
204. zk., 2026ko urriaren 26a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (135 KB - 2 orri.)
- EPUB (104 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4491
1735/2026 EBAZPENA, urriaren 13koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez uztailaren 24ko 755/2018 Ebazpena ezezten eta indargabetzen baita irailaren 11ko 186/2026 Epaia betetzeko.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren otsailaren 5eko 103/2018 Ebazpenaren bidez, onartu egin ziren 2016. eta 2017. urteetan Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan estatutupeko lotura finkoa lortzeko deitutako hautaketa-prozesuak arautuko zituzten oinarri orokorrak.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren otsailaren 7ko 111/2018 Ebazpenaren bidez, onartu egin ziren estatutupeko lotura finkoa lortzeko hautaketa-prozesua arautuko zuten oinarri espezifikoak fakultatibo medikoen eta teknikoen lanbide-taldeko anestesiologiako eta bizkorketako fakultatibo espezialista mediko kategorian, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetarako.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariaren maiatzaren 26ko 431/2018 Ebazpenaren bidez, anestesiologiako eta bizkorketako fakultatibo espezialista mediko kategoriako hautaketa-proben emaitzak argitaratu ziren.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren uztailaren 24ko 755/2018 Ebazpenaren bidez, estatutupeko lotura finkoa lortzeko hautaketa-prozesuaren bi ariketen (teorikoa eta praktikoa) hautaketa-probak errepikatzeko agindu zen fakultatibo medikoen eta teknikoen lanbide-taldeko anestesiologiako eta bizkorketako fakultatibo espezialista mediko kategorian, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetarako.
Uztailaren 24ko 755/2018 Ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoak jarri ziren, eta Osakidetzako Administrazio Kontseiluaren 2018ko irailaren 21eko Erabakiaren bidez ezetsi ziren.
Erabaki horren aurka, hainbat izangaik administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri zuten, eta horrek 612/2018 prozedura laburtua sortu zuen.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren urriaren 24ko 1333/2019 Ebazpenaren bidez, kautelazko etetea egin zen ikerketa judizialean dauden 2016-2017ko EPEko deialdi-prozesuetan, horien artean anestesiologiako eta bizkorketako fakultatibo espezialista mediko kategoria dagoelarik (2019ko urriaren 30eko EHAA, 207. zk.).
2025eko irailaren 16an, 301/2019 Aurretiazko Eginbideei dagokienez, Arabako Probintzia Auzitegiak 581/2025 Autoa eman zuen. Azterketen balizko filtrazioei dagokienez, auto horretan jarduketak largestea erabaki zen, ez baitzen hauteman arrazoia eragin zuen egitatea gertatu izanaren zantzu arrazionalik.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 3ko 1740/2025 Ebazpenaren bidez, bertan behera utzi zen 2016-2017ko EPEaren deialdiko prozesuen kautelazko etetea, kirurgia plastiko, estetiko eta konpontzaileko fakultatibo espezialista mediko kategorian izan ezik (kautelazko etetea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren urriaren 24ko 1333/2019 Ebazpenaren eta urtarrilaren 15eko 32/2020 Ebazpenaren bidez adostu zen).
Anestesiologiako eta bizkorketako fakultatibo espezialista mediko kategoriako epaimahai kalifikatzaileak, 2026ko otsailaren 26ko bileran, Arabako Probintzia Auzitegiaren 581/2025 autoaren eta aurreko paragrafoan zehaztutako ebazpenaren ondoren, 755/2018 Ebazpena berrikustearen egokitasunaren inguruan eztabaidatu zuen, hautaketa-prozesuko jarduketekin jarraitzeko.
2026ko irailaren 11n, Gasteizko Auzialdiko Auzitegiaren Administrazioarekiko Auzien Ataleko 3 zenbakiak 000186/2026 Epaia eman zuen 612/2018 prozedura laburtuan, eta baietsi egin zuen «Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluak 2018ko irailaren 21ean hartutako erabakiaren aurka jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa. Erabaki horren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren uztailaren 24ko 755/2018 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa ezetsi egin zen. 755/2018 Ebazpenaren bidez, estatutupeko lotura finkoa lortzeko hautaketa-prozesuaren bi ariketak (teorikoa eta praktikoa) errepikatzeko agindu zen fakultatibo medikoen eta teknikoen lanbide-taldeko anestesiologiako eta bizkorketako fakultatibo espezialista mediko kategorian, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetarako. Hala ere, ebazpen hori ezeztu eta baliogabetu egin zen, adierazita errekurtso-jartzaileek eskubidea zutela autoen objektu den hautaketa-prozesuaren izapideak jarraitzeko, eta, ondorioz, balio osoa izango dute Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariaren maiatzaren 26ko 431/2018 Ebazpenean jasotako hautaketa-proben emaitzek».
Hori guztiagatik, Zuzendaritza Nagusiak, berdintasun-, merezimendu- eta gaitasun-printzipio konstituzionalak bermatzeko, hau,
EBAZTEN DU:
Lehenengoa.– Ezeztatzea eta ondoriorik gabe uztea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren uztailaren 24ko 755/2018 Ebazpena, zeinaren bidez agindu baitzen estatutupeko lotura finkoa lortzeko hautaketa-prozesuaren bi ariketen (teorikoa eta praktikoa) hautaketa-probak errepikatzeko fakultatibo medikoen eta teknikoen lanbide-taldeko anestesiologiako eta bizkorketako fakultatibo espezialista mediko kategorian, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetarako, irailaren 11ko 186/2026 Epaia betetzeko.
Bigarrena.– Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 51. artikuluan xedatutakoaren arabera, ebazpen honen edukiaren eraginpean ez dauden egintzen eta izapideen baliozkotasunari eustea.
Hirugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, dagozkion ondorioak izan ditzan.
Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako hilabeteko epea izango da, ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 122. artikuluan aurreikusitakoaren arabera.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko urriaren 13a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
MIREN LOREA BILBAO ARTECHE.
RSS