
204. zk., 2026ko urriaren 26a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (130 KB - 3 orri.)
- EPUB (110 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
4502
IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren zuzendariaren ebazpena, kontsumo arloko SAN-20A001-12-2026 zehapen-espedientea ebazten duena.
Ezinezkoa izan da ebazpen hori aurrez aurre jakinaraztea, eta, horregatik, iragarki hau argitaratzen da, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan.
Horren arabera, jakinarazten da SAN-20A001-12-2026 zenbakiko zehapen-prozeduraren ebazpena eman dela, B88111414 zenbakia duenari zuzendua.
Espedientearen deskribapena:
Hautsitako araua: Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Estatutuari buruzko 4/2023 Legearen 139.22 artikulua.
Arau-haustearen deskribapena: ez betetzea urrutitik egindako kontratuen erregulazioak hitzartutakoa betearazteko eta ordaindutako zenbatekoak itzultzeko epeei dagokienez ezartzen dituen betebeharrak; kontsumitzaileari edo erabiltzaileari berak eskatu ez duen edozein motatako ondasunak, eduki digitala edo zerbitzu-prestazioa bidaltzea edo hornitzea, bidalketa edo hornidura horiek edozein motatako ordainketa-asmoa dutenean; kontsumitzaileren edo erabiltzailearen aldez aurreko berariazko baimena edo hura aurka ez egotea eskatzen duten komunikazio-teknikak erabiltzea, dagokion kasua gertatzen ez denean, baita ez uztea edo oztopatzea atzera egiteko eskubidea baliatzea.
Ezarritako zehapena: 15.000 euro.
Legezko oharrak: ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari; eta, berorren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.
Halaber, jakinarazten zaio honela ordaindu beharko duela zehapena:
Jakinarazpena hilaren 1etik 15era bitartean egin bada, jakinarazpena egin den egunetik hurrengo hilaren 20ra arte, edo, hilaren 20a balioduna ez bada, hurrengo egun baliodunera arte.
Jakinarazpena hilaren 16tik hileko azken egunera bitartean egin bada, jakinarazpena egin den egunetik hurrengo bigarren hilaren 5era arte, edo, hil horren 5a balioduna ez bada, hurrengo egun baliodunera arte.
Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezteko epea oro har ezarritako ordainketa-epea baino geroago amaitzen bada, luzatu egingo da ordaintzeko epea, errekurtsoa aurkezteko epea amaitu ondorengo lehen egun baliodunera arte, baldin eta ez bada errekurtsorik aurkezten; hori guztia, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Diru-bilketa Erregelamendua onartzen duen urtarrilaren 12ko 1/2021 Dekretuaren 59. artikuluak dioenaren arabera egingo da.
Ordaintzean, adierazi beharko da identifikazio fiskaleko zenbakia (B88111414) eta espediente-zenbakia (SAN-20A001-12-2026), bai eta espedientea Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuari dagokiola ere. Horretarako, zehapen-espediente honi dagozkion dokumentuak ditu Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoaren karpetan: (https://www.euskadi.eus/micarpeta/web01-sede/es/).
Horren berri ematen da, eranskinean aipatzen den interesduna jakitun izan dadin eta jakinarazpentzat har dezan.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko urriaren 1a.
Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren zuzendaria,
ANA MARÍA SÁNCHEZ HERRÁEZ.
RSS