Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

206. zk., 2026ko urriaren 28a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN SAILA
4542

EBAZPENA, 2026ko urriaren 8koa, Osasuneko eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordearena, zeinaren bidez laguntzak ematen baitzaizkie Euskal Autonomia Erkidegoan GIB/hiesa, C hepatitisa eta sexu-transmisiozko infekzioak prebenitzen eta kontrolatzen diharduten eta irabazi-asmorik ez duten ekimen sozialeko entitateei.

Osasuneko sailburuaren 2026ko ekainaren 23ko Aginduaren bidez, EAEn GIB/hiesa, C hepatitisa eta sexu-transmisiozko infekzioak prebenitzen eta kontrolatzen diharduten eta irabazi-asmorik ez duten ekimen sozialeko entitateentzako dirulaguntzak iragartzen dira. Agindu horrek 13. oinarrian dioenez, Osasuneko eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordearen ebazpen baten bidez emango dira dirulaguntzak, Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzak proposatuta, laguntzen organo kudeatzailea den heinean.

Aipatutako Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzak egindako proposamena oinarri harturik, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Eranskinean zerrendatzen diren elkarteen proiektuei laguntzak ematea. Bertan, elkarteen identitatea, bakoitzari esleitutako dirulaguntzaren zenbateko osoa eta diruz lagundutako proiektuen araberako banakapena adierazten dira.

AZKEN XEDAPEN BAKARRA

Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Osasuneko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, betiere 39/2015 Legearen 121. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko urriaren 8a.

Osasuneko eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordea,

GONZALO TAMAYO MEDEL.

(Ikusi .PDF Fitxategia)

Azterketa dokumentala