
204. zk., 2026ko urriaren 26a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (94 KB - 1 orri.)
- EPUB (107 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
ETXEBIZITZA ETA HIRI AGENDA SAILA
4499
IRAGARKIA, zeinaren bidez epatu egiten baitira prozedura honetan interesa duten pertsonak: 0000723/2026 prozedura arrunta, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salako 2. Atalean bideratua.
Etxebizitza eta Hiri Agenda Saileko Etxebizitzako Bizkaiko lurralde-ordezkariak xedatu du bidal dadila EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salako 2. Atalera prozedura honekin lotutako administrazio-espedientea:
0000723/2026 prozedura arrunta, zeinaren bidez errekurritzen baita Etxebizitzako sailburuordearen 2026ko martxoaren 30eko ebazpena, partzialki baiesten zuena Etxebideko SD2-12688/19 espedientearen titularrak EB2-1858/20-LC-000 espedientean (Sestao-Kaiku sustapena) jarritako gora jotzeko errekurtsoa, premia berezidunentzako kupoari eraginez.
Aurrekoagatik, eta hala xedatzen baitu 49.1 artikuluan uztailaren 13ko 29/1998 Legeak, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duenak, epatzen dira prozeduran interesa duten pertsonak beren interes legitimoak defenda ditzaten, hala egoki baderitzote, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salako 2. Atalean eta horretarako duten bederatziko eguneko epean, zeina iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera hasiko baita.
Bilbao, 2026ko urriaren 7a.
Etxebizitzako Bizkaiko lurralde-ordezkaria,
MARÍA DE LAS MERCEDES FERNÁNDEZ URCEY.
RSS