
206. zk., 2026ko urriaren 28a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (105 KB - 1 orri.)
- EPUB (104 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
URAREN EUSKAL AGENTZIA
4548
EBAZPENA, 2026ko urriaren 9koa, Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiarena, «Muxika-Ebar Ajangiz saneamenduko kolektore nagusiaren eraikuntza-proiektua» eta haren ingurumen-inpaktuaren azterlana jendaurrean jartzeko izapidea ebazten duena eta behin betiko onartzen duena.
Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiaren 2025eko ekainaren 13ko Ebazpenaren bidez, «Muxika-Ebar Ajangiz saneamenduko kolektore orokorra eraikitzeko proiektuari» hasierako onespena eman zitzaion, bai eta ingurumen-inpaktuaren azterlana egin ere, eta jendaurrean jarri zen.
Ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen 2025eko ekainaren 26an. Jendaurreko informazio-aldia amaituta, ez da alegaziorik aurkeztu, baina hiru erantzun jaso dira eragindako administrazio publikoei egindako kontsulten inguruan, Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 37. artikuluan adierazitakoarekin bat etorriz. Uraren Euskal Agentziak erantzun die guztiei, eta ez da inolako aldaketarik egin behar izan proiektuan.
2026ko irailaren 28ko Ebazpenaren bidez, Ingurumen Administrazioaren zuzendariak proiektuaren ingurumen-inpaktuaren adierazpenaren aldeko adierazpena egin zuen.
Era berean, proiektua ikuskatu eta informatu da, eta egiaztatu da teknikoki zuzena dela, eta betetzen dituela arlo horretako berariazko araudian ezarritakoa eta Sektore Publikoko Kontratuen azaroaren 8ko 9/2017 Legearen 233. artikuluan eta indarrean dauden gainerako lege-xedapenetan xedatutakoa.
Uraren Euskal Agentziaren Administrazio Kontseiluak 2010eko ekainaren 29ko bilkuran emandako eginkizunen eskuordetzaren ondorioz, Uraren ekainaren 23ko 1/2006 Legearen 13. f) artikuluan aurreikusitakoa aplikatuz, lege horren 15.m) artikuluarekin eta Agentziaren Estatutuen 10.3 m) artikuluarekin erlazionatuta, Uraren Euskal Agentziaren zuzendari nagusiari dagokio proiektu hau onartzea.
Azaldutako guztia oinarri hartuta, bidezkoa da proiektua jendaurrean jartzeko izapidea ebaztea eta behin betiko onartzea.
Horregatik, aipatutako xedapenak eta horiekin bat datozen eta oro har aplikatzekoak diren gainerakoak ikusita, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– «Muxika-Ebar Ajangiz saneamenduko kolektore orokorra eraikitzeko proiektua» eta haren ingurumen-inpaktuaren azterlana jendaurrean jartzeko izapidea ebaztea.
Bigarrena.– Aipatutako proiektua behin betiko onartzea.
Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Ingurumen Sailburuordetzako titularrari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi edo argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluen arabera. Hala agintzen da Uren ekainaren 23ko 1/2006 Legearen 6.4 artikuluan eta Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen abenduaren 3ko 410/2024 Dekretuaren 17.3 artikuluan.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko urriaren 9a.
Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusia,
ASIER LOPEZ ETXEBARRIA.
RSS