Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

206. zk., 2026ko urriaren 28a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
4533

AGINDUA, 2026ko urriaren 19koa, Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, 2026ko edizioan arte plastikoak eta ikusizkoak sustatzeko Gure Artea sarietan sarituak izan diren pertsonen zerrenda argitaratzeko dena.

2026ko ekainaren 15ean EHAAn argitaratu zen 2026ko maiatzaren 20ko Agindua, Jaurlaitzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, arte plastikoak eta ikusizkoak sustatzeko 2026rako Gure Artea Sariak arautu eta horietarako deialdia egin zuena.

Maiatzaren 20ko Aginduaren 7.3 artikuluak jasotzen du modalitate bakoitzean saritutako pertsonen zerrenda Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dela.

Horiek horrela,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Arte plastiko eta ikusizkoak sustatzeko 2026ko edizioko Gure Artea Sariak direla eta, modalitate bakoitzean saritutako pertsonen zerrenda jakinaraztea:

– Ibilbide artistikoa aitortzeko saria: Maria Iciar Ocariz Ijurjo.

– Sorkuntza-lana aitortzeko saria: Beatriz Olabarrieta Aznarez.

– Ikusizko arteen arloan agenteek egindako lana aitortzeko saria: Kampai Espazioa.

Bigarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, guztiek horren berri izan dezaten.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko urriaren 19a.

Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,

IBONE BENGOETXEA OTAOLEA.


Azterketa dokumentala