
206. zk., 2026ko urriaren 28a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (136 KB - 2 orri.)
- EPUB (107 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILEAK
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4528
4872/2026 EBAZPENA, urriaren 5ekoa, Arabako Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Arabako Unibertsitate Ospitaleko prestakuntza sanitario espezializatuko ikasketaburuaren funtzioak esleitzen baitira, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Erakunde Sanitario Integratuan, lanaldiaren % 80ko dedikazioarekin.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren maiatzaren 4ko 776/2026 Ebazpenaren bidez, deialdia egin zen Arabako Unibertsitate Ospitaleko prestakuntza sanitario espezializatuko ikasketaburuaren eginkizunak lehiaketa bidez hornitzeko, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Erakunde Sanitario Integratuan (2026ko maiatzaren 21eko EHAA, 94. zk.).
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren ekainaren 17ko 1098/2026 Ebazpenaren bidez, izendatu zen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Erakunde Sanitario Integratuko Arabako Unibertsitate Ospitaleko prestakuntza sanitario espezializatuko ikasketaburuaren lehiaketa bidezko horniketa-prozesuaren Hautaketa Batzordea (2026ko uztailaren 6ko EHAA, 126. zk.).
Hautaketa Batzordeak baloratu egin du aurkeztutako eskabidea, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, Marta Purificación Quintana Uriarte andreari esleitu behar zaizkio Arabako Unibertsitate Ospitaleko prestakuntza sanitario espezializatuko ikasketaburuaren eginkizunak Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Erakunde Sanitario Integratuan.
Beraz, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunean, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutuak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan eta Euskal Autonomia Erkidegoaren osasun-prestakuntza espezializatuko sistemaren antolamenduari buruzko martxoaren 6ko 34/2012 Dekretuan xedatutakoarekin (eta, 255/1997 Dekretuaren kasuan, bereziki zerbitzu-erakundeen zuzendari-gerenteen eskumenen inguruko 15. artikuluan ezarrritakoarekin),
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Marta Purificación Quintana Uriarte andreari Arabako Unibertsitate Ospitaleko prestakuntza sanitario espezializatuko ikasketaburuaren eginkizunak esleitzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Erakunde Sanitario Integratuan, bere lanaldiaren % 80ko dedikazioarekin.
Bigarrena.– Eginkizunen esleipen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak, Euskal Autonomia Erkidegoko prestakuntza espezializatuko sistemaren antolamenduari buruzko martxoaren 6ko 34/2012 Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarrian ezarritako oinarrien arabera.
Hirugarrena.– Osasun Lanbideen Antolamenduari buruzko azaroaren 21eko 44/2003 Legearen 10. artikuluan ezarritakoaren arabera, ikasketaburuei dagozkien eginkizunak betetzea kudeaketa klinikoko eginkizuntzat hartzen da, eta, zuzeneko ondorioz, jarduna eta emaitzak aldizka ebaluatu beharko dira. Ebaluazio hori lau urtean behin egingo da, Euskal Autonomia Erkidegoko prestakuntza espezializatuko sistemaren antolamenduari buruzko martxoaren 6ko 34/2012 Dekretuaren 17. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Laugarrena.– Interesdunari, Arabako Erakunde Sanitario Integratuko Langileen Zuzendaritzari eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiari ebazpen honen berri ematea.
Bosgarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako hilabeteko epea izango da, Ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko urriaren 5a.
Arabako ESIko zuzendari-gerentea,
ENRIQUE MANUEL BÁREZ HERNÁNDEZ.
RSS