Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

206. zk., 2026ko urriaren 28a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
4532

AGINDUA, 2026ko urriaren 5ekoa, Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, beste agindu hau aldatzeko dena: Agindua, 2026ko martxoaren 31koa, Lanhitz deialdiaren 2026ko laguntzak onartzeko dena.

2026ko apirilaren 30eko EHAAn (79. zk.), Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2026ko martxoaren 31ko Agindua argitaratu zen, zeinaren bidez ezartzen baitzen Euskal Autonomia Erkidegoko sektore pribatuan dauden lantokietan euskararen erabilera eta presentzia areagotzeko 2026an dirulaguntzak emateko araubidea (Lanhitz deialdia).

Agindu horren 11. artikuluan, deialdiaren eskabideak baloratzeko Balorazio Batzordearen osaera arautzen zen; 11.2.d) apartatuan, ordea, idazkari-lanak beteko dituen kidea eta haren ordezkoa izendatzen ziren.

Deialdian izendatutako teknikariek ezin dituzte idazkari-lanak bete, zerbitzu-beharrizanengatik eta antolaketa-arrazoiengatik; ondorioz, beharrezkoa da Balorazio Batzordearen funtzionamendu egokia bermatzeko beste teknikari bat izendatzea.

Aurreikusitako aldaketak ez du eraginik deialdiaren xedean, ez laguntzak eskuratzeko baldintzetan, ez eta eskabideen balorazio-irizpideetan ere; Balorazio Batzordearen osaerako kide baten izendapena eguneratzea beste helbururik ez du.

Horrenbestez, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Aldatzea 2026ko Lanhitz dirulaguntzen deialdia arautzen duen Aginduaren 11.2.d) apartatua, eta honela idatzita geratzea:

«d) Xabier González Macizo, Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako Zuzendaritzako teknikaria, edo haren ordezkoa, Larraitz Murgiondo Artano, Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako Zuzendaritzako teknikaria hura ere. Teknikari horrek idazkari-lanak egingo ditu. Idazkariak balorazio-batzordearen jarduketen legezkotasun formala eta materiala zaindu beharko du. Idazkariak ziurtatu beharko du balorazio-batzordeak hartutako erabakiak eta burututako ekintzak legezkoak direla. Hitza izango du, baina botorik ez.»

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, pertsona eta erakunde interesdunek aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita. Bestela, zuzen-zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango dute Euskadiko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazio Auzietarako Salan, bi hilabeteko epean, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu honek urriaren 1etik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko urriaren 5a.

Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,

IBONE BENGOETXEA OTAOLEA.


Azterketa dokumentala