
204. zk., 2026ko urriaren 26a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (143 KB - 3 orri.)
- EPUB (204 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
INDUSTRIA, TRANTSIZIO ENERGETIKO ETA JASANGARRITASUNAREN SAILA
4494
IRAGARKIA, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko Bizkaiko lurralde-ordezkariarena, nahitaezko desjabetze-prozedura baten aurretiko aktak egiteko deialdia jakinarazteko dena.
Lurralde-ordezkaritza honetan izapidetutako nahitaezko desjabetzearen prozeduran, 48-AT-Y-2025-00027 espedientean baimendutako eta onura publikoko deklaratutako linea elektrikoa instalatzeko proiektu baten esparruan, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 52. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, eraginpeko interesdunei jakinarazi behar zaie zein egun eta ordutan egin behar den okupatu aurreko akta.
Ezinezkoa izan da ebazpen hori interesdunei jakinaraztea (eranskinean daude identifikatuta), eta, horregatik, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. eta 46. artikuluetan xedatutakoa betetzeko.
Interesdunek zitazioaren eguna eta ordua kontsultatu ahal izango dituzte Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko Bizkaiko lurralde-ordezkariaren 2026ko abuztuaren 14ko Ebazpenean. Ebazpen horren bidez iragartzen da zerrendatutako finkak okupatu aurreko aktak egiteko deialdia; finka horiek Abanto y Ciérvana-Abanto Zierbena, Ortuella, Santurtzi eta Zierbenako (Bizkaia) udal-mugarteetan daude, 132 kV-ko Ortuella TA – Abanto TA zirkuitu bikoitzeko linea elektrikoa eraberritzeko proiektuaren eraginpean. Instalazioaren titularra i-DE Redes Eléctricas Inteligentes S.A.U. da. Ebazpen hori 2026ko irailaren 1ean argitaratu zen EHAAn.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Bilbao, 2026ko urriaren 8a.
Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko Bizkaiko lurralde-ordezkaria,
MARIA JESÚS MARKAIDA URIARTE.
RSS