
204. zk., 2026ko urriaren 26a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (115 KB - 1 orri.)
- EPUB (101 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
SEGURTASUN SAILA
4497
IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira Bilboko Auzialdi Auzitegiko Administrazioarekiko Auzien Ataleko 2 zenbakiko plazan izapidetzen ari den 213/2026 prozedura arruntean interesa dutenak.
Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiak erabaki du Bilboko Auzialdiko Auzitegiko Administrazioarekiko Auzien Ataleko 2. plazara bidaltzea honako prozedura honi buruzko administrazio-espedientea:
213/2026 prozedura arrunta, 2024ko otsailaren 13ko ebazpenaren bidez iragarri zen (2024ko otsailaren 22ko EHAA, 39. zk.) Euskal Autonomia Erkidegoko Polizia Kidegoetako (Ertzaintza eta Udaltzaingoa) eta Udaltzaingo Zerbitzuetako Oinarrizko Eskalako agente kategorian txanda irekiaren bidez sartzeko hautaketa-prozedurako izangai batek hasitakoa. Errekurritutako jarduera 2026ko martxoaren 11ko Ebazpena da, prestakuntza-ikastaroa ez gainditzeagatik demandatzailea hautaketa-prozeduratik kanpo uzten duena.
Horregatik, Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeak 49.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, prozeduran interesa duten pertsonak epatzen dira, bederatzi eguneko epearen barruan –iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera–, Bilboko Auzialdiko Auzitegiko Administrazioarekiko Auzien Ataleko 2. plazan bertaratu ahal izateko, egoki baderitzote, euren legezko interesen alde egiteko.
Arkauti, 2026ko urriaren 7a.
Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusia,
JON GURUTZ GOMEZ GOICOLEA.
RSS