
204. zk., 2026ko urriaren 26a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (127 KB - 2 orri.)
- EPUB (109 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
RED FERROVIARIA VASCA-EUSKAL TRENBIDE SAREA
4493
EBAZPENA, 2026ko urriaren 14koa, Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sareko zuzendari nagusiarena, «Donostia-Hendaia linean elementu geoteknikoak sendotzeko eta birgaitzeko eraikuntza-proiektua. Tartea: Euskal Trenbide Sareko Pasaia-Irun» onartu duena.
Proiektu hau Pasaiako eta Irungo geltokien arteko tartean garatuko da, Donostia-Hendaia trenbide-linearen barruan. Ezponden Inbentarioaren Eguneratzearen eta Elementu Geoteknikoen Aldizkako Ikuskapenen esparruan, zenbait ezponda identifikatu dira, gaur egun indartze- eta hobekuntza-jarduketak egin behar dituztenak, trenbide-zerbitzuak behar bezala funtzionatzen duela bermatzeko.
Proiektu honen xedea da ukitutako ezpondak indartzeko eta egonkortzeko 10 jarduketa espezifiko definitzea eta diseinatzea, ezponden ezaugarri geoteknikoak, kontserbazio-egoera eta egindako ikuskapen teknikoetan ikusitako arazoak kontuan hartuta.
Egikaritze materialaren aurrekontua milioi bat eta hirurehun eta hamalau mila hirurehun eta laurogei euro eta berrogeita zazpi zentimokoa (1.314.380,47) da.
Kontrata bidezko Egikaritze Aurrekontua, % 6ko mozkin industriala eta % 13ko gastu orokorrak gehituta, 1.564.112,76 eurokoa da.
«Donostia-Hendaia linean elementu geoteknikoak sendotzeko eta birgaitzeko eraikuntza-proiektua. Tartea: Pasaia-Irun» obren lizitazioaren oinarrizko aurrekontua, dagokion % 21eko BEZa gehitu ondoren, milioi bat zortziehun eta laurogeita hamabi mila bostehun eta hirurogeita hamasei euro eta berrogeita lau zentimokoa (1.892.576,44) da.
Obrak egiteko aurreikusitako epea hamabi (12) hilabetekoa da.
Euskal Trenbide Sareko (ETS) zerbitzu teknikoek egiaztatu dute proiektuak bere xedeari erantzuten diola, Trenbide Sektorearen Erregelamenduaren 11. artikuluan (abenduaren 30eko 2387/2004 Errege Dekretua), Sektore Publikoko Kontratuen azaroaren 8ko 9/2017 Legearen 233. artikuluan eta Administrazio Publikoen Kontratuen Legearen Erregelamendu Orokorraren 126-132 artikuluetan (urriaren 12ko 1098/2001 Errege Dekretua) adierazitako dokumentuak biltzen dituela, eta kontrata bidez egikaritzeko behar diren alderdi nahikoak jasotzen dituela. Beraz, aldeko txostena eman dute.
Organo honek Eusko Jaurlaritzako Garraio Azpiegituren Zuzendaritzaren eskumeneko trenbide-azpiegituren eraikuntza-proiektu jakin batzuk onartzeko eskumena du, organo horrek Garraio Azpiegituren zuzendariaren 2020ko martxoaren 16ko Ebazpenaren bidez eskuordetuta.
Aipatutako xedapenak, horiekin bat datozenak eta oro har aplikatzekoak direnak ikusita, hau
EBAZTEN DUT:
«Donostia-Hendaia linean elementu geoteknikoak sendotzeko eta birgaitzeko eraikuntza-proiektua. Tartea: Euskal Trenbide Sareko Pasaia-Irun» onartzea, milioi bat zortziehun eta laurogeita hamabi mila bostehun eta hirurogeita hamasei euro eta berrogeita lau zentimokoa (1.892.576,44) lizitazioaren oinarrizko aurrekontuarekin, BEZ barne. Obrak egiteko epea hamabi (12) hilabetekoa izango da.
Ebazpen hau ez da behin betikoa administrazio-bidean, eta, beraren aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Azpiegituren eta Mugikortasun Jasangarriaren sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi edo argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Horretarako, idazkia bidali beharko diote organo honi edo Azpiegituren eta Mugikortasun Jasangarriaren sailburuordeari.
Herri-administrazioek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango dute Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzien aretoan, 2 hilabeteko epean. Nolanahi ere, aldez aurretik errekerimendua egin ahal izango dute, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan zehaztutako moduan eta epean.
Guztiek jakin dezaten ematen da horren berri.
Bilbao, 2026ko urriaren 14a.
Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sareko zuzendari nagusia,
ANTONIO LÓPEZ PALENZUELA.
RSS