
204. zk., 2026ko urriaren 26a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (138 KB - 3 orri.)
- EPUB (104 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4489
1733/2026 EBAZPENA, urriaren 13koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez uztailaren 24ko 756/2018 Ebazpena indargabetzen baita.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren otsailaren 5eko 103/2018 Ebazpenaren bidez, onartu egin ziren 2016. eta 2017. urteetan Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan estatutupeko lotura finkoa lortzeko deitutako hautaketa-prozesuak arautuko zituzten oinarri orokorrak.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren otsailaren 7ko 111/2018 Ebazpenaren bidez, onartu egin ziren estatutupeko lotura finkoa lortzeko hautaketa-prozesua arautuko zuten oinarri espezifikoak fakultatibo medikoen eta teknikoen lanbide-taldeko kardiologiako fakultatibo espezialista mediko kategorian, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetarako.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariaren maiatzaren 19ko 433/2018 Ebazpenaren bidez, kardiologiako fakultatibo espezialista mediko kategoriako hautaketa-proben emaitzak argitaratu ziren.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren uztailaren 24ko 756/2018 Ebazpenaren bidez, estatutupeko lotura finkoa lortzeko hautaketa-prozesuaren ariketa praktikoaren hautaketa-proba errepikatzeko agindu zen fakultatibo medikoen eta teknikoen lanbide-taldeko kardiologiako fakultatibo espezialista mediko kategorian, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetarako.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren urriaren 24ko 1333/2019 Ebazpenaren bidez, kautelazko etetea egin zen ikerketa judizialean dauden 2016-2017ko EPEko deialdi-prozesuetan, horien artean kardiologiako espezialista mediko kategoria dagoelarik (2019ko urriaren 30eko EHAA, 207. zk.).
2025eko irailaren 16an, 301/2019 Aurretiazko Eginbideei dagokienez, Arabako Probintzia Auzitegiak 581/2025 Autoa eman zuen. Azterketen balizko filtrazioei dagokienez, auto horretan jarduketak largestea erabaki zen, ez baitzen hauteman arrazoia eragin zuen egitatea gertatu izanaren zantzu arrazionalik.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 3ko 1740/2025 Ebazpenaren bidez, bertan behera utzi zen 2016-2017ko EPEaren deialdiko prozesuen kautelazko etetea, kirurgia plastiko, estetiko eta konpontzaileko fakultatibo espezialista mediko kategorian izan ezik (kautelazko etetea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren urriaren 24ko 1333/2019 Ebazpenaren eta urtarrilaren 15eko 32/2020 Ebazpenaren bidez adostu zen).
Kardiologiako fakultatibo espezialista mediko kategoriako epaimahai kalifikatzaileak, 2026ko otsailaren 12ko bileran, Arabako Probintzia Auzitegiaren 581/2025 Autoaren eta aurreko paragrafoan zehaztutako ebazpenaren ondoren, 756/2018 Ebazpena berrikustearen egokitasunaren inguruan eztabaidatu zuen, hautaketa-prozesuko jarduketekin jarraitzeko.
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.1 artikuluak ezartzen du administrazio publikoek edozein unetan erreboka ditzaketela kargak ezartzen dituzten edo inoren kalterako diren beren egintzak, betiere errebokazio hori ez bada legeek onartzen ez duten lekapen edo salbuespena, eta ez bada berdintasun-printzipioaren, interes publikoaren edo ordenamendu juridikoaren aurkakoa.
Azterketak errepikatzea kontrako egintzatzat har daiteke, hain zuzen ere, interesdunari eskubideak mugatzen edo kargak ezartzen dizkion kontrako egintzatzat.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren uztailaren 24ko 756/2018 Ebazpena ondoriorik gabe uztea ez da berdintasun-printzipioaren, interes publikoaren edo ordenamendu juridikoaren aurkakoa; aitzitik, aldekoa da.
Ildo horretan, kontuan hartu behar da neurria eragin zuen oinarri faktikoa desagertu dela edo, gutxienez, murriztu egin dela; izan ere, Arabako Probintzia Auzitegiaren 581/2025 Auto irmoak erabaki zuen jarduketak largestea, ustezko iragazketei dagokienez.
Horregatik, hautaketa-prozesuko oposizio-faseko probak errepikatzeak kalte nabarmena eragingo lieke proba horiek gainditu eta fede onez jokatu zuten izangaiei.
Prozesuan gertatu diren inguruabar bereziak kontuan hartuta, fede onez jokatzeko, konfiantza legitimorako eta segurtasun juridikorako egokiagoa da Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren uztailaren 24ko 756/2018 Ebazpena ondoriorik gabe uztea eta prozesuarekin jarraitzea gehiago luzatu gabe.
Era berean, kontuan hartu behar da 39/2015 Legearen 110. artikuluak muga orokorrak ezartzen dizkiela berrikusteko ahalmenei, ahalmen horiek gauzatzea ekitatearen, fede onaren, partikularren eskubideen edo legeen aurkakoa denean. 2018an probak errepikatzeari buruzko neurri bat hartu zen. Aztertzen ari garen kasuan, largespen judiziala eta kautelazko etetea egonda ere neurri hori mantentzen bada, baliteke gatazka egotea aipatutako mugekin, batez ere igarotako denboragatik eta izangaiei eragingo liekeen kalteagatik.
Hori guztiagatik, berdintasun-, merezimendu- eta gaitasun-printzipio konstituzionalak bermatzeko, Zuzendaritza Nagusiak hau,
EBAZTEN DU:
Lehenengoa.– Ondoriorik gabe uztea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren uztailaren 24ko 756/2018 Ebazpena, zeinaren bidez adostu baitzen estatutupeko lotura finkoa lortzeko hautaketa-prozesuaren ariketa praktikoaren hautaketa-proba errepikatzea fakultatibo medikoen eta teknikoen lanbide-taldeko kardiologiako fakultatibo espezialista mediko kategorian, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetarako.
Bigarrena.– Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 51. artikuluan xedatutakoaren arabera, ebazpen honen edukiaren eraginpean ez dauden egintzen eta izapideen baliozkotasunari eustea.
Hirugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, dagozkion ondorioak izan ditzan.
Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako hilabeteko epea izango da, ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 122. artikuluan aurreikusitakoaren arabera.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko urriaren 13a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
MIREN LOREA BILBAO ARTECHE.
RSS