Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

207. zk., 2026ko urriaren 29a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA
4552

4/2026 FORU ARAUA, irailaren 18koa, Gipuzkoako Lurralde Historikoaren 2024ko Kontu Orokorra onartzen duena.

GIPUZKOAKO DIPUTATU NAGUSIAK

Jakinarazten dut Gipuzkoako Batzar Nagusiek onetsi dutela «4/2026 Foru Araua, irailaren 18koa, Gipuzkoako Lurralde Historikoaren 2024ko kontu orokorra onartzen duena»; eta nik aldarrikatu eta argitara dadin agintzen dut, aplikagarria zaien herritar guztiek, partikularrek nahiz agintariek, bete eta betearazi dezaten.

Donostia, 2026ko irailaren 18a.

Gipuzkoako diputatu nagusia,

EIDER MENDOZA LARRAÑAGA.

HITZAURREA

Behin 2024ko aurrekontu ekitaldia amaitu ondoren, Batzar Nagusietan aurkeztu behar da Gipuzkoako Lurralde Historikoaren Kontu Orokorra, foru arau honetan euskarri juridikoa hartzen duena.

Foru arau honen bidez onartutako kontu orokorrak osagai hauek ditu, hala jasotzen baitu 127. artikuluan Gipuzkoako Finantza eta Aurrekontu Araubideari buruzko martxoaren 27ko 4/2007 Foru Arauak: foru sektore publikoa osatzen duten entitateen urteko kontuak; aipatu sektorearen urteko kontu finkatuak; eta, azkenik, aurreko informazioa osatu, zabaldu eta komentatzen duen memoria.

Era berean, informazioa ematen du foru sektore publikoaren ekonomia, finantza eta ondare egoeraz, ekitaldiko ekonomia eta ondare emaitzez eta, azkenik, aurrekontuen exekuzio eta likidazioaz.

2024ko Kontu Orokorra, Gipuzkoako Batzar Nagusiek eztabaidatu eta onartu behar dutena, martxoaren 27ko 4/2007 Foru Arauak 128. artikuluan ezarritako epe muga iritsi aurretik aurkeztu da; gainera, aldi berean, Herri Kontuen Euskal Epaitegiari haren kopia bat bidali zaio fiskalizatu dezan.

1. artikulua.– Gipuzkoako Lurralde Historikoaren 2024ko Kontu Orokorra onarturik geratzen da martxoaren 27ko 4/2007 Foru Arauak xedatutakoari jarraiki. Bere magnitude nagusiak foru arau honen I. eranskinean zehaztuta datoz, eta honela jaso da bere edukia:

– Gipuzkoako Foru Aldundiaren 2024 urteko kontuak. Gainera, testuinguru ekonomikoari buruzko azterketa sartuta dago.

– Gipuzkoako Foru Aldundiaren urteko kontuak. Foru Aldundiko departamentuen aurrekontu programen betetze mailari buruzko azalpen memoriak biltzen ditu.

– Uliazpi Fundazioa eta Kabia foru erakunde autonomoen kontuak, Bidegi S.A., Etorlur S.A. eta Izfe S.A. sozietate publikoenak eta Kirolgi, Sueskola Gipuzkoa, Gipuzkoako Aldaketa Klimatikoa, Ziur, Adinberri Mubil eta BSTK foru fundazioenak. Foru sektore publikoaren urteko kontu finkatuak.

– Udalerrika xehekapena.

– 2024ko aurrekontuaren likidazioari buruzko xehetasun dokumentuak.

2. artikulua.– Partzuergo hauen urteko kontuak jasotzen dira: Gipuzkoako Ur Kontsortzioa, Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioa, Gipuzkoako Garrioaren Lurralde Agintaritza eta Badalab Hizkuntza Berrikuntzako Patzuergoa.

AZKEN XEDAPEN BAKARRA

Foru arau hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean jarriko da indarrean, nahiz eta horrek ez duen eragozten 2024ko abenduaren 31ra arteko atzerako ondorioak izatea hemen onartzen diren kontuei dagokienez.


Azterketa dokumentala