
Naturan oinarritutako soluzioak identifikatzeko, proiektuek «Naturan Oinarritutako Soluzioak Euskadin. 20 arrakasta-kasu klima aldaketara egokitzeko NOK erabilita» argitalpenean (https://www.ihobe.eus/eu/argitalpenak/naturan-oinarritutako-konponbideak-euskadin-20-arrakasta-kasu-klima-aldaketara-egokitzeko-nok-erabilita) proposatutako metodologia aplikatu beharko dute.
c) Klima-aldaketa arintzeko jarduketak inplementatzea berotegi-efektuko gasak xurgatzeko natura-hustubideen bidez.
Berotegi-efektuko gas gehiago xurgatzeko jarduketak finantzatuko dira, karbono-hustubide naturalak sortuz edo hobetuz.
Natura-hustubidetzat jotzen dira hustubide berdeak (biomasa bizia: basotzea eta basoberritzea eta biomasa hila); hustubide edafikoak (karbono organikoa lurzoruan); eta hustubide urdinak (padurak, hezeguneak, itsas larreak berreskuratzea).
Basotutzat joko da landaketa, ereite edo sustapen antropikoaren bidez azken 20 urtetan basorik ez zuten lurren biziberritze naturala baso bihurtzeko.
Basoberritutzat joko da landaketa, ereite edo sustapen antropikoaren bidez azken 20 urtetan baso edo landaketa izan diren lur deforestatuen biziberritze naturala.
Halaber, lurzoru eta ekosistema urtarrak berreskuratzen dituzten proiektuak finantzatuko dira gai organikoa eta, ondorioz, CO2-ren xurgapena gehitzeko.
Proiektuek gutxienez 30 urte iraungo dituzte, tokiko baldintza ekologikoei dagozkien espezie autoktonoekin egingo dira eta egokitzapen-irizpideak sartuko dira, hala nola klima-aldaketari horren kalteberak ez diren espezieak hautatzea.
Basotzeek eta basoberritzeek sustatuko dute karbonoa xurgatzea aireko eta lurpeko biomasan eta lurzoruan zuhaitzez osatutako baso-azalerak sortuz espezie autoktonoekin, kontserbatzeko asmoz (aprobetxamendurik gabe). Gutxienez 1 hektarean jardungo da, zuhaitzetako adaburuen gutxieneko estalkia % 20koa izango da heldutasunean eta zuhaitzen altuera potentziala metrokoa helduak direnean. Halabeharrez izan beharko da basoa kudeatzeko plan bat hustubideak iraunaldian eutsiko diola bermatzeko. Planak izango ditu gutxienez basoa kudeatzeko helburuak eta deskribapena, behar diren mantentze-lanetarako jarduketak karbonoa xurgatzen dela bermatze aldera eta basozaintzako jarduketen kronograma.
Beste hustubide edafiko edo urdin batzuen kasuan, teknikoki justifikatu beharko da karbonoa xurgatzeko gaitasuna gehitu dela eta bermatuko da denboran egonkortasuna, bai eta aplikazioko lurralde- eta ingurumen-plangintzarekiko koherentzia ere.
Kasu guztietan, diruz lagunduko da esku hartu aurretik lurra prestatzea, baldin eta lurzorua eta biodibertsitatea babesten badira. Eta basotuz eta basoberrituz gero, basoa kudeatzeko plana ere diruz lagunduko da.
3.– Ez dira diruz lagunduko honako jarduketa hauek:
1. Edozein obra zibil edo bestelakoa gauzatzearen ondoriozko inpaktua konpentsatzeko jarduketak.
2. Azpiegitura osagarriak eraikitzea behar duten jarduketak, hala nola baso-pistak gauzatzea.
3. Bateragarriak ez diren jarduketak edo biodibertsitatea eta lurzorua kontserbatzearen kontrakoak. Aurrekoaren harira, ez dira diruz lagunduko, besteak beste, batasunaren edo eskualdearen intereseko espezieei edo habitatei eragiten dizkieten jarduketak.
4. Makineria astuna erabiltzea behar duten jarduketak.
5. Proiektua gauzatzearen ondorioz, proiektuaren eremuan aurretik garatutako jarduerak lekuz aldatzeagatik beste leku batean emisioak sortzen dituzten jarduketak.
6. Azterlanak edo diagnostikoak, agindu honetan berariaz aipatutakoak izan ezik.
4.– Era berean, diruz lagunduko dira komunikazio- eta sentsibilizazio-ekintzak zuzenean harremana badute jarduketaren helburu nagusiarekin eta gaiari buruz herritarren ezagutza eta kontzientziazioa areagotzeko badira. Halako ekintzetarako zenbatekoak ez du gaindituko eskatutako aurrekontuaren % 5.
5.– Azpiegiturek materialak behar dituztenean, eraikitzeko orduan, gutxienez % 40 material birziklatua izango da lehentasunez eraikuntza- eta eraispen-hondakinetatik datozen agregakin birziklatuak eta altzairu-fabriketako zepak balorizatzetik datozen siderurgiako agregakinak, araudiak teknikoki halako ehunekoak erabiltzea saihesten dituen erabileren kasuan izan ezik (adibidez errodadura-geruzak fresatzea, eraikuntza- eta eraispen-hondakinen materialak egiturazko hormigoian). Obra-unitate bakoitzeko eta eraikuntza osoko zenbatekoak honako dokumentu honek duen kalkulu-tresnaren bidez kalkulatuko dira: «Eraikuntzan material birziklatuak erabiltzeko gidaliburua» (https://www.ihobe.eus/eu/argitalpenak/eraikuntzan-material-birziklatuak-erabiltzeko-gidaliburua).
5. oinarria.– Natura-ondarearen ildoan diruz lagun daitezkeen jarduketak eta bete behar diren eskakizunak.
1.– 2026. urtean gauzatzen hasi diren jarduketak baino ez dira diruz lagunduko.
2.– Diruz lagundu ahalko dira proiektuak baldin eta zuzenean sustatzen badute biodibertsitatea eta geodibertsitatea kontserbatzea, lehengoratzea edo hobetzea honako ekintza baten bidez:
a) Lehengoratzea, hobetzea edo kudeatzea erkidegoaren edo eskualdearen intereseko habitat naturalak kontserbatzeko, Espezie Exotiko Inbaditzaileen Espainiako Katalogoan dauden espezie exotiko inbaditzaileak errotik ateratzea barne, jarduketarekin batera habitat naturala berreskura dadin sustatzen bada.
Lehentasuna emango zaie EIHMen gaineko ekintzei, betiere habitat mota horietan kontserbazio-egoeraren ebaluazioa desfaboragarri-txar (U2) bada 2019-2024 aldirako eskualde biogeografikoaren arabera, hala nola ibaiertzeko basoak, baso autoktonoak, padurak, habitat hidrozohikatzak, hezeguneak, etab.
b) Fauna eta flora basati mehatxatua babestu eta kontserbatzeko proiektuak erkidegoan edo eskualdean, honako hauek arautzen badituzte: Kontseiluaren 92/43/EEE Zuzentaraua, 1992ko maiatzaren 21ekoa, habitat naturalak eta fauna eta flora basatia kontserbatzeari buruzkoa, eta Europar Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2009/147/EE Zuzentaraua, 2009ko azaroaren 30ekoa, hegazti basatiak kontserbatzeari buruzkoa. Bestela, Espezie Mehatxatuen Euskal Katalogoan sartuta egon beharko dira. Azkeneko kasu honetan, «galzoria» edo «kaltebera» kategorietan daudenak bakarrik hartuko dira kontuan.
Lehentasuna emango zaie dagokien lurralde historikoan kudeaketa-plana duten espezieen proiektuei.
c) Lurraldearen konektagarritasun ekologikoan zuzenean laguntzen duten jarduketak eta azpiegitura berdea sustatzen dutenak, hala nola biodibertsitaterako intereseko eremuen arteko konexioa sustatzen dutenak tokian edo heskaiak sortzen dituztenak.
d) Ingurumenaren ikuspegitik narriatuta dauden eremuak berreskuratzeko jarduketak biodibertsitatea sustatze aldera.
e) Toki-erakundeko lurraldean dauden interes geologikoko tokiak babestu edo kontserbatzeko jarduketak, lehentasuna emanez Euskal Autonomia Erkidegoko Interes Geologikoko Tokien Inbentarioan, Geoparkeko Inbentarioan eta Urdaibaiko Biosferaren Erreserban identifikatuta daudenei, bai eta lurralde-plan partzialetan, hiri antolamenduko plan orokorretan edo kultur intereseko ondasunetan ageri direnei ere (kultur intereseko interes geologikoko tokiak, hala nola zenbait aztarnategi paleontologiko).
3.– Diruz lagunduko da behar diren lurrak erostea jarduketak egiteko. Hala eta guztiz ere, lurrak eskuratzeko dirulaguntzak ezingo du inolaz ere gainditu lurraren tasazio-balioren % 40. Inguruabar hori egiaztatzeko, lurren tasazio-txosten ofiziala erantsiko da.
4.– Era berean, diruz lagunduko dira komunikazio- eta sentsibilizazio-ekintzak zuzenean harremana badute jarduketaren helburu nagusiarekin eta gaiari buruz herritarren ezagutza eta kontzientziazioa areagotzeko badira. Halako ekintzetarako zenbatekoak ez du gaindituko eskatutako aurrekontuaren % 5.
5.– Ez dira diruz lagunduko honako jarduketa hauek:
1. Beren-beregi ezagutza eskuratzeko azterlanak idazteko eskaerak, argitalpena erosteko edo sentsibilizazio-ekintzak egiteko.
2. Jarduketak edozein obra edo proiektu motaren administrazio baimenean ezartzen diren neurri zuzentzaileak edo konpentsatorioak gauzatzeko badira.
6. oinarria.– 2026ko Asteklimaren ildoan diruz lagun daitezkeen jarduketak eta bete behar diren eskakizunak.
1.– Diruz lagunduko dira herritarrak ekintzara bultzatzen dituzten jarduerak klima-aldaketaren aurkako borrokaren harira.
2.– Laguntza jasoko dute herritarrentzat orokorrean edo haren segmentu batentzat diren ekintzek bakarrik, Asteklima 2026 astearen barruan egiten badira urteko bigarren seihilekoan.
3.– Klima-aldaketaren eta trantsizio energetikoaren arloan finantzaketa jasoko duten herritarrentzako sentsibilizazio- eta erantzukidetasun-jardueren tipologia ondoren zehazten da:
a) Hitzaldiak eta jardunaldiak.
b) Tailerrak eta erakusketak.
c) Ipuin-kontaketa.
d) Zinema.
e) Antzerkia.
f) Bideo, argazki eta bestelako lehiaketak.
g) Bisitak, irteerak eta ibilaldiak.
h) Erakundeek proposatzen dituzten beste jarduera mota batzuk.
7. oinarria.– Debekuak.
1.– Ezin izango dira dirulaguntza hauen onuradun izan honako egoera hauetakoren batean dauden erakundeak, Dirulaguntzen Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13. artikuluak xedatutakoari jarraikiz:
a) Epai irmo baten bidez dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukerarik ez edukitzera kondenatzea edo kondenarik ezartzea prebarikazioa, funtzionario-eroskeria, ondasun publikoak bidegabe erabiltzea, eragimen-trafikoa, iruzurrak eta legearen aurkako ordainarazpenak edo hirigintza-delituak egiteagatik.
b) Borondatezko konkurtsoaren deklarazioa eskatu izana, edozein prozeduratan kaudimengabetzat jo izana, konkurtsoan deklaratuta egotea, salbu eta, prozedura horretan, hitzarmen batek eraginkortasuna baldin badauka, esku-hartze judizialaren mende egotea edo Konkurtsoei buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen arabera desgaituta egotea, konkurtsoaren kalifikazio-epaian ezarritako desgaitze-aldia amaitu gabe dagoela.
c) Administrazioarekin egindako edozein kontraturen azkentze irmoa eragin izana, kausaren batean erruduntzat jo bada.
d) Pertsona fisikoa, merkataritza-sozietateetako administratzaileak edo beste pertsona juridiko batzuen legezko ordezkaritza dutenak Herri administrazioetako langileen bateraezintasunei buruzko abenduaren 26ko 53/1984 Legean eta Kargu publikodunen jokabide kodea eta haien interes gatazkak arautzen dituen ekainaren 26ko 1/2014 Legean aurreikusitako bateraezintasun-araubideko kasuren batean egotea, edo Hauteskunde Araubide Orokorraren ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoan araututako hautapenezko kargudunen bat izatea, lege horretan edo gai horiek arautzen dituen autonomia-erkidegoko araudian ezarritako baldintzetan.
e) Dirulaguntzak itzultzeagatiko betebeharren ordainketa eguneratuta ez izatea, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Aginduaren 4. artikuluan ezarritakoaren arabera (Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura ematen diren laguntzen eta dirulaguntzen esparruan bai zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak bai dirulaguntzak itzultzeari buruzkoak betetzen direla egiaztatzeari buruzko agindua).
f) Ebazpen irmo baten bidez, dirulaguntzak lortzeko aukera galtzea dakarren zehapena jaso izana, hala ezartzen duen edozein legeren arabera. Zehazki, zehapen administratiboa edo penala jaso izana sexu-diskriminazioagatik edo emakumeen eta gizonen berdintasunari buruzko araudia ez betetzeagatik, dagokion zehapenean ezartzen den aldia gainditu gabe.
Zehatz-mehatz, ezin izango dira dirulaguntzen onuradun edo erakunde laguntzaile izan sexu-diskriminazioagatik edo emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko araudia ez betetzeagatik zigor administratiboa edo penala izan duten pertsona fisiko eta juridikoak, dagokion zehapenean ezarritako aldian.
Era berean, ezingo dute laguntzarik edo dirulaguntzarik jaso Estatuko araudiaren arabera berdintasun-plana indarrean izan behar duten enpresek, ez eta 50 langile baino gehiagoko enpresek ere, baldin eta egiaztatzen ez badute sexu-jazarpena edo sexuan oinarritutako jazarpena prebenitzeko eta horri aurre egiteko neurririk ezarri dutela, emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan Estatuko legeriak ezarritakoarekin bat etorriz.
g) LGTBI-fobia gauzatu, bultzatu edo sustatzea, bihurtze-terapiak bultzatu edo egitea barne (Trans pertsonen berdintasun erreal eta eraginkorrerako eta LGTBI pertsonen eskubideak bermatzeko otsailaren 28ko 4/2023 Legearen 82. artikulua).
h) Desgaitasuna duten pertsonentzako lanpostuak erreserbatzeko legez ezarritako kuota bete ez izana, kuota hori betetzeko ordezko neurriak martxan jarri direla egiaztatu gabe.
i) Fundazioen kasuan, estatutuak Euskadiko Fundazioen ekainaren 2ko 9/2016 Legeak xedatutakora ez egokitu izana eta egokitzapen hori Euskadiko Fundazioen Erregistroan ez adierazi izana (Euskadiko Fundazioen ekainaren 2ko 9/2016 Legearen 1. xedapen iragankorra).
j) Zuzenbide pribatuko sozietate publikoen kasuan, Merkataritza-eragiketetan berankortasunaren aurka borrokatzeko neurriak ezartzen dituen abenduaren 29ko 3/2004 Legean finkatutako ordainketa-epeak ez betetzea.
2.– Debekurik ez dagoela ziurtatzeko, eskatzaileak erantzukizunpeko adierazpena beteko du agindu honen III. eranskineko ereduaren arabera.
Zerga-eskakizunak eta Gizarte Segurantzaren aurrekoak betetzea ziurtatzeari buruzko Ekonomia eta Ogasun sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Aginduaren 9. artikuluko 2. apartatuak eta dirulaguntzak itzultzeari buruzkoak xedatutakoaren arabera, Euskadiko aurrekontu orokorren kargura ematen diren laguntzen eta dirulaguntzen esparruan, dirulaguntza-deialdi honen onuradun diren erakundeak salbuetsita daude zerga-eskakizunak eta Gizarte Segurantzaren aurrekoak bete dituztela ziurtatzeaz.
8. oinarria.– Diruz lagun daitezkeen gastuak.
1.– Dirulaguntza jaso dezaketen gastutzat joko dira, Dirulaguntzen Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 30. artikuluak xedatutakoaren arabera, zalantzarik gabe diruz lagundutako jardueraren izaerari erantzuten diotenak, zorrozki halabeharrezkoak direnak eta 1.2 oinarrian azaldutako proiektuaren gauzatze-aldian egiten direnak.
2.– Dirulaguntza-gastuaren zenbatekoak Sektore Publikoko Kontratuen azaroaren 8ko 9/2017 Legearen 118. artikuluan kontratu txikietarako ezarritako zenbatekoak gainditzen baditu, onuradunak edo, bidezkoa bada, eskatzaileak gutxienez hiru hornitzaileri eskatu beharko die eskaintza egiteko, obrarako konpromisoa, zerbitzuaren prestazioa edo ondasunaren entrega aitortu aurretik, bi kasuetan izan ezik: ezaugarri bereziak direla-eta, merkatuan ez badaude hura egiten, ematen edo hornitzen duten hiru erakunde, edo gastua dirulaguntzaren aurretik egin bada.
Aurkeztutako eskaintzen artean, bat aukeratuko da eraginkortasun- eta ekonomia-irizpideei erreparatuz, eta justifikazioan edo, bidezkoa bada, dirulaguntzaren eskaeran azalduko da. Proposamen ekonomiko onuragarriena hautatzen ez denean, justifikatu beharko dira hautatzeko arrazoiak eskaeran edo justifikazioan.
Aurreko apartatuak kontuan hartuta, zenbait eskaintza eskuratzea ezinbestekoa denean, aurkezten ez badira edo ekonomiaren ikuspegitik onuragarriena ez denari ematen bazaio justifikazio egokirik gabe, organo emaileak adituaren tasazioa eskatu ahal izango du ondasunari edo zerbitzuari dagokionez, eta onuradunaren kontura izango dira sortzen diren gastuak. Halakoetan, dirulaguntza bi balioetatik txikiena erreferentziatzat hartuta kalkulatuko da; onuradunak aitortutakoa edo tasazioak emandakoa.
3.– Lurrak erosten badira, honako arau hauei erreparatuko zaie:
a) Dirulaguntza emateko helburu zehatza betetzeko bideratu behar ditu onuradunak ondasunak, gutxienez, 10 urteko epean.
Jabetzaren eskrituran idatziz jasota geldituko da inguruabar hori eta emandako dirulaguntzaren zenbatekoa. Gainera, alderdi horiek –dirulaguntza publikoaren xede-betebeharra eta zenbatekoa– dagokion erregistro publikoan inskribatuko dira.
b) Aurreko apartatuan aipatzen den xede-betebeharra betetzen ez bada –ondasuna besterentzearekin edo kargatzearekin gertatuko da–, dirulaguntza itzuli beharko da, eta ondasuna itzultzea ordaintzearen eraginpean geldituko da Dirulaguntzen Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 30.4.b) artikuluak xedatutako baldintzetan.
4.– Ez dira diruz lagunduko honako gastu hauek:
a) Dirulaguntzaren xede diren ekintzetako balio erantsiaren gaineko zergari buruzkoak.
b) Lurrak erosteari buruzkoak, natura-ondarearen ildoan diruz lagundutako ekintzetakoak izan ezik, betiere 5.3 oinarrian deskribatutako baldintzapean.
c) Lurgainaren edo ustiaketaren balioa lur horretan daudenak mozten badira eta zura saltzen bada, kontzeptu hori diru-sarrera baita proiektuaren barruan.
d) Erakunde onuradunaren plantillan dauden langileen gastuak.
e) Halabeharrezkoak ez diren gastuak edo arrazoizkotzat edo gehiegizkotzat jotzen direnak ekonomiaren eta kostu-eraginkortasun erlazioaren printzipioei jarraikiz. Kasuan-kasuan, agindu honen 15. oinarrian ezarritako organo kudeatzaileak baloratuko ditu. Zehatzago esateko:
1. Klima-aldaketaren ildoan, gehiegizko gastuak izango dira komunikazio- eta sentsibilizazio-ekintzei esleitutako gastuak eskatutako aurrekontuaren % 5 gainditzen badute eta laguntza teknikoari (proiektua definitzea, jarraitzean eta kudeatzea) eta azterlanei esleitutako gastuak eskatutako aurrekontuaren % 15 gainditzen badute.
Azterlanak eta proiektuak identifikatutako klima-inpaktuekiko arriskua murrizteko izango dira eta oinarri eta justifikazio egokia izango dute proposatutako azterketaren udalerrian edo lurralde eremuan arrisku esanguratsua izateagatik honako hauen arabera: udalerriko kalteberatsun eta arriskuaren analisia (https://www.euskadi.eus/dokumentazioa/2019/eaeko-udalerriek-klima-aldaketaren-aurrean-duten-kalteberatasunaren-eta-arriskuaren-ebaluazioa/web01-a2ingkli/eu/ Euskadiko eszenatoki klimatikoak (https://escenariosklima.ihobe.eus/?lang=eu#&model=mmm&variable=tas&scenario=rcp85&temporalFilter=year&layers=MUNICIPALITIES&period=MEDIUM_FUTURE&anomaly=RAW_VALUE&model=mmm&variable=tas&scenario=rcp85&temporalFilter=year&layers=MUNICIPALITIES&period=MEDIUM_FUTURE&anomaly=RAW_VALUE edo Kostaegoki (https://www.euskadi.eus/gobierno-vasco/-/documentacion/2022/kostaegoki-vulnerabilidad-riesgo-y-adaptacion-de-la-costa-del-pais-vasco-frente-al-cambio-climatico/) proiektuaren emaitzak.
2. Natura-ondarearen ildoan, gehiegizko gastutzat joko dira laguntza teknikoari (proiektua definitzea, jarraitzean eta kudeatzea) eta azterlanei esleitutako gastuak eskatutako aurrekontuaren % 15 gainditzen badute, bai eta komunikazio- eta sentsibilizazio-ekintzei esleitutako gastuak ere eskatutako aurrekontuaren % 5 gainditzen badute, bi kasuetan kontuan hartu gabe lurrak erosteko gastua.
Aurrekoaren harira, gauzatzen diren ekintzekin zuzeneko harremana duten azterlanak eta komunikazio-ekintzak bakarrik lagunduko dira diruz, betiere haien beharra nahikoa justifikatzen bada. Modu berean, biodibertsitatearen ildoan, ez dira halabeharrezko gastuak izango erabilera publikoko ekipamendurako obrei buruzko gastuak dirulaguntza jaso duen proiektuarekin lotuta dauden seinale zehatzak edo informazio-panelak gainditzen badituzte.
9. oinarria.– Diruz lagundutako jarduera hirugarrenekin kontratatzea.
1.– Erakunde onuradunak dirulaguntzaren xede izan den jarduera kontratatu ahal izango du, osorik edo zati batean.
2.– Ezingo da kontratu bat zatitu zenbatekoa murrizteko eta Dirulaguntzen Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 31. artikuluko 3. apartatuak xedatzen dituen eskakizunak ez betetzeko.
3.– Kontratistak onuradunaren aurrean bakarrik egongo dira behartuta, eta onuradunak bere gain hartuko du diruz lagundutako jarduera gauzatzeko erantzukizun osoa administrazioaren aurrean.
4.– Aurreko apartatuan xedatzen denerako, onuradunaren ardurapean geldituko da diruz lagundu eta hirugarrenekin hitzartutako jarduera gauzatzean 8. oinarrian ezartzen diren mugak errespetatzea diruz lagun daitezkeen gastuen izaerari eta zenbatekoari buruz, eta kontratistek lankidetzan jardun beharko dute Dirulaguntzen Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 42. artikuluak aurrez ikusitakoaren arabera, mugak bete direla behar bezala egiaztatu ahal izateko.
5.– Pertsona onuradunak inola ere ezingo du hitzartu diruz lagundutako jarduera osoa edo zati bat egitea honako hauekin:
a) Dirulaguntzen Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13. artikuluko debekuren bat duten pertsonak edo erakundeak.
b) Kontratazioaren xede den jarduera egiteko beste dirulaguntza batzuk jaso dituzten pertsonekin eta erakundeekin.
c) Bitartekari edo aholkulariekin, horientzako ordainketak eragiketaren guztirako kostuaren ehuneko gisa zehazten badira, salbu eta ordainketa hori justifikatuta dagoenean egindako lanaren edo emandako zerbitzuen merkatuko balioa erreferentziatzat hartuta.
d) Onuradunarekin lotura duten pertsonekin eta erakundeekin, honako kasu hauetan izan ezik:
1. Organo emaileak aurretiaz berariazko baimena eman badu ebazpen arrazoituaren bidez.
2. Dirulaguntzaren zenbatekoak ez badu gainditzen lotutako erakundeak egindako kostua. Kostua justifikazioan egiaztatuko da, onuradunaren gastuak egiaztatzeko ezarritako modu berean.
e) Deialdi eta programa berean dirulaguntza eskatu eta baldintzak ez betetzeagatik edo balorazio nahikoa ez lortzeagatik dirulaguntzarik jaso ez duten pertsonekin eta erakundeekin.
10. oinarria.– Beste dirulaguntza batzuekiko bateragarritasuna.
1.– Deialdi honetako dirulaguntzak edozein administrazio publikok edo erakunde pribatuk helburu bererako emandako beste edozein dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabide lortzearekin bateragarriak izango dira, baldin eta diruz lagun daitezkeen jarduketak gaindiz finantzatzen ez badituzte.
2.– Gaindiz finantzatuz gero, dirulaguntzaren zenbatekoa murriztuko da dagokion zenbatekoan gehiegizko finantzaketa hori saihesteko, eta, bidezkoa bada, diruz lagundutako jardueraren kostuaren gainean lortutako soberakina eta berandutze-interesak eskatuko dira. Itzuli behar den soberakina kalkulatzeko, deialdi honetan lortu den finantzaketaren ehunekoa kontuan hartuko da azken kostu errealarekiko.
3.– Eskatzaileak diruz lagundutako jarduerak eta jarduketak gaindiz ez finantzatzearen konpromisoa adieraziko du, bai eta beste dirulaguntza eta diru-sarrera batzuk jakinaraziko dituela ere helburu bererako lortu baditu.
11. oinarria.– Eskabideak aurkeztea.
1.– Eskabideak hilabete bateko epean aurkeztu ahalko dira, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita.
2.– Eskabideak bitarteko elektronikoez aurkeztuko dira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren egoitza elektronikoan.
a) Klima-aldaketaren lerroan: https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/1009412
b) Natura-ondarearen lerroan: https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/1009513
c) 2026ko Asteklimaren lerroan: https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/1215904
Helbide horietan eskura egongo dira eskabidea osatzen duten inprimakiak, erantzukizunpeko adierazpena eta eskaeraren dokumentuak, eskaerak telematikoki aurkeztu eta justifikatzeko informazioarekin batera.
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren egoitza elektronikoan onartutako identifikazio-bitartekoak eta sinadura elektronikoa honako helbide honetan eskura daitezke: https://www.euskadi.eus/identifikazio-elektronikorako-onartutako-bitartekoak/web01-sede/eu/
3.– Ordezkaritza beste pertsona bati eman behar zaionean Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren aurrean bitarteko elektronikoak baliatuta jarduteko, alta emanda egongo da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren egoitza elektronikoko Ahalordeen Erregistro Elektronikoan (https://www.euskadi.eus/erregistroa/ahalerr/web01-sede/eu/).
4.– Eskaeraren ondorengo izapideak «Nire Karpeta» atalaren bidez egin eta jakinaraziko dira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren egoitza elektronikoan (https://www.euskadi.eus/nire-karpeta/web01-sede/eu/).
12. oinarria.– Dirulaguntza eskaerak aurkezteko mugak.
1.– Deialdi honetako dirulaguntzen erakunde eskatzaileek eskaera bana aurkeztu ahalko dute deitutako ildo bakoitzeko, eta dirulaguntza jaso dezakeen proiektu edo jarduketa bakarra aurkeztuko da.
2.– Lerro bakar batean dirulaguntzen bi eskaera edo gehiago aurkezten badira, azkenekoz aurkeztu den eskabidea izapidetuko da.
3.– Eskaera batek bi edo proiektu gehiago baditu helburu desberdinekin, zuzendu beharko da erakunde eskatzaileak argitzeko zer jarduketarako eskatzen duen laguntza. Ez badu argitzen, eskaera atzera egitea erabakiko da Dirulaguntzen Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 20.4 artikuluak xedatutako baldintzetan.
4.– Erakundeek ezingo dute banaka eskaera aurkeztu beren lurralde-eremuan udalaz gaindiko beste erakunde batek jarduten badu zerbitzu horretan.
5.– Erakunde onuradun desberdinek ezingo dute dirulaguntzarik eskatu proiektu bera egikaritzeko, nahiz eta fase desberdinetan izan, egoitza soziala udalerri berean badute.
6.– Eskaera udalaz gaindiko erakunde batek egiten duenean helburu bereko proiektua toki-titulartasun desberdineko zenbait eremutan gauzatzeko bere jardunaren lurralde-eremuaren esparruan, oinarri honen 1. apartatuan xedatzen diren mugak betetzat joko dira.
13. oinarria.– Eskaerarekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa.
1.– Eskabide guztiekin batera, nahitaez aurkeztuko dira honako agiri hauek erakunde eskatzailearen eta garatu nahi den jarduketaren ezaugarriekin bat etorriz:
a) Deialdi honen barruan, eskaerak aurkezteko estekan dagoen datuen inprimaki normalizatua.
b) Laguntza eskatzen den jarduketa-ildoaren barruan, proiektuaren memoriari buruzko inprimakia. Halabeharrez bete beharko dira hala adierazitako eremuak dirulaguntza eskatzen den proiektuaren tipologia bakoitzaren arabera.
Zehazki, proiektuaren memorian, ildoaren babesean, nahitaez azalduko dira inpaktua murrizteko funtsezko parametroa edo parametroak, kalkulu-metodoaren xehetasuna eta estatuan edo erkidegoan onetsitako metodologia erabiliz neurtu behar den hobekuntza kontserbazio-egoerari dagokionez, natura-ondarearen ildoaren kasuan.
Dokumentazio gehigarriak informazioa duenean ebaluazio teknikoan kontuan hartzeko, nahitaezko bi inprimakien ataletan berariaz aipatuko da zein den kontsultatu behar den informazio zehatza dokumentazio gehigarri horretatik (atala, kapituluak, etab.).
c) Aurrekontuari dagokion inprimakia; partidaka banatuko da argi eta garbi bereiziz gastuen tipologia eta kontzeptu bakoitza.
d) Sinatutako erantzukizunpeko adierazpena, batetik, eskakizunak betetzen direla aipatzeko eta, bestetik, dirulaguntzaren onuradun izate aldera debekurik ez duela azaltzeko, III. eranskinean aurreikusitako baldintzetan.
e) Agindu honen II. eranskinean aurreikusitako kokaguneari buruzko inprimakia: kokagune baten gainean jardutea planteatzen denean, erakunde eskatzaileak proiektuaren kokaleku zehatzari buruzko informazioa emango du, bai eta jardungo den partzelaren edo partzelen katastro-erreferentzia ere.
2.– Aurkeztu behar diren inprimakien ereduak eta proiektuen gutxieneko edukien aurkibideak eskura egongo dira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren egoitza elektronikoan:
3.– Klima-aldaketaren ildoko eskabideetan:
a) Klima-aldaketarekin lotutako plan, programa edo ordenantzaren eskuragarritasuna egiaztatzea, hala balego.
b) Jarduketaren iraupen-konpromisoa egiaztatzeko dokumentua.
c) «Behar diren baimenen laburpena» inprimakia eta erakunde eskudunek emandako baimenen kopia (jarduketak egiten badira jabari publiko hidraulikoan, itsaso eta lehorraren arteko jabari publikoan, natura ondarearen eremu babestuetan, eta abarrean).
d) Karbonoa xurgatzeko proiektuei buruzko ekintzen kasuan, justifikazio-dokumentua erantsi beharko da, eta bertan garatuko dira egindako kalkuluak edo estimazioak proiektuak dirauen bitartean karbono-xurgapenak zehazteko. Xurgapenen kalkulua ex ante egiteko metodologia egokirik ez badago, kalkulu hori erreproduzitzeko datuak erantsi beharko dira, hau da, kokapena (koordenatuak), azalera, landatu behar diren espezieak eta landaketaren esparrua, bai eta oin-kopurua hektarea bakoitzeko eta maneiatze-mota ere.
4.– Natura-ondarearen ildoko eskabideetan, aurkeztuko dira «Behar diren baimenen laburpena» inprimakia eta erakunde eskudunek emandako baimenen kopia (jarduketak egiten badira jabari publiko hidraulikoan, itsaso eta lehorraren arteko jabari publikoan, natura ondarearen eremu babestuetan, espezie basatien kontserbazio-proiektuetan, eta abarrean).
Proiektuan sartuta badago lurrak erostea, tasatzaile independentearen ziurtagiria aurkeztuko da behar bezala egiaztatuta edo dagokion erregistro ofizialean inskribatuta, jarduketaren xede den partzela zehatz bakoitzari buruz.
5.– Nahi izanez gero, hobe ebaluatzeko, eskabideei honako agiri hauek batu dakizkie:
a) Bidezkoa bada, energia- eta klima-trantsizio zuzenaren aldeko konpromisoa eta udal-plangintza haren inguruan eta/edo politiken jarraipen-txostena.
b) Hala badagokio, energia-trantsizioaren eta klima-aldaketaren Europako helburuekin konpromisoa, Klimaren eta Energiaren aldeko Alkateen Itunari atxikiz.
c) Beharrezkotzat jotzen diren informazioak agindu honen 19. oinarrian zehazten den adjudikazio-irizpide bakoitza behar bezala aplikatzeko.
6.– Eskabideen barruan sartuko da laguntzaren erakunde eskatzaileak espresuki baimena ematen duela organo kudeatzaileak gainerako datuak edo agiriak lortu edo egiaztatzeko.
Era berean, inprimakian, interesdunak berariaz idatziz jasota utz dezake ez dagoela ados Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak informazio hori lortzearekin. Halakoetan, berak aurkeztu beharko du Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28.2 artikuluak xedatutakoaren arabera.
7.– Erakunde eskatzaileak bere eskabidean adierazi beharko du egiazkoak direla eskabidean eta horrekin batera aurkeztutako dokumentuetan jasotako datuak, eta betetzen dituela indarrean dagoen araudian dirulaguntzon onuradun izateko ezarritako eskakizunak.
Halaber, eskatzaileak bere konpromisoa aipatuko du deialdi honetako dirulaguntzak estaltzen ez duen proiektuaren zatia finantzatzeko.
14. oinarria.– Eskabidea zuzentzea eta osatzea.
1.– Eskabideak eta aurkeztu beharreko agiriek ez badituzte betetzen deialdi honetan ezarritako baldintza guztiak, edo haien edukia nahikoa ez bada, erakunde eskatzaileari 10 eguneko epea emango zaio gabeziak zuzentzeko edo/eta osatzeko, eta adieraziko zaio hala egiten ez badu eskaera atzera egintzat joko dela Ingurumen Sailburuordetzako titularrak ebazpena eman ondoren.
2.– Halaber, eskabidea izapidetzea onartu ondoren, dirulaguntzak kudeatzeko organo arduradunak interesekotzat jotako informazioa eskatu ahalko dio erakunde eskatzaileari aurkeztutako proiektua egoki baloratzeko, eta, horretarako, 10 eguneko epea emango dio, informazioa eman ezean proiektua eskatutako informazioa kontuan hartu gabe aztertuko dela jakinarazita.
15. oinarria.– Prozedura kudeatzeko organo eskuduna.
Prozedura Natura Ondarearen eta Klima Aldaketarekiko Egokitzapenaren zuzendariak kudeatuko du. Ofizioz egingo ditu beharrezkotzat jotzen dituen jarduketa guztiak datuak zehaztu, ezagutu eta egiaztatzeko, gerora, ebazpen-proposamena formulatzeko.
Organo kudeatzaileak eskaera bakoitzean egiaztatuko du eskakizunak betetzen direla, eta espresuki idatziz jasota utziko du alderdi hori agindu honen 20. oinarriko 7. apartatuan xedatzen den txostena egiteko.
16. oinarria.– Erakunde laguntzailea.
1.– Agindu honetan aurreikusitako dirulaguntzak kudeatzeko, Ihobe Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa S.A. izendatzen da erakunde laguntzaile Dirulaguntzen Araubidea arautzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 12. artikuluan ezartzen diren baldintzetan.
Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailaren eta Ihobe Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa S.A.ren arteko harremanak lankidetza-hitzarmen batean antolatuko dira.
2.– Ihobe Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa S.A.k, erakunde laguntzailea den aldetik, honako eginkizun hauek beteko ditu:
a) Organo kudeatzailearekin lankidetzan jardutea erakunde eskatzaileek deialdi honetako dirulaguntzak eskuratzeko bete behar dituzten eskakizunak eta baldintzak egiaztatze aldera. Hala badagokio, organo kudeatzaileari azalduko dizkio erakunde eskatzaileek zuzendu behar dituzten alderdiak.
b) Ebaluazio-organoari lan materialetan laguntzea eskaerak aztertu eta ebaluatzeko, eta arloan laguntza tekniko aditua ematea dagokion txostenaren bidez.
c) Organo kudeatzailearekin lankidetzan jardutea jarduera egin dela eta dirulaguntza ematea eragin zuen helburua bete dela egiaztatzeko.
d) Diruz lagundutako ekintzak gauzatu direla eta haien kostua ziurtatzen duten dokumentuak egiaztatzea erakunde onuradunari laguntza ordaindu baino lehen.
e) Ekonomia, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailari proposatzea dirulaguntzak behar bezala kudeatzeko administrazio-neurriak edo bestelako neurriak har ditzala, erakunde onuradunak ezarrita dauden baldintza eta eskakizunak ez betetzeagatik hartu behar diren neurriak barne.
f) Dirulaguntza eman duen organoak edo erakundeak funts horien kudeaketari buruz egin ditzakeen egiaztapen-jarduerak onartzea, bai eta Kontrol Ekonomikoko Bulegoari, Herri Kontuen Euskal Epaitegiari eta finantzazioa dela-eta beste kontrol-organo batzuei dagozkienak ere.
17. oinarria.– Organo ebaluatzailea.
1.– Aurkeztutako eskaerak aztertu eta ebaluatzeko, ebaluazio-organo bat osatuko da honako kide hauekin:
a) Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritzako titularra; bera izango da, gainera, organoko presidentea.
b) Uraren Euskal Agentzia / Agencia Vasca del Agua Zuzendaritza Nagusiko titularra.
c) Ihobe Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa S.A.ren Zuzendaritzako titularra.
d) Ebaluazio-organoko idazkaritza Ingurumen Sailburuordetzako teknikari juridikoaren ardurapean geldituko da. Hitza izango du, baina botorik ez.
2.– Ingurumen Sailburuordetzako titularraren ebazpenak izenez identifikatuko ditu organoko kideak eta ordezkoak. Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da batzordea eratu baino lehen, balizko errekusazioak egin ahal izateko Sektore Publikoko Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 24. artikuluak xedatutakoaren arabera.
3.– Bilkurak egin, eztabaidatu eta erabakiak hartzeko orduan, balorazio-organoa balioz eratuta egongo da lehendakaria, idazkaria eta bi batzordekide badaude. Kide anitzeko organo honen funtzionamenduari dagokionez, aplikaziokoa da Sektore Publikoko Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 15.etik 18.era bitarteko artikuluetan ezarrita dagoen oinarrizko araubidea. Modu ordezkatzailean, aurreikusten ez duenerako, arau horren 19. artikulutik 22. artikulura bitartekoa izango da aplikaziokoa.
4.– Organo ebaluatzaileak honako eginkizun hauek izango ditu:
a) Aurkeztutako eskaerak ebaluatzea agindu honen 19. oinarrian ezarrita dauden irizpideen arabera.
b) Organo kudeatzaileari txosten bat helaraztea ebaluazioaren emaitza azaltzeko, eskaerak nola baloratu diren zehazteko eta eskaera horien hurrenkera adierazteko.
c) Organo eskudunari aholkatzea balizko administrazioarekiko errekurtsoa ebazteko organo eskudunak berak hala eskatzen dionean, baldin eta agindu honetako dirulaguntzak emateko ebazpena aurkaratzen bada eskaeren balorazioan oinarrituta.
18. oinarria.– Dirulaguntzen zenbatekoa.
1.– Oinarri honetan diruz laguntzeko ezartzen den ildo bakoitzean, deialdi hau norgehiagokaren prozedura erabiliz ebatziko da 20. oinarriaren 1. eta 2. apartatuetan bakoitzerako zehaztutakoaren arabera.
2.– Gehienez lau milioi (4 000 000) euro bideratuko dira deialdi honetan definitzen diren ekintzak finantzatzera 2026., 2027. eta 2028. ekitaldietan 2026ko Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren eta konpromiso-kredituen kargura.
Hona hemen zenbatekoa nola banatzen den:
a) Klima-aldaketaren lerrorako gehienez bi milioi bostehun mila (2 500 000) euro izango dira.
b) Natura-ondarearen lerrorako gehienez milioi bat laurehun mila (1 400 000) euro izango dira.
c) Asteklima 2026 lerrorako gehienez ehun mila (100 000) euro izango dira.
3.– Eskaerak ez daudelako edo eskakizunak betetzen ez dituztelako, jarduketa-ildoren batean oinarri honen 1. apartatuan esleitutako zenbatekoa amaitzen ez bada, beste jarduketa-ildo batean esleitutako zenbatekoa gehitu ahalko da inola ere aldatu gabe dirulaguntzarako guztizko gehieneko zenbatekoa hartara bideratutako aurrekontu-zuzkiduran.
Aurrekontuak klima-aldaketaren eta natura-ondarearen ildoen artean aldatuko dira bi norabideetan.
Argitaratzen denean, ebaluazio-organoak nahitaezko txostena egingo du Dirulaguntzen Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 21. artikuluko 3. apartatuaren lehenengo apartatuan eta agindu honen 20.4 oinarrian xedatutakoari jarraikiz. Aldi berean, txosten hori organo kudeatzaileari helaraziko zaio ebazpen-proposamena egin dezan.
4.– Dirulaguntzaren zenbatekoak honako gehieneko zenbateko hauek errespetatu beharko ditu:
a) Klima-aldaketaren lerroan:
(Ikusi .PDF Fitxategia)
Dirulaguntzaren gehieneko zenbatekoa 225 000 eurokoa izango da proiektu bakoitzeko jarduketak esku hartzeko badira eta gehienez 20 000 eurokoa klima-babeslekuekin zerikusia duten jarduketetarako bai eta moldapen-neurriak planifikatu eta lehentasunak ezartzeko jarduketetarako ere 5 000 biztanletik beherako udalerrietan eta eskualdeetan.
b) Natura-ondarearen lerroan:
(Ikusi .PDF Fitxategia)
Proiektu bakoitzerako gehienez 100 000 euroko dirulaguntza emango da.
c) 2026ko Asteklimaren lerroan:
Diruz lagun daitezkeen gastuei dagokienez, dirulaguntzek ezingo dute gainditu zenbatekoaren % 80 jarduketa-eremua 7 000 biztanletik gorakoa bada eta % 95 jarduketa-eremua 7 000 biztanletik beherakoa izanez gero.
Udal arloko erakundeen kasuan, gehieneko zenbateko guztia 7 000 eurokoa izango da eta udalaz gaindiko erakundeen kasuan, 10 000 eurokoa.
Dirulaguntzaren zenbatekoa zehazteko, unitateko honako gehieneko zenbateko hauek aintzat hartuko dira jarduketa mota bakoitzerako:
(Ikusi .PDF Fitxategia)
5.– Erakunde eskatzailea eskualde-erakunde bat bada eta betiere proiektuan parte hartzen duten toki-erakundeen % 75ek kasuan-kasuan ezarritako biztanleen azpiko maila gainditzen ez badu, kopuru horretatik beherakoentzako irizpide bera erabiliko da baloratzeko.
6.– Oinarri honen 2. apartatuan izendatu diren zenbatekoak % 50 gehitu ahalko dira agindu honetan ildo bakoitzerako aurreikusten den zenbatekoarekiko, kontuan hartuta eskatutako laguntzen guztizko zenbatekoa, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailaren programak gauzatzeko orduan amaitzen ez diren aurrekontu eskuragarrien arabera eta ildoak ebatzi baino lehen.
Ingurumen Sailburuordetzako titularrak gehieneko zenbatekoak gehituko direla xedatzen duen ebazpena emango du prozedura ebatzi aurretik, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.
Argitaratzen denean, ebaluazio-organoak nahitaezko txostena egingo du Dirulaguntzen Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 21. artikuluko 3. apartatuaren lehenengo apartatuan eta agindu honen 20.4 oinarrian xedatutakoari jarraikiz. Aldi berean, txosten hori organo kudeatzaileari helaraziko zaio ebazpen-proposamena egin dezan.
19. oinarria.– Dirulaguntzak adjudikatzeko irizpideak.
1.– Proiektu bakoitzerako dirulaguntzaren zenbatekoa agindu honen 18. oinarrian azaldutako irizpideen baitan zehaztuko da.
Agindu honek finkatzen ditu dirulaguntzen oinarriak, eta norgehiagokaren araubidean izapidetuko dira. Ondorioz, dirulaguntzak emateko, aurkeztutako eskaerak alderatuko dira. Helburua da haien arteko erlazioa ezartzea oinarri hauetan aurretik finkatuta dauden balorazio-irizpideen arabera, eta irizpideak aplikatu ostean balorazio handiena lortu dutenei adjudikatzea kreditu eskuragarriaren barruan deialdian ezarri den mugarekin. Aurkeztutako proposamenen gaineko balorazio-txostena, ebaluazio-organoari helaraziko zaion ebazpen-proposamena eta deialdiaren ebazpena nahikoa arrazoituko dira.
2.– Klima-aldaketaren ildoan, dirulaguntzak ondoren zehaztutako irizpideei jarraikiz adjudikatuko dira kasuan-kasuan zehazten den haztapenarekin:
a) Jarduketaren izaera estrategikoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailaren estrategia, plan eta programen harira. Gehienez 15 puntu.
Hauxe baloratuko da:
1. Proposatutako jarduketaren izaera berritzailea, udal-eremuaren barruan soluzio berriak eskainiz teknikaren, metodologiaren eta gobernantzaren esparruan eta ikuspegi errepikagarriak edo eskalagarriak sortzeko gaitasuna beste udalerri edo lurralde-testuinguru batzuetan. Gehienez 5 puntu.
2. Ondo egokitzen zaion proposatutako jarduketa udalerrian lehentasunezkotzat jotako klima-arriskuaren profilari (bero-boladak, uholdeak, lehorteak, etab.), eta zuzeneko ekarpena kalteberatasuna murrizteari eta toki-erresilientzia gehitzeari. Gehienez 3 puntu.
3. Neurria sektoreko edo lurraldeko plangintza estrategikoaren tresnekin lerrokatzea udalerrian, bereziki, jarduketa berariaz agertzen denean aurretik onartutako udalerriko diagnostikoetan, planetan edo estrategietan. Gehienez 1 puntu.
4. Toki-erakundeak klima eta energiaren plana izatea aplikazioko Erkidegoko eta Estatuko araudiak dituen helburuekin bat etorriz eta Ihobe Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa S.A.k argitaratu duen «Klima eta Energiaren Planak egiteko Gida» oinarritzat hartuta (https://www.ihobe.eus/eu/argitalpenak/euskadiko-klima-eta-energiaren-tokiko-planak-egiteko-gida). Gehienez 1 puntu.
5. Toki-erakundearen konpromisoa energia- eta klima-trantsizioko politiken alde. Alderdi hori ofizioz egiaztatuko da Udalsarea 2030 Sarearen kide diren udaletan. Gehienez 1 puntu.
6. Aldizka eta sistematikoki berotegi-efektuko gasen emisioei buruzko udal-inbentarioa egitea eta udalaren beraren karbono-aztarna kalkulatzea erakunde gisa. Gehienez 2 puntu.
7. Toki-erakundea formalki atxikitzea Europar Batasuneko Alkateen Itunari (EU Covenant of Mayors) konpromisoa adierazteko Europako klima- eta energia-helburuekin. Gehienez 2 puntu.
b) Ekintzaren emaitzak (aurreikusitako inpaktua, eraginpeko biztanleak eta intzidentzia positibo edo negatiboa beste ingurumen-arlo batzuetan). Gehienez 40 puntu.
Baloratuko da inpaktuen murrizketa kuantifikatzea honako faktore hauen ondorioz:
1. Proiektuaren ingurumen-hobekuntza, hau da, klima-aldaketarekin lotutako inpaktuak egiaz murriztea, dagokionean, berotegi-efektuko gasen emisioak gutxitzea eta/edo identifikatutako klima-arriskua argi eta garbi eta modu neurgarrian murriztea barne (hala nola sortzen den benetako itzala, gainazaleko tenperatura murriztea, hiriko drainatzea hobetzea, etorbideak laminatzea, jariatzeak gutxitzea, lurzoruaren iragazkortasuna gehitzea edo beste efektu egiaztagarri batzuk). Gehienez 20 puntu.
2. Ingurumen-inpaktuen murrizketa kalkulatzeko edo berotegi-efektuko gas-emisioen murrizketa estimatzeko metodologia, datu zehatzak eta egiaztagarriak erabiltzea eta estimatzeko erabilitako irizpide teknikoak eta iturriak deskribatzea baloratuz. Gehienez 5 puntu.
3. Inpaktu positiboa beste ingurumen-arlo batzuetan, onura gehigarriak kontuan hartuta zuzeneko klima-inpaktuaz haratago, besteak beste, natura-ondarea hobetzea, lurzorua babestea, biodibertsitatea, osasun publikoa, toki-ekonomia dinamizatzea, enplegu berdea sortzea edo gizarte-desberdintasunak murriztea. Gehienez 5 puntu.
4. Gizarte-kohesioa hobetzea, bereziki, jarduketak zuzenean eta modu justifikatuan eragiten dienean kolektibo kalteberei edo biztanleentzako esposizio eta kalteberatasun handienak dituzten eremuei klimaren ikuspegitik. Gehienez 5 puntu.
5. Jarduketaren biztanle onuradunak, zuzenean eta zeharka, proiektuaren lurralde-irismena eta herritarren gaineko intzidentzia aintzat hartuta. Gehienez 5 puntu.
c) Proiektuaren kalitate teknikoa eta ekonomikoa. Gehienez 45 puntu.
Baloratuko dira proiektuaren sendotasun teknikoa, definizio maila eta barne-koherentzia, honako alderdi hauei erreparatuz:
1. Abiapuntuko diagnostikoaren argitasuna eta kalitatea, aurre egiteko ingurumen- edo klima-arazoa behar bezala identifikatuz eta justifikatuz eta proiektuaren jarduketa klima-aldaketara egokitzeko lehentasunekin eta sektore-arloarekin lerrokadura. Gehienez 15 puntu.
2. Proiektuaren jarraipen-proposamena; baloratuko dira egikaritzen den bitartean jarraitzeko mekanismo egokiak eta argiak, mugarriak definitzea eta, bidezkoa bada, proposatutako sistemaren koherentzia proiektuaren garapena kontrolatu eta ebaluatzeko. Gehienez 5 puntu.
3. Proiektuaren barne-koherentzia eta xehetasun-maila, honako hauek barne: memoria teknikoaren egitura egokia, helburuak eta jarduketak definitzeko orduan argitasuna eta egikaritze-kronograma izatea eta argia suertatzea, proposamenarekin eta baliabideekin bat etortzeaz gain. Bidezkoa bada, eragile partaideen inplekazioa ere sartuko da. Gehienez 15 puntu.
4. Proiektuaren emaitzak kalkulatu eta estimatzeko metodologiaren sendotasuna, argitasuna eta egokitasuna; baloratuko dira egikaritze-faseen definizio egokia, haien koherentzia teknikoa eta metodologia edo erreferentzia egiaztatuak erabiltzea, bai eta adierazleen funtsa ere. Gehienez 8 puntu.
5. Aurkeztutako aurrekontuaren eta memoria teknikoaren arteko koherentzia, kostuen banaketa eta justifikazioa nahiz baliabide ekonomikoen egokitasuna kontuan hartuta proiektuak espero dituen emaitzen eta onuren harira. Gehienez 2 puntu.
3.– Natura-ondarearen ildoan, dirulaguntzak ondoren zehaztutako irizpideei jarraikiz adjudikatuko dira kasuan-kasuan zehazten den haztapenarekin:
Biodibertsitatea kontserbatu eta hobetzearekin lotutako jarduketetan, hona hemen irizpideak:
a) Jarduketaren izaera estrategikoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailaren estrategia, plan eta programen nahiz foru aldundietako natura-ondareko gune babestuen planen harira. Gehienez 5 puntu.
Hauxe baloratuko da:
1. Proiektua natura-ondarean eskumenak dituzten administrazioekin koordinatuta gauzatzea, koordinazioa beharrezkoa denean edo proiektua nabarmenki hobetuko duenean. Gehienez 2 puntu.
2. Toki-erakundearen konpromisoa jasangarritasun-politiken alde. Alderdi hori ofizioz egiaztatuko da Udalsarea 2030 Sarearen kide diren udaletan. Gehienez 1 puntu.
3. Proposatutako ekintzek koherentzia izatea natura-ondarearen kontserbazio-arloko plangintzarekin edo estrategiarekin eskualdean eta tokian, bai eta natura-ondarearen gune babestuetan garatzen diren ekintzen kasu berezian, gune horiek indarrean dituzten plangintza edo kudeaketa-tresnekin ere edo helburu izatea batasunaren edo eskualdearen intereseko habitatak edo flora eta fauna basatiaren espezie mehatxatuak. Gehienez 2 puntu.
b) Jarduerarako tokia edo jarduketen xede diren habitatak/espezieak. Gehienez 25 puntu eskuratu ahalko dira, eta jarduketa-eremuan zenbait kalifikazio lortuz gero, puntu gehienak eskuratzen dituena baloratuko da.
1. Natura-ondareko naturagune babestuen barruko lurrak: naturagune babestuak (natur parkea, natur erreserba, natur monumentua edo natur paisaia babestua), Natura 2000 Sareko eremuak edo gune babestuak nazioarteko tresnak aplikatzearen ondorioz (Urdaibaiko Biosferaren Erreserba, Euskal Kostaldeko geoparkea). Gehienez 25 puntu.
2. Euskal Autonomia Erkidegoko Hezeguneen Lurralde Plan Sektorialaren II. eta III. taldeetako hegezuneetako lurrak. Gehienez 15 puntu.
3. Aurreko epigrafeetan sartuta ez dauden lurrak, baina batasunaren edo eskualdearen intereseko flora eta fauna basatiaren habitatak edo espezieak dituztenak Flora eta Fauna Basatiaren Espezie Mehatxatuen Euskal Katalogoaren (galzoria edo kaltebera kategoriak) edo Hegaztien Zuzentarauaren eta Habitaten Zuzentarauaren eranskinen arabera. Gehienez 20 puntu.
4. Eskualdearen konektagarritasun ekologikorako eremu garrantzitsuak eta/edo aukera-gunean tokian eremu narriatuak berreskuratzeko. Gehienez 15 puntu.
c) Proiektuaren xede diren habitatek edo espezie basatiek izan ditzaketen hobekuntzak proiektatutako ekintzak gauzatzearen ondorioz. Gehienez 30 puntu.
Hauxe baloratuko da:
1. Jarduketen xede diren habitaten edo espezieen mehatxu-maila. Gehienez 5 puntu.
2. Jarduketen xede diren habitaten edo espezieen kontserbazio-egoera. Gehienez 5 puntu.
3. Eraginpeko populazioen edo batasunen garrantzi erlatiboa. Gehienez 10 puntu.
4. Ekintzen garrantzia ezarri diren helburuetara iristeko eta kontserbazioa edo lehengoratzea hobetzeko. Gehienez 5 puntu.
5. Ekintzen indarraldia, denboran irauteari eta mantentze-lanak behar izateari dagokioenez. Gehienez 5 puntu.
d) Proiektuaren kalitate teknikoa eta bideragarritasun ekonomikoa. Gehienez 35 puntu lortuko dira, eta honako alderdi hauek baloratuko dira memoria tekniko eta ekonomikoaren kalitate, xehetasun-maila eta efizientziaren harira egoitza elektronikoan eskuragarri diren inprimakien bidez aurkeztu ondoren:
1. Aurkeztutako memoria teknikoaren xehetasun-maila eta kalitatea, kontuan hartuta jarduketaren izaera estrategikoa eta proiektuaren helburuak azaltzeko argitasuna, gauzatzeko halabeharrezkoak diren faseen eta jarduketen planteamendu egokia, proposamenaren koherentzia tekniko globala eta planteatutako ekintzen ingurumen-garrantzia eta, bidezkoa bada, aurretik diruz lagundu diren jarduketekiko jarraipena. Gehienez 10 puntu.
2. Memoria ekonomikoaren xehetasun-maila, osotasuna eta kalitatea, kontuan hartuta aurrekontua noraino bereizi den, haren koherentzia memoria teknikoarekin, aurreikusitako kostuen justifikazio egokia eta zenbatekoak aplikazioko irizpideetara egokitasun-maila gehiegizko gastuei dagokienez. Gehienez 8 puntu.
3. Proiektuaren eraginkortasun teknikoa, kontuan hartuta helburuen, proposatutako jarduketen eta baliabide teknikoen arteko koherentzia, bai eta planteatutako soluzioen egokitasuna eta jarduketen irismenaren eta espero diren ingurumen-emaitzen arteko erlazioa ere. Gehienez 10 puntu.
4. Proposamenaren eraginkortasun ekonomikoa kontuan hartuta aurreikusitako kostuen eta espero diren ingurumen-onuren arteko erlazioa, aurrekontuaren proportzionaltasuna proiektuaren garrantzi eta konplexutasunaren aldean eta eskatutako baliabide ekonomikoen erabilera eraginkorra. Gehienez 5 puntu.
5. Euste-proposamena proiektua gauzatu ondoren egindako jarduketek irauten dutela eta lortu diren ingurumen-onurek denboran aurrera egiten dutela bermatzeko. Gehienez 2 puntu.
e) Komunikazio- eta sentsibilizazio-jarduerek izango duten gizarte-inpaktuaren ahalmena, kontuan hartuta proiektuak landutako berariazko arazoa (ekintzak, hartzaileak, etab.). Gehienez 5 puntu.
Geodibertsitatea kontserbatu eta hobetzearekin lotutako jarduketetan, hona hemen irizpideak:
a) Jarduketaren izaera estrategikoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailaren estrategia, plan eta programen harira. Gehienez 5 puntu.
Hauxe baloratuko da:
1. Proiektua Uraren Euskal Agentzia / Agencia Vasca del Agua erakundearekin edo foru aldundiekin koordinatuta gauzatzea. Gehienez 2 puntu.
2. Mea-aztarnategiekin lotutako interes geologikoko tokiei balioa emateko proiektuak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko Proiektu Estrategikoen eta Industria Administrazioaren Zuzendaritzarekin edo Energiaren Euskal Erakundearekin koordinatuta egitea, baldin eta koordinazioa beharrezkotzat jotzen bada edo proiektuari hobekuntza aipagarriak badakarzkio. Gehienez 1 puntu.
3. Toki-erakundearen konpromisoa jasangarritasun-politiken alde. Alderdi hori ofizioz egiaztatuko da Udalsarea 2030 Sarearen kide diren udaletan. Gehienez 2 puntu.
b) Jarduketen xede den jarduera gauzatzeko tokia. Gehienez 25 puntu eskuratu ahalko dira, eta jarduketa-eremuan zenbait kalifikazio lortuz gero, puntu gehienak eskuratzen dituena baloratuko da.
1. Interes geologikoko tokiak Euskal Autonomia Erkidegoko Interes Geologikoko Tokien Inbentarioan, lurralde-plan partzialetan edo hiri-antolamenduko plan orokorretan dauden tokiak, Euskadiko natura-ondarearen gune babestuetako eremuak. Gehienez 25 puntu.
2. Interes geologikoko tokiak Euskal Autonomia Erkidegoko Interes Geologikoko Tokien Inbentarioan, lurralde-plan partzialetan edo hiri-antolamenduko plan orokorretan dauden tokiak, Euskadiko natura-ondarearen gune babestuetatik kanpo. Gehienez 20 puntu.
3. Beste inbentario batzuetan dauden interes geologikoko tokiak, lehen aipatu diren naturaguneetan kokatzen badira. Gehienez 20 puntu.
4. Beste inbentario batzuetan dauden interes geologikoko tokiak, lehen aipatu diren naturaguneetatik kanpo kokatzen badira. Gehienez 15 puntu.
c) Interes geologikoko tokiek izan ditzaketen hobekuntzak ekintzen ondorioz. Baloratzeko, zenbatetsiko dira, ahal den neurrian, kalteberatasun-maila eta narriadura-arriskua, lapurreta, etab.; bai eta interes zientifikoa, turistikoa edo hezkuntza/hedapen arlokoa. Gehienez 30 puntu.
d) Proiektuaren kalitate teknikoa eta bideragarritasun ekonomikoa. Gehienez 35 puntu lortuko dira, eta honako alderdi hauek baloratuko dira memoria tekniko eta ekonomikoaren kalitate, xehetasun-maila eta efizientziaren harira egoitza elektronikoan eskuragarri diren inprimakien bidez aurkeztu ondoren.
1. Aurkeztutako memoria teknikoaren xehetasun-maila eta kalitatea, kontuan hartuta jarduketaren izaera estrategikoa eta proiektuaren helburuak azaltzeko argitasuna, gauzatzeko halabeharrezkoak diren faseen eta jarduketen planteamendu egokia, proposamenaren koherentzia tekniko globala eta planteatutako ekintzen ingurumen-garrantzia eta, bidezkoa bada, aurretik diruz lagundu diren jarduketekiko jarraipena. Gehienez 10 puntu.
2. Memoria ekonomikoaren xehetasun-maila, osotasuna eta kalitatea, kontuan hartuta aurrekontua noraino bereizi den, haren koherentzia memoria teknikoarekin, aurreikusitako kostuen justifikazio egokia eta zenbatekoak aplikazioko irizpideetara egokitasun-maila gehiegizko gastuei dagokienez. Gehienez 8 puntu.
3. Proiektuaren eraginkortasun teknikoa, kontuan hartuta helburuen, proposatutako jarduketen eta baliabide teknikoen arteko koherentzia, bai eta planteatutako soluzioen egokitasuna eta jarduketen irismenaren eta espero diren ingurumen-emaitzen arteko erlazioa ere. Gehienez 10 puntu.
4. Proposamenaren eraginkortasun ekonomikoa kontuan hartuta aurreikusitako kostuen eta espero diren ingurumen-onuren arteko erlazioa, aurrekontuaren proportzionaltasuna proiektuaren garrantzi eta konplexutasunaren aldean eta eskatutako baliabide ekonomikoen erabilera eraginkorra. Gehienez 5 puntu.
5. Euste-proposamena proiektua gauzatu ondoren egindako jarduketek irauten dutela eta lortu diren ingurumen-onurek denboran aurrera egiten dutela bermatzeko. Gehienez 2 puntu.
e) Komunikazio- eta hedapen-jarduerek izan dezaketen gizarte-inpaktuaren ahalmena. Gehienez 5 puntu.
4.– Asteklima 2026 ildoko dirulaguntzak adjudikatzeko, eskaera guztiak onetsiko dira ekintzek toki-eremuan jarduerak sustatzen badituzte herritarrak ekintzara bultzatzeko klima-aldaketaren arloan, baina agindu honen 6. oinarrian definitutako eskakizunak bete beharko dira.
20. oinarria.– Deialdiko dirulaguntzak emateko prozedura.
1.– Klima-aldaketaren eta natura-ondarearen ildoetako dirulaguntzak norgehiagokaren prozeduraz adjudikatuko dira lehian dirulaguntza-ildo bakoitzean, Dirulaguntzen Erregulatzeko abenduaren 23ko 20/2023 Legearen 19. artikuluko 1. apartatuan xedatutakoaren arabera. Prozedura horri jarraikiz, laguntzak emateko, aurkeztutako eskaerak erkatuko dira. Hala, ordena zehaztuko da agindu honen 19. oinarrian finkatutako balorazio-irizpideen babesean, eta irizpide horiek aplikatuz, puntu gehienak lortu dituztenei bakarrik adjudikatuko zaie dirulaguntza.
Prozedura hori aplikatuz, laguntzak modu independentean emango dira dirulaguntza-lerro bakoitzerako; horretarako, aurkeztutako eskabideak soilik konparatuko dira, eta ez da lehiarik egongo lerro desberdinetakoak diren eskabideen artean. Horretarako, lehentasun-ordena bat ezarriko da lerro bakoitzaren barruan, agindu honen 19. oinarrian finkatutako balorazio-irizpideen arabera, eta irizpide horiek aplikatuz balorazio handiena lortzen duten eskaerei esleituko zaizkie laguntzak, dagokion lerroari esleitutako kreditua agortu arte.
2.– Asteklima 2026 ildoari dagozkion dirulaguntzak norgehiagokaren prozeduraz adjudikatuko dira, baina ez lehian, Dirulaguntzen Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 19. artikuluko 2. apartatuan xedatutakoaren arabera. Kasu honetan, guztizko zenbateko eskuragarria hainbanatuta banatuko da.
Dirulaguntzen Araubidea arautzen duen abenduaren 23ko 20/2023 Legearen 19.2 artikuluak xedatutakoa betez, proportzioz banatzeko parametroa definituko da oinarrietan hainbanaketa aplikatze aldera. Kasu honetan, erakunde hautagarri bakoitzak eskatutako zenbatekoaren arabera hainbanatuko da, aurretik laguntzaren gehieneko mugak aplikatuta, eta betiere proposatutako jarduketak hautatzeko eta kalitatezkoa izateko hurrengo apartatuko bigarren apartatuan ezartzen diren eskakizunak betetzen baditu.
3.– Agindu honen 17. oinarrian aipatzen den kide anitzeko organoak baloratuko du.
Jarduketak diruz laguntzeko, ebaluazio-organoak 19. oinarriko irizpideei jarraikiz egiten duen balorazio-fasean gutxienez 50 puntu lortu beharko dira 100en gainean.
50 puntu baino gehiago lortu dituzten proiektuen hurrenkerak ez du gehituko diruz lagunduko den proiektu bakoitzak jaso behar duen zenbatekoa. Irizpide hori bakarrik kontuan hartuko da 50 puntutik gora lortu dituzten proiektu guztietarako aurrekontu-zuzkidura nahikoa ez badago. Halakoetan, puntu gehienak lortu dituztenei emango zaie dirulaguntza lehenengo jarduketa-ildo bakoitzaren aurrekontu-kreditua amaitu arte.
4.– Eskaerak ebaluatzen direnean, agindu honen 17. oinarriak aipatzen duen kide anitzeko organoak txostena egin beharko du ebaluazioaren emaitza definitzeko.
Espedientea eta kide anitzeko organoaren txostena ikusita, organo kudeatzaileak ebazpen-proposamena egingo du behar bezala arrazoituta, eta hartan azalduko dira zer eskatzaileren alde proposatzen dira dirulaguntzak eta zenbatean.
Proposamena behin betikoa izango da Dirulaguntzen Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legeak xedatutakoaren arabera, hurrengo apartatuan ezartzen denaren kalterik gabe.
5.– Inoiz interesdunek adierazitakoez gainera beste egitate, alegazio edo froga batzuk ere agertzen badira prozeduran, edo kontuan hartu behar badira, ebazpen-proposamena behin-behinekoa izango da, eta interesdunei jakinarazi beharko zaie. Haiek 10 egun izango dituzte alegazioak aurkezteko. Alegazioak aztertzen direnean, behin betiko ebazpen-proposamena egingo da.
6.– Ebazpen-proposamenek ez diote inolako eskubiderik ematen proposatutako onuradunari Administrazioaren aurrean, ez eta behin-behineko ebazpen-proposamenek ere.
7.– Dirulaguntzak emateko espedienteak organo kudeatzailearen txostena izango du idatziz jasota uzteko eskura duen informazioaren arabera ondorioztatzen dela onuradun gisa proposatutako pertsonek eskakizun guztiak betetzen dituztela dirulaguntza lortzeko.
21. oinarria.– Deialdiaren ebazpena.
1.– Ingurumeneko sailburuordeari dagokio prozedura ebaztea Natura Ondarearen et Klima Aldaketarekiko Egokitzapenaren zuzendariaren proposamenez. Ebazpena ebatzi eta jakinarazteko gehieneko epea sei hilabetekoa izango da agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Ebazpena interesdunei jakinaraziko zaie Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuz, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluaren arabera. Jakinarazpen horren kalterik gabe, banakako komunikazioaren bidez, jakinarazpena izan gabe, ebazpena helaraziko zaie interesdunei egoitza elektronikoa tarteko honako helbide honetan: https://www.euskadi.eus/nire-karpeta/web01-sede/eu/
2.– Dirulaguntza ematen duen ebazpena argitaratzen den egunetik hamabost egunetan onuradunak dirulaguntzari espresuki uko egiten ez badio, onartutzat joko da.
Edozein unetan uko egin ahalko zaio emandako dirulaguntzari, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94.1 artikuluan xedatutakoaren arabera. Uko egin baino lehen dirulaguntzaren zati bat ordaindu bada, uko egindako zenbatekoa berandutze-interesekin gehituta itzuliko da.
3.– Dirulaguntzen Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 22.3 artikulua betez, ebazpenak honako hauek izango ditu:
a) Dirulaguntza jasoko duten eskatzaileen zerrenda eta diruz lagundutako proiektuaren izena, lortutako puntuak proiektuak norgehiagokaren bidez proposatu badira, diruz lagundutako gastuen zenbatekoa eta emandako dirulaguntzaren zenbatekoa, behin betiko ehunekoak ordaintzeko.
b) Eskaera ezetsi zaien erakundeen zerrenda eta dirulaguntza ezesteko arrazoia.
c) Gainerako eskaerak ezestea eta ezesteko arrazoiak.
4.– Prozeduraren ebazpenak ez du administrazio-bidea amaitzen. Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluek xedatutakoaren arabera, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango dute ebazpenaren aurka hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita. Gora jotzeko errekurtsoa Ingurumeneko sailburuordearen aurrean edo Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuaren aurrean jarri ahalko da ebazteko.
5.– Oinarri honen 1. apartatuan aipatutako epea apartatu horretan adierazten den ebazpena argitaratu gabe igarotzen bada, erakunde interesdunak legitimatzen ditu dirulaguntzaren eskaera ezetsitzat jotzera administrazio-isiltasuna dela eta, Dirulaguntzen Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 22.5 artikuluak xedatutakoaren arabera, oinarri honen 4. apartatuan azaldutako gora jotzeko administrazio-errekurtsoa jartze aldera.
22. oinarria.– Erakunde onuradunaren eginbeharrak.
1.– Onuradunaren eginbeharrak dira Dirulaguntzen Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 14. eta 42. artikuluek eta oinarri honek xedatutakoak. Bereziki, onuradunek honako eginbehar hauek dituzte:
a) Dirulaguntzaren xede den jarduera egin eta justifikatzea agindu honen 25. oinarrian adierazten den epean. Diruz lagundutako jarduera gauzatzean, erakunde onuradunak kontuan hartu beharko ditu nahitaezko lizentziak, baimenak eta gainerako eskakizun sektorialak.
b) Dirulaguntza emandako helburu zehatzerako erabiltzea.
c) Natura Ondarearen eta Klima Aldaketarekiko Egokitzapenaren Zuzendaritzari idatziz jakinaraztea edozein inguruabar diruz lagundutako jarduera oso-osorik edo zati batean ez gauzatzea badakar.
d) Natura Ondarearen eta Klima Aldaketarekiko Egokitzarpenaren Zuzendaritzari idatziz jakinaraztea edozein administraziotik edo erakunde publiko ala pribatutik beste laguntza, dirulaguntza edo diru-sarrera batzuk jaso direla diruz lagundutako jardueraren helburu bererako.
e) Natura Ondarearen eta Klima Aldaketarekiko Egokitzapenaren Zuzendaritzari idatziz jakinaraztea dirulaguntza emateko kontuan hartutako edozein inguruabar objektibo zein subjektibo aldatu dela.
f) Natura Ondarearen eta Klima Aldaketarekiko Egokitzapenaren zuzendariak egin ditzakeen egiaztapen-jarduketak onartzea, bai eta Kontrol Ekonomikoko Bulegoari dagozkion kontrol-jarduketak ere, Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren berariazko araudiak aurreikusitakoez eta finantzaketa dela-eta, beste kontrol-organo batzuk egin ditzaketenez gain.
g) Kontabilitate-liburuak, izapidetutako erregistroak eta gainerako agiriak behar bezala ikuskatuta edukitzea merkataritzako legediak eskatutako moduan eta kontabilitate-sistema bereizia edo kontabilitate-kode egokia izatea jasotako dirulaguntzari dagokionez.
h) Jasotako funtsak zertan erabili diren justifikatzen duten agiriak bost urtez gordetzea, dokumentu elektronikoak barne, egiaztapenak eta kontrolak egiteko erabil baitaitezke.
i) Herritarren hizkuntza-eskubideak bermatzea eta, bereziki, euskara erabiltzea diruz lagundutako jarduketarekin lotuta dauden argitalpenetan, iragarkietan eta publizitatean.
j) Jasotako funtsak edo soberakina itzultzea jarduera edo jarduketarako diruz lagundutako kostuaren gainean 29. oinarrian adierazten diren kasuetan.
c), d) eta e) apartatuetan ezartzen diren inguruabarrak ezagutu bezain laster jakinaraziko dira, eta, nolanahi ere, jasotako funtsak nola aplikatu diren justifikatu baino lehen edo une berean.
2.– Erakunde onuradunek nahitaez lagako diote Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailari doan, baina ez beren-beregi proiektuko informazio teknikoa, pedagogikoa eta grafikoa erabiltzeko eskubidea erabil dezan eta Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailaren informazio-sistemetan sar dezan, bai eta edozein bitarteko eta formatutan –bibliografia, ikus-entzunezkoak, informatika edo teknikak erabiltzen uzten duena– zabaldu edo argitaratzeko. Nolanahi ere, jabetza intelektualaren eskubideak errespetatuko dira.
Natura-ondarea hobe ezagutzeko jarduerak dituzten proiektuetan, jarduera diseinatzeko orduan, «Biodibertsitateari buruzko ezagutza sortzeko proiektuak diseinatzeko gida» (https://www.euskadi.eus/contenidos/documentacion/guiabidrex/eu_def/adjuntos/bidrexgida.pdf) dokumentuari erreparatuko zaio. Jatorrizko datuak Euskadiko Naturaren Informazio Sisteman (ENIS) sartuko dira oso-osorik, eta, horretarako, formatu normalizatuak erabiliko dira.
3.– Erakunde onuradunek jendeari orokorrean berri emango diote laguntza-deialdi honen bidez lortutako babesaz:
a) Interneteko gunean diruz lagundutako proiektua deskribatuko dute.
b) Gutxienez kartel bat jarriko dute, dirulaguntzaren behin betiko ebazpenarekin batera jakinaraziko den ereduaren arabera, Eusko Jaurlaritzaren laguntza finantzarioa aipatzeko, proiektuaren informazioarekin batera. Gutxienez A3koa izango da, eta jendeak ondo ikusten duen toki batean ipiniko da eraikinera sartzeko ateburutik edo ateburuetatik gertu edo jarduketa garatzen den berariazko tokian. Kartela gutxienez 2 hilabetez erakutsiko da dirulaguntza emanda dagoela jakinarazten den unetik eta beste 2 hilabetez proiektuaren azken justifikazioa aurkezten denetik.
c) Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Saila babesle dela aipatuko da prentsarako dokumentuetan eta komunikazioetan, bai eta proiektuari buruz egiten den publizitatean ere.
Zehazki, kartel, hedapen-material, publizitate-material eta berariaz diruz lagundutako obretan edo ekipamenduetan Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailaren logotipoak sartuko dira Eusko Jaurlaritzaren Erakunde Nortasunaren Eskuliburua dokumentuan (https://www.euskadi.eus/erakunde-ikurrak-eta-nortasuna/web01-s1ezaleh/eu/) xedatutakoaren arabera, eta saila babesle dela aipatu ere bai.
d) Argitalpenak sortzen badira, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailari bidali beharko zaizkio, euskarri digitalean eta dirulaguntza justifikatzen denean.
e) Asteklima 2026 ildoaren kasu zehatzean, Asteklima astea egin baino 15 egun lehenago, erakunde onuradunak ekitaldiaren behin betiko ezaugarriak helaraziko ditu egoitza elektronikoaren bidez ekitaldi guztiak batera hedatzeko. Gainera, ekitaldiei eta jarduketei buruzko guztian, 2026ko Euskadiko Klima eta Energiaren Asterako berariaz sortu diren hedapen-materialak eta -formatuak erabiliko dira.
Ekitaldiak jakinarazteko formatua eta hedapen-formatuak eta -materialak erakunde onuradunen esku daude egoitza elektronikoan.
4.– Proiektua garatzen den bitartean egindako dokumentuak inprimatu behar badira, honako baldintza hauek bete beharko dituzte ahal den neurrian:
a) Ahalik eta kopia gutxien aterako dira, beharretara egokituta (bileretako parte-hartzaile kopurua, eta abar).
b) Proiektuaren ondorioz sortutako dokumentuak inprimatzeko (txostenak, bileretarako dokumentazioa), erakunde onuradunak birziklatutako papera eta batere klororik gabea erabili beharko du. Din A4 eta Din A3 orrietan inprima ezin daitezkeen planoen kasuan bakarrik erabili ahal izango da birziklatu gabeko papera, edota merkatuan paper birziklaturik ez duten paper formatuetarako. Kasu horietan, paperaren zuntzaren % 20k behintzat modu jasangarrian kudeatutako basoetako zuretik edo birziklapenetik sortua izan beharko du.
c) Txostenak eta dokumentuak, inprimatzekotan, orriaren bi aldeetatik inprimatuko dira, zuri-beltzean; oro har, zuri-beltzean interpreta ezin daitezkeen kasuetan bakarrik erabili ahalko da kolorea.
d) Estalkiak (kartoizkoak zein plastikozkoak) edota koadernatzeko sistemak (espiralak, tututxoak) ahalik eta gutxien erabili beharko dira, papera errazago birziklatzeko. Koadernatu behar izanez gero, ahal dela papera edota kartoia erabiliko da, beste materialik txertatu gabe.
5.– Dokumentuek eta ekintzek genero-ikuspegia txertatuko dute, eta ez da diskriminazio-elementurik azalduko.
6.– Erakunde onuraduna Udalsarea 2030eko kidea bada, sareko logotipoa ere erantsiko da.
7.– Klima-aldaketaren ildoan, karbonoa xurgatzeko ekintzak diruz laguntzen direnean, jarduketak gutxienez 30 urte iraungo ditu.
8.– Natura-ondarearen ildoko ekintzen kasuan, lurrak erosi behar badira, erakunde onuradunak dirulaguntzaren helburu zehatzera bideratuko ditu ondasunak 20 urtez, Dirulaguntzen Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 30.4 artikuluak xedatutakoa betetzeaz gain.
9.– Asteklima 2026 ildoaren kasuan, 2026ko Euskadiko Klima eta Energiaren Asterako berariaz sortutako hedapen-formatuak eta -materialak erabili beharko dituzte, eta eskuragarri egongo dira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren egoitza elektronikoan. Horrez gain, ekitaldiaren azken ezaugarriak helarazi beharko dituzte, eta, xede horrez, egoitza elektronikoan eskura daitekeen inprimakia bete beharko dute.
23. oinarria.– Dirulaguntza aldatzea.
1.– Emandako dirulaguntzak aldatu ahal izango dira, interesdunak eskatuta edo ofizioz, bidezkoa bada, honako kasu hauetan:
a) Proiektuko jarduketa guztiak ez direla gauzatuko aurreikusten denean eta, ondorioz, proiektuaren guztizko kostua Administrazioak dirulaguntzaren ebazpenean emandako zenbatekoa baino txikiagoa izango denean. Era berean, jarduketa guztiak eginda, aurreikusten denean behin betiko gastu justifikatua dirulaguntzaren ebazpenean emandako zenbatekoa baino txikiagoa izango dela.
b) Beste edozein erakunde publiko edo pribatuk bestelako laguntzak eta dirulaguntzak ematen dituenean.
c) Dirulaguntza ematerakoan kontuan izandako gorabehera objektibo edo subjektiboen artean aldaketarik egonez gero. Bereziki, aldatu ahal izango dira proiektua gauzatzean aldaketak daudenean helburuen, jarduketen, faseen, gastu-kontzeptuen eta egutegiaren harira.
d) Egikaritze-epeak luzatu nahi direnean.
2.– Ingurumeneko sailburuordeak, xede horrez emandako ebazpenaren bidez, erabaki dezake dirulaguntza aldatzea oinarri honen 1. apartatuan azaldutako kasuetan, honako eskakizun hauek betez gero:
a) Interesdunak aldatzeko eskatzen duenean beste laguntza eta dirulaguntza batzuk lortu direlako helburu bererako, gorabehera hori ezagutu bezain laster jakinaraztea eta, nolanahi ere, dirulaguntza justifikatu baino lehen.
b) Oinarri honen 1. apartatuko c) apartatuko kasu bat dela bide aldatu nahi denean, gorabehera ezagutu bezain laster eskatzea eta, nolanahi ere, dirulaguntza justifikatu baino lehen.
c) Egikaritze-epea aldatu nahi denean, interesdunak gutxienez bi hilabete lehenago eskatzea epemugara iritsi baino lehen, eta behar bezala justifikatzea zergatik ezin daitekeen justifika epearen barruan.
d) Zenbatekoa ez gehitzea.
e) Aldaketa justifikatzen dute inguruabarrak erakunde onuradunaren borondatea ez izatea.
f) Benetan egindako jarduera edo jokabidea ala egingo dena oinarrien xedean sartuta egotea.
g) Aldaketa eragiten duten elementu eta inguruabar berriek, hasierako emakidan gertatuz gero, ez ekartzea dirulaguntza ukatzea eta aldaketak funtsean ez aldatzea hasieran onetsitako proiektua.
h) Hirugarrenen eskubideak ez kaltetzea.
3.– Interesdunak eskatuz gero, dirulaguntzaren ebazpena aldatzeko eskaeran, onuradunak behar bezala justifikatu beharko du zergatik eskatzen duen aldatzeko, eta dagokionean dokumentuen bidez egiaztatuko du.
4.– Zenbatekoa gutxitzeagatik ebazpena aldatzen bada, zenbatekoa dagokion proportzioan murriztuko da, eta oinarri berriari aplikatuko zaio dirulaguntzaren ehunekoa.
24. oinarria.– Dirulaguntza gauzatzeko eta justifikatzeko epeak.
1.– Erakunde onuradunek 2028ko urriaren 31 baino lehen egikaritu eta justifikatu beharko dute diruz lagundutako ekintza, honako kasu honetan izan ezik:
a) Asteklima 2026 ildoan dirulaguntza jasotzen duten proiektuak halabeharrez 2026ko Euskadiko Klima eta Energiaren Astea egiten den datetan gauzatuko dira, hau da, 2026. urteko bigarren seihilekoan, eta jarduketaren justifikazio-dokumentazioa hilabeteko epean aurkeztuko da deialdiaren ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
2.– Justifikatzeko ezarritako epea igaro eta justifikaziorik aurkeztu ez bazaio Natura Ondarearen eta Klima Aldaketarekiko Egokitzapenaren zuzendariari, zuzendariak berak errekerimendua egingo dio onuradunari, hamabost egun balioduneko epe luzaezinean aurkez dezan.
Atal honetan ezarritako epean justifikaziorik aurkezten ez bada, itzultzeko eskakizuna egingo da eta dirulaguntzen legedian ezarritako erantzukizunak bete beharko dira. Justifikazioa atal honetan ezarritako epe gehigarrian aurkezteak ez dio onuradunari legozkiokeen zehapenez salbuesten.
25. oinarria.– Dirulaguntzak justifikatzea klima-aldaketaren eta natura-ondarearen lerroetan.
1.– Klima-aldaketaren eta natura-ondarearen ildoetan, dirulaguntzen erakunde onuradunek, Dirulaguntzen Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 32. artikulua betez, emandako laguntzaren xede den proiektua gauzatu dutela justifikatu beharko dute justifikazio-kontua aurkeztuz.
Xede horrez, honako agiri hauek bitarteko elektronikoez aurkeztuko dituzte Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren egoitza elektronikoan, «Nire karpeta» atalean (https://www.euskadi.eus/nire-karpeta/web01-sede/eu/):
a) Erantzukizunpeko adierazpena erakundean legezko ordezkaritza duenak bere erantzukizunpean baiesteko dokumentazioan dauden datuak egiazkoak direla eta azaltzeko gastuaren justifikazio-dokumentuak ez direla aurkeztu diruz lagun daitezkeen beste programa batzuk justifikatzeko.
b) Dirulaguntza jaso duten ekintzen deskribapen-memoria dagokion dirulaguntzaren jarduketa-ildoaren barruan adierazteko proiektua bete izanari buruzko informazioa eta ingurumen-helburuen betetze-maila jarduketan, bai eta laguntza emateko orduan kontuan hartu ziren egikaritze-eginbeharrak eta -baldintzak bete izanari buruzko informazioa ere.
Memoriaren azalean argi eta garbi azalduko da dirulaguntzaren espediente-zenbakia. Diruz lagundutako ekintza ingurumenaren arloko beste administrazio-espediente batzuekin lotuta badago Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailean, era berean, dokumentuaren azalean aipatuko da beste espediente horien kodea.
Memorian atal bat agertuko da komunikazio- eta publizitate-ekintzak deskribatzeko diruz lagundutako ekimenaren barruan, eta sortu diren hedapen- eta komunikazio-materialen kopia bat gehituko da.
Horrez gain, sortutako gainerako materialen kopia bat aurkeztuko da, egin diren azterlanak eta txostenak barne.
Dirulaguntza jaso duen ekintzaren izaeraren arabera ahal denean, memoriak jarduketaren aurreko eta ondorengo argazkiak izango ditu honako hauen harira: ingurumen-onurak, ingurumen-inpaktuak eta -presioak zenbatean murriztu diren egiaz-adierazleen bidez hasiera batean ezarri diren helburuekiko, kasuan-kasuan, dirulaguntzaren egikaritze-baldintzetan azaldutakoaren arabera deialdi honen ebazpenari jarraikiz. Informazio nahikoa emango da proposamenean aurreikusitako ekintzen egikaritze-maila baloratzeko, eta aurreikuspenak eta azkenean egindako jarduketen irismena alderatuko dira.
c) Egindako jardueren kostua frogatzen duen memoria ekonomikoa honako eduki honekin:
1. Jardueraren gastuen zerrenda sailkatua. Zerrendan hartzekoduna, agiria, zenbatekoa, jaulkipen-data eta ordainketaren data identifikatu behar dira. Gastuen zerrendan, fakturatutako kontzeptuak nahikoa zehaztuak azalduko dira dirulaguntza jaso dezaketen gastuen eta jaso ezin dezaketenen zenbatekoak bereizteko.
2. Fakturak eta, fakturen pareko balio egiaztatzailea izanik, merkataritzako trafiko juridikorako balioa edo eraginkortasun administratiboa duten gainerako agiriak diruz lagundutako gastua benetan egin dela ziurtatzeko. Fakturek edo, hala badagokio, ordainketa-ziurtagiriek zehaztu beharko dituzte fakturatutako zenbat dagokie bereizitako kontzeptuei eta unitateko prezioak aurkeztutako dokumentazio teknikoarekin egiaztatu ahal izateko.
Gastuaren justifikazio-dokumentu bera beste dirulaguntza-programa batzuk justifikatzeko aurkeztu denean, dokumentu berean azalduko dira agindu honen babesean emandako dirulaguntzari egotzi zaion zenbatekoa eta ehunekoa eta gainerako finantzatzaileei egotzitako zenbatekoa eta ehunekoa. Agindu honetako laguntzekin zati batean finantzatutako gastua gastuen justifikazio-zerrendan sartuko da, eta azalduko da dirulaguntza horrekin benetan finantzatutako zenbatekoa.
3. Dirulaguntza aurrekontu baten arabera ematen bada, gertatutako desbideratzeak adieraziko dira.
4. Proiektuko jarduerak beste erakunde publiko edo pribatu batzuek finantzatu badituzte edo berezko finantzazioa erabili bada, erantsiko da proiektuari aplikatutako gastuen zerrenda zehatza finantzazio-iturri bakoitzarekin, zenbatekoa adieraziz. Zerrendari gehituko zaio gastu horiek egiaztatzen dituen dokumentazioaren kopia.
5. Bidezkoa bada, diruz lagun daitekeen gastuaren zenbatekoak kontratu txikirako ezarrita dauden zenbatekoak gainditzen dituenean, Dirulaguntzen Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 30.3 artikulua aplikatuz, onuradunak eskatu behar izan dituen hiru aurrekontuak. Hala badagokio, eskaintza ekonomiko onuragarriena ez denean aukeratu, behar bezala justifikatu beharko dira, kasuan-kasuan, aplikaziokoa den oinarrian azaltzen den bezala, hautatzeko inguruabarrak.
6. Dirulaguntzen Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 16. artikuluko 5. apartatutako agindua betez, onuradunari kitatutako funtsen ondorioz sortzen diren irabazi finantzarioek emandako dirulaguntzaren zenbatekoa gehituko dute, eta, era berean, diruz lagundutako jarduerari aplikatuko zaizkio.
Aurreikuspen hori ez zaie aplikatuko administrazio publikotzat jotzen diren erakunde onuradunei, beraz, ekarpenaz salbuetsita geldituko dira Euskadiko Toki-Erakundeei buruzko apirilaren 7ko 2/2016 Legearen 2. artikuluko 1. apartatuan zerrendatzen diren erakundeak, toki-erakunde autonomoekin eta udal-enpresa publikoekin batera. Xede horrez, administrazio publikotzat joko dira toki-partzuergoak, eratze-agirietatik ondorioztatzen bada interes orokorra gogobetetzeko eta bermatzeko helburuz sortu zirela irabazi-asmorik gabe.
Dirulaguntzen gainerako erakunde onuradunek –udal-sozietate publikoak, toki-fundazio publikoak– aurreikuspena bete beharko dute honako agiri hauen bidez:
– Irabazi finantzarioei buruzko bankuko ziurtagiria aurretiaz ordaindu diren funtsei dagokienez.
– Irabaziak diruz lagundu den jarduerari aplikatu zaizkiola ziurtatzeko, gastua ziurtatzen duten fakturen eta agirien zerrenda erantsiko da, eta guztizkoa bat etorriko da ziurtatutako irabazi finantzarioen zenbatekoarekin.
2.– Bidezkoa bada, diruz lagundutako proiektuko ildoaren arabera, honako dokumentu hauek aurkeztuko dira:
a) Geoerreferentzia duen informazioaren kasuan, kartografia shape ETRS89 formatuan entregatuko da, eta kartografia berdinerako edo antzekorako dauden datu-ereduetara egokituko da. Kartografia-geruza bakoitzeko metadatuen fitxa bat bete beharko da informazio kartografikoarekin (https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/instrucciones_documentacion/es_def/adjuntos/formulario_metadatos_es_g.pdf).
b) Klima-aldaketaren ildoko proiektuen kasuan, ekintzek karbonoa xurgatzea sustatzen badute, kudeaketa-plana erantsiko da karbonoa xurgatzearen helburuak betetzen direla bermatzeko haren indarraldian.
c) Natura-ondarearen ildoan finantzatutako proiektuen kasuan, lurrak erosi behar badira, erakunde onuradunak ezinbestez erantsiko du Jabetza Erregistroaren ziurtagiria idatziz jasota uzteko zer helbururako inskribatzen den eta jasotako dirulaguntzaren zenbatekoa, Dirulaguntzen Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 30. artikuluko 4. apartatuan xedatutakoa betez.
d) Bidezkoa bada, era berean, dokumentuz justifikatu beharko da agindu honen 24. oinarriaren ondoriozko eginbeharrak betetzen direla.
26. oinarria.– Dirulaguntzak justifikatzea Asteklima 2026 lerroan.
1.– Asteklima 2026 ildoan, proiektuen erakunde onuradunek, Dirulaguntzen Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 32. artikulua betez, emandako laguntzaren xede den proiektua gauzatu dutela justifikatu beharko dute justifikazio-kontua aurkeztuz.
Xede horrez, honako agiri hauek bitarteko elektronikoez aurkeztuko dituzte Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren egoitza elektronikoan, «Nire karpeta» atalean (https://www.euskadi.eus/nire-karpeta/web01-sede/eu/):
a) Erantzukizunpeko adierazpena erakundean legezko ordezkaritza duenak bere erantzukizunpean baiesteko dokumentazioan dauden datuak egiazkoak direla eta azaltzeko gastuaren justifikazio-dokumentuak ez direla aurkeztu diruz lagun daitezkeen beste programa batzuk justifikatzeko.
b) Asteklima 2026 ildoaren barruan, dirulaguntza jaso duten jarduketen deskribapen-memoria, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren egoitza elektronikoan eskuragarria, egindako jarduerak deskribatzeko. Horrez gain, azalduko dira lortutako emaitza, erakunde laguntzaileak, partaideen kopurua eta erabilitako materiala eta argazkiak gehituko dira.
c) Asteklima 2026 ildoko proiektuen kasuan, diruz lagundutako jarduerak hedatzeko kartelen kopia, ikusi ahal izateko 2026ko Klima eta Energiaren Asterako berariaz sortu diren hedapen-materiala eta haren formatuak erabili direla.
d) Egindako jardueren kostua frogatzen duen memoria ekonomikoa; hauek eduki behar ditu:
1. Jardueraren gastuen zerrenda sailkatua. Zerrendan hartzekoduna, agiria, zenbatekoa, jaulkipen-data eta ordainketaren data identifikatu behar dira. Gastuen zerrendan, fakturatutako kontzeptuak nahikoa zehaztuak azalduko dira dirulaguntza jaso dezaketen gastuen eta jaso ezin dezaketenen zenbatekoak bereizteko.
2. Fakturak eta, fakturen pareko balio egiaztatzailea izanik, merkataritzako trafiko juridikorako balioa edo eraginkortasun administratiboa duten gainerako agiriak diruz lagundutako gastua benetan egin dela ziurtatzeko. Fakturek edo, hala badagokio, ordainketa-ziurtagiriek zehaztu beharko dituzte fakturatutako zenbat dagokie bereizitako kontzeptuei eta unitateko prezioak aurkeztutako dokumentazio teknikoarekin egiaztatu ahal izateko.
Gastuaren justifikazio-dokumentu bera beste dirulaguntza-programa batzuk justifikatzeko aurkeztu denean, dokumentu berean azalduko dira agindu honen babesean emandako dirulaguntzari egotzi zaion zenbatekoa eta ehunekoa eta gainerako finantzatzaileei egotzitako zenbatekoa eta ehunekoa. Agindu honetako laguntzekin zati batean finantzatutako gastua gastuen justifikazio-zerrendan sartuko da, eta azalduko da dirulaguntza horrekin benetan finantzatutako zenbatekoa.
3. Dirulaguntza aurrekontu baten arabera ematen bada, gertatutako desbideratzeak adieraziko dira.
4. Proiektuko jarduerak beste erakunde publiko edo pribatu batzuek finantzatu badituzte edo berezko finantzazioa erabili bada, erantsiko da proiektuari aplikatutako gastuen zerrenda zehatza finantzazio-iturri bakoitzarekin, zenbatekoa adieraziz. Zerrendari gehituko zaio gastu horiek egiaztatzen dituen dokumentazioaren kopia.
5. Bidezkoa bada, diruz lagun daitekeen gastuaren zenbatekoak kontratu txikirako ezarrita dauden zenbatekoak gainditzen dituenean, Dirulaguntzen Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 30.3 artikulua aplikatuz, onuradunak eskatu behar izan dituen hiru aurrekontuak. Hala badagokio, eskaintza ekonomiko onuragarriena ez denean aukeratu, behar bezala justifikatu beharko dira, kasuan-kasuan, aplikaziokoa den oinarrian azaltzen den bezala, hautatzeko inguruabarrak.
6. Dirulaguntzen Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 16. artikuluko 5. apartatutako agindua betez, onuradunari kitatutako funtsen ondorioz sortzen diren irabazi finantzarioek emandako dirulaguntzaren zenbatekoa gehituko dute, eta, era berean, diruz lagundutako jarduerari aplikatuko zaizkio.
Aurreikuspen hori ez zaie aplikatuko administrazio publikotzat jotzen diren erakunde onuradunei, beraz, ekarpenaz salbuetsita geldituko dira Euskadiko Toki-Erakundeei buruzko apirilaren 7ko 2/2016 Legearen 2. artikuluko 1. apartatuan zerrendatzen diren erakundeak, toki-erakunde autonomoekin eta udal-enpresa publikoekin batera. Xede horrez, administrazio publikotzat joko dira toki-partzuergoak, eratze-agirietatik ondorioztatzen bada interes orokorra gogobetetzeko eta bermatzeko helburuz sortu zirela irabazi-asmorik gabe.
Dirulaguntzen gainerako erakunde onuradunek –udal-sozietate publikoak, toki-fundazio publikoak– aurreikuspena bete beharko dute honako agiri hauen bidez:
– Irabazi finantzarioei buruzko bankuko ziurtagiria aurretiaz ordaindu diren funtsei dagokienez.
– Irabaziak diruz lagundu den jarduerari aplikatu zaizkiola ziurtatzeko, gastua ziurtatzen duten fakturen eta agirien zerrenda erantsiko da, eta guztizkoa bat etorriko da ziurtatutako irabazi finantzarioen zenbatekoarekin.
27. oinarria.– Justifikazioa zuzentzea.
Dirulaguntza egiaztatzeko organo eskudunak zuzen daitezkeen akatsak antzematen baditu onuradunaren justifikazioan, jakinarazi eta 10 eguneko epea emango dio zuzentzeko.
Zuzentzeko errekerimenduari erantzuten ez badio, eta onuradunaren justifikazioa nahikoa ez dela uste bada, itzultze-espedientea hastea erabaki dezake Dirulaguntzen Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 36.1.a) artikuluak xedatutakoaren arabera.
28. oinarria.– Dirulaguntza ordaintzea.
1.– Klima-aldaketaren eta natura-ondarearen ildoetan, dirulaguntza honako modu honetan ordainduko da:
a) Dirulaguntzaren zenbatekoaren % 33 aurreratuko da laguntza ematen denean, agindu honen 21. artikuluak xedatutakoaren babesean.
b) Dirulaguntzaren zenbatekoaren beste % 33 aurreratuko da 2027ko azaroaren 31 baino lehen.
c) % 34 2028 ekitaldian ordainduko da, 25. oinarriko justifikazio-dokumentazioa aurkeztu eta aztertu ondoren.
2.– Asteklima 2026 lerroan, dirulaguntza osoa ordainduko da, justifikazio-dokumentazioa aurkeztu ostean, eta justifikazioak agindu honen 26. oinarriko eskakizun guztiak betetzen dituela egiaztatzen denean.
3.– Ordaindu baino lehen, ordaindu ahal izateko, erakunde onuraduna Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren Hirugarrenen Erregistroan azalduko da. Hirugarren interesdunei alta emateko edo datuak aldatzeko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren Hirugarrenen Erregistrora jo beharko da honako helbide honetan: https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/-/hirugarrenaren-datuen-aldaketa/
4.– Ez da ezer ordainduko ez bada ziurtatzen onuradunak eguneratuak dituela zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzaren aurrekoak, bai eta dirulaguntzak itzultzeari buruzkoak ere, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Aginduaren 2., 3. eta 4. artikuluetan ezarritakoaren arabera (Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura ematen diren laguntzen eta dirulaguntzen esparruan bai zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak bai dirulaguntzak itzultzeari buruzkoak betetzen direla egiaztatzeari buruzko agindua).
29. oinarria.– Itzultzeko arrazoiak.
1.– Dirulaguntza kobratzeko eskubidea galtzen dela aitortu beharko da eta, bidezkoa bada, jasotako zenbatekoak itzuli beharko dira dirulaguntzen arloko berandutze-interes aplikagarriekin batera honako kasu hauetan:
a) Erakunde onuradunak ez badu betetzen dirulaguntzaren proiektua, jarduera edo portaera edo ez badu justifikatzen, oso-osorik edo zati batean, oinarri hauekin bat etorriz, dirulaguntza nola aplikatu duen.
b) Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 37.1 artikuluan zerrendatutako gainerako kasuak.
c) Dirulaguntzen Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 36. artikuluko 1. apartatuaren g) apartatuan xedatutakoaren arabera, hona hemen dirulaguntza itzultzeko arrazoiak:
1. Natura-ondarearen ildoko ekintzen kasuan, lurrak erosten badira, dirulaguntza itzuli beharko da erakunde onuradunak jarduketa formalak egiten dituenean jabetza-eskubideen titulartasuna hirugarren bati eskualdatzeko. Era berean, dirulaguntza itzuli beharko da onuradunak lurrari natura-ondarea kontserbatzea eta hobetzea ez den bestelako erabilera ematen dionean.
2. Klima-aldaketaren ildoan, helburura ez bideratzea 22. oinarriaren 8. apartatua kontuan hartu gabe.
3. 22. oinarriaren 9. apartatuko gidalerroak ez betetzea.
2.– Era berean, emandako zenbatekoak itzuli eta dirulaguntzen arloko berandutze-interes aplikagarriak ordainduko dira:
a) Beste laguntza edo dirulaguntza batzuekin batera bateragarritasun-muga gainditzen denean, agindu honen 23. oinarrian azaldutakoaren arabera. Halakoetan, dirulaguntza jaso duen jarduketaren kostuaren gaineko soberakina itzuliko da.
b) Dirulaguntza aurreratuta ordaindu ondoren, erakunde onuradunak dirulaguntza horri uko egiten dionean.
3.– Itzultze-prozedura Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 40. eta 41. artikuluek xedatutako baldintzetan gauzatuko da. Ingurumeneko sailburuordeak hasi eta ebatziko du.
4.– Onuraduna modu adierazgarrian hurbiltzen denean erabat betetzera eta onuradunak berak egiaztatzen duenean dirulaguntza onestean hartutako konpromisoak betetzera bideratutako jarduketa eztabaidaezina, ez da bidezkoa izango kobrantza-eskubidea oso-osorik galtzearen aitorpena egin eta, bidezkoa bada, jasotako dirulaguntza osoa itzultzea. Halakoetan, dirulaguntza zati batean ordaintzeko eskubidea aitortuko da, eta, hala badagokio, zati bat itzuli beharko da. Zenbatekoa kalkulatzeko, jarduera guztiarekiko egikaritze-proportzioa kontuan hartuko da.
Nolanahi ere, onuradunak kobratzeko eskubidea duen zenbatekoaren zatia bat etorriko da benetan eta behar bezala justifikatutako dirulaguntzaren zenbatekoarekin, justifikatu eta erakunde emaileak onetsi ostean.
5.– Zenbateko horiek diru-sarrera publikotzat hartuko dira legezko ondorio guztietarako.
30. oinarria.– Prozedura honi aplikatu beharreko araubide juridikoa.
Dirulaguntzen prozedura honi aplikatu beharreko araubide juridikoa hauek osatzen dute:
– 20/2023 Legea, abenduaren 21ekoa, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzekoa.
– Dirulaguntzen oinarrizko araubidea, azaroaren 17ko Dirulaguntzei buruzko 38/2003 Lege Orokorrean eta horren betearazpen erregelamendua onartzen duen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuan jasotako oinarrizko xedapenek osatzen dutena.
Era berean, prozedura honen araubide juridikoa Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak eta aplikazio orokorreko oinarrizko administrazio araubidearen gainerako xedapenek osatzen dute.
RSS