Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

207. zk., 2026ko urriaren 29a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

LEHENDAKARITZA
4551

HUTSEN ZUZENKETA, honako lege honena: «2/2024 Legea, otsailaren 15ekoa, Haur eta Nerabeei buruzkoa».

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluak ezartzen du, argitaratzeko bidalitako testuan egindako hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Idazkaritzak zuzenduko dituela, baldin eta nabarmenak badira, agirien esanahia aldatzen ez badute eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Horretarako, testua argitaratzeko agindua eman duen organoak aginduko du.

Era horretako hutsak aurkitu dira Haur eta Nerabeen otsailaren 15eko 2/2024 Legearen gaztelaniazko argitalpenean (2024ko otsailaren 29ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 44. zk.). Hori dela eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen:

2024/1066 (188/258) orrialdean, 236.5 artikuluan,

hau dioen lekuan:

«5. – Bereziki, jokabide-arazoak dituzten adingabeei zuzendutako programa, artikulu honen 2. apartatuko e) letran aurreikusitakoa, (...) .».

Hau esan behar du:

«5. – Bereziki, jokabide-arazoak dituzten adingabeei zuzendutako programa, artikulu honen 3. apartatuan aurreikusitakoa, (...) .».


Azterketa dokumentala