
204. zk., 2026ko urriaren 26a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (123 KB - 2 orri.)
- EPUB (110 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
ONGIZATE, GAZTERIA ETA ERRONKA DEMOGRAFIKOAREN SAILA
4501
IRAGARKIA, 2026ko irailaren 22koa, Haur, Nerabe eta Familien zuzendariarena, zeinaren bidez jakinarazten baitira Euskal Autonomia Erkidegoko Izatezko Bikoteen Erregistroaren zenbait espedientetan emandako bertaratze izapidea betetzeko errekerimenduak.
Aipatutako errekerimenduen jakinarazpenak egiten saiatu eta lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazioen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan eta aplikatzekoak diren gainerako xedapen bateragarrietan araututakoa betetzeko.
Horretarako, eranskinean zerrendatzen diren espedienteetan interesdun direnei (eranskinean daude identifikatuta) jakinarazten zaie, Izatezko Bikoteen Erregistroaren lurraldearen arabera dagokien administrazio-unitatera jo beharko dute:
Arabako lurralde-ordezkaritza: Samaniego kalea 2, 01008 Vitoria-Gasteiz.
Bizkaiko lurralde-ordezkaritza: Diego Lopez de Haroko kale nagusia 85, 48011 Bilbao.
Gipuzkoako lurralde-ordezkaritza: Intxaurrondo kalea 70, 20015 Donostia.
Horretarako, interesdunek 10 egun balioduneko epea izango dute, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Epe horretan bertaratzen ez badira, eskaeran atzera egin dutela ulertuko da eta eskaera artxibatu egingo da.
Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da hau, eta banakako jakinarazpenaren balioa izango du haientzat.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko irailaren 22a.
Haur, Nerabe eta Familien zuzendaria,
JOSÉ MARÍA EZKERRA FERNÁNDEZ.
RSS