
204. zk., 2026ko urriaren 26a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (133 KB - 1 orri.)
- EPUB (102 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
ETXEPARE EUSKAL INSTITUTUA / BASQUE INSTITUTE
4488
EBAZPENA, 2026ko urriaren 7koa, Etxepare Euskal Institutuko zuzendariarena, 2026. urtean euskal kultura sustatzeko eta hedatzeko irabazi asmorik gabeko jarduerak euskararen eremu geografikotik kanpo zabaltzeko dirulaguntzak emateko Balorazio Batzordearen kideak izendatzen dituena, eta batzorde horren osaera argitaratzen duena.
AURREKARIAK
Etxepare Euskal Institutuko zuzendariaren 2026ko ekainaren 2ko ebazpenak, 2026an euskal kultura sustatzeko eta hedatzeko irabazi asmorik gabeko jarduerak euskararen eremu geografikotik kanpo garatzeko dirulaguntzak emateko araubidea ezartzen du.
Agindu horren 11. artikuluak ezartzen du modalitate bakoitzerako eskabideak aztertu eta ebaluatzeko, balorazio-batzordeak osatuko direla.
Artikulu berak dio balorazio-batzordeen osaera EEIko zuzendariak ebatziko duela eta EHAAn argitaratuko dela.
Horiek horrela, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– 2026an euskal kultura sustatzeko eta hedatzeko irabazi asmorik gabeko jarduerak euskararen eremu geografikotik kanpo garatzeko aztertuko duen balorazio batzordearen kideak izendatzea eta bere osaera argitaratzea.
Beraz, batzordean honako kide hauek izango dira:
– Lehendakaria: Imanol Otaegi Mitxelena, Etxepare Euskal Institutuko Kultura zuzendaria.
Idazkaria: Alex Aginagalde Lopez, Etxepare Euskal Institutuko Euskara eta Kultura nazioartean sustatzeko teknikaria, edo haren ordezko teknikari bat.
– Bokalak:
Agurtzane Aizpuru Borda andrea, edo haren ordezkoa.
June Monroy andrea, edo haren ordezkoa.
Marion Lastiri andrea, edo haren ordezkoa.
Bigarrena.– Honako ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dadin agintzea, jende guztiak horren berri izan dezan.
Donostia, 2026ko urriaren 7a.
Etxepare Euskal Institutuko zuzendaria,
IRENE LARRAZA AIZPURUA.
RSS