
204. zk., 2026ko urriaren 26a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (95 KB - 1 orri.)
- EPUB (103 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
OSASUN SAILA
4485
AGINDUA, 2026ko urriaren 13koa, Osasuneko sailburuarena, Agiri Klinikoak Baloratzeko, Aukeratzeko eta Garbitzeko batzordearen osaera aldatzekoa.
Agiri Klinikoak Baloratzeko, Aukeratzeko eta Garbitzeko batzordeak (AKBAGABA) jatorria du martxoaren 13ko 38/2012 Dekretuan, historia klinikoari eta osasun-arloko paziente eta profesionalek dokumentazio klinikoaren arloan dituzten eskubide eta obligazioei buruzkoan. Dekretuaren 22. artikuluaren arabera, batzordea kide anitzeko organo bat da, osasun-arloan eskumena duen sailari atxikia, eta haren zeregina da aholkua ematea eta jarraibideak eta gomendioak egitea dokumentazio klinikoarekin zerikusia duten gaietan.
Batzordea hamaika kidek osatzen dute, artikulu horretan bertan xedatutako ordezkaritza-arauen arabera. Kideok, batzordea atxikita daukan saileko titularrak izendatzen ditu, haien bidez ordezkatuta egongo diren erakundeek proposatuta.
Batzordearen osaera Osasun eta Kontsumoko sailburuaren 2012ko ekainaren 29ko Aginduan ezarri zen (2012ko uztailaren 27ko EHAA, 146. zk.), eta harrezkero hainbat aldiz aldatu da, gaur egunekora iritsi arte, Osasuneko sailburuaren 2025eko uztailaren 23ko Aginduaren bitartez (2025eko abuztuaren 22ko EHAA, 158. zk.).
Berriki, María Teresa Madrid Conde andrea, batzordeko kidea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Erakunde Zentralaren ordezkari gisa, beste postu batera aldatu da, erakunde publikoko beste zerbitzu-erakunde batean. Postu-aldaketarekin, desagertu da pertsona hori batzordekide izendatzeko arrazoia, eta, beraz, batzordearen osaerari buruzko arauei eutsiz, beharrezkoa da haren kargu-uztea deklaratzea eta batzordean ordezkaritza bera beteko duen beste kide bat izendatzea.
Aurrekoagatik, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– María Teresa Madrid Conde andrea kargu hau utzitakotzat jotzea: Agiri Klinikoak Baloratzeko, Aukeratzeko eta Garbitzeko batzordeko kidea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Erakunde Zentralaren ordezkari gisa.
Bigarrena.– Aitziber Etxegibel Galdos andrea Agiri Klinikoak Baloratzeko, Aukeratzeko eta Garbitzeko batzordeko kide izendatzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Erakunde Zentralaren ordezkari gisa.
Hirugarrena.– Agindu honek ondorioak izango ditu Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko urriaren 13a.
Osasuneko sailburua,
ALBERTO MARTÍNEZ RUIZ.
RSS