
206. zk., 2026ko urriaren 28a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (122 KB - 1 orri.)
- EPUB (103 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
SEGURTASUN SAILA
4549
IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira Vitoria-Gasteizko Auzialdiko Auzitegiko Administrazioarekiko Auzien Ataleko 2 zenbakiko plazan bideratutako 365/2026 prozedura arruntean interesdun direnak.
Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiak erabaki du Vitoria-Gasteizko 2 zenbakiko Epaitegiko Administrazioarekiko Auzien Atalera bidaltzea prozedura honekin lotutako administrazio-espedientea:
365/2026 prozedura arrunta, Euskal Autonomia Erkidegoko polizia-kidegoetako (Ertzaintza eta Udaltzaingoa) eta Udaltzaingoko Zerbitzuetako oinarrizko eskalako agente kategorian sartzeko hautaketa-prozeduratik baztertutako hautagai batek eskatuta. Hautaketa-prozedura horren deialdia 2024ko otsailaren 13ko Ebazpenaren bidez egin zen (2024ko otsailaren 22ko EHAA, 39. zk.). Errekurritutako jarduketa 2026ko maiatzaren 13ko ebazpena da, interesduna partaidetza-prozesutik kanpo uzten duena.
Horregatik, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, prozeduran interesa duten pertsonak epatzen dira, egoki irizten badiote, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 2 zenbakiko Epaitegian ager daitezen, bederatzi eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Arkauti, 2026ko urriaren 14a.
Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusia,
JON GURUTZ GOMEZ GOICOLEA.
RSS