Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

206. zk., 2026ko urriaren 28a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
4543

EBAZPENA, 2026ko urriaren 21ekoa, Turismo eta Merkataritza sailburuordearena, zeinaren bidez handitu egiten baita laguntza-deialdi baten zenbatekoaren guztizkoa, honako agindu honetan ezarria: Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuaren 2026ko apirilaren 29ko Agindua, merkataritza-establezimenduak eta merkataritza-jarduerarekin lotutako zerbitzu jakin batzuetako establezimenduak modernizatzeko laguntza-programaren (MEC) 2026ko deialdia egitekoa.

2026ko ekainaren 2an argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuaren 2026ko apirilaren 29ko Agindua, merkataritza-establezimenduak eta merkataritza-jarduerarekin lotutako zenbait zerbitzu modernizatzeko laguntza-programaren (MEC) 2026ko ekitaldirako deialdia egiten duena.

Deialdia arautzen duen aginduaren 2. oinarrian xedatutakoaren arabera, laguntzak 4.654.000 eurorekin finantzatuko ziren, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan esleitutako aurrekontu-kredituen kontura. Oinarri berean hala aurreikusita, hasierako zuzkidura ekonomiko hori handitu egin liteke, gehienez ehuneko berrogeita hamar (% 50) eta Turismo eta Merkataritzako sailburuordearen ebazpenez, zeina Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu beharko baitzen.

Egun arteko eskabideen kopurua ikusita, eta kontuan izanik, orobat, haien bidez eskatutako laguntzen zenbatekoen metatua, egoki eta komenigarritzat jotzen da deialdia finantzatzera bideratutako zenbatekoaren guztizkoa handitzea, une honetako eskariari ez ezik aurreikus litekeenari ere behar bezala erantzuteko, eskaeren aurkezpen-prozedurak aurrera jarraitzen baitu.

Egoki iritzi zaio, hartara, deialdiaren zuzkidura ekonomikoa agindu arautzaileak 2. oinarrian aurreikusten duen eran handitzeari. Gehikuntza horrek ez du ekarriko, ordea, beste epe bat irekitzea eskabideak aurkezteko, ezta prozeduraren ebazpena emateko eta jakinarazteko gehieneko epea aldatzea edo berriz hastea ere.

Adostutako igoera aplikatzean deialdiaren zuzkidura ekonomikoa handituko denez, 5.154.000 euroraino iritsita, nahitaezkoa da Gobernu Kontseiluak gastua baimentzea, hala xedatzen baitu 113.1 artikuluan Euskadiko aurrekontu-araubidearen arloan indarrean diren lege-xedapenen testu bateginak, maiatzaren 24ko 1/2011 Legegintzako Dekretuaren bidez onartuak, gainditu egiten baita abenduaren 23ko 7/2025 Legeak, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorrenak, 38.1 artikuluan ekitaldi honetarako ezarritako muga, 5.000.000 eurokoa. 2026ko urriaren 13an izandako bilkuran Gobernu Kontseiluak onetsia eman zion lehen aipatutako baimenari.

Aurrekoagatik, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– 500.000 euro gehitzea merkataritza-establezimenduak eta merkataritza-jarduerarekin lotutako zerbitzu jakin batzuetako establezimenduak modernizatzeko laguntza-programara (MEC) bideratutako aurrekontu-kredituaren guztizko zenbatekoari.

Programari esleitutako zuzkidura ekonomikoa, beraz, 5.154.000 eurokoa izango da.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin agintzea.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Ebazpen honek ondorioak izango ditu Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean hasita.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio, hilabeteko epean, Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuari, epea ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean zenbatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko urriaren 21a.

Turismo eta Merkataritzako sailburuordea,

JAKES AGUIRREZABAL IRIBAR.


Azterketa dokumentala