Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

204. zk., 2026ko urriaren 26a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILEAK

Oposizioak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4478

1886/2026 EBAZPENA, irailaren 22koa, Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez deialdia egiten baita izendapen askez hornitzeko administrazio-taldeko buruaren (Ekonomia, Kontabilitate eta Fakturazio Arloa) lanpostu bat, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarean.

Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarean administrazio-taldeko buruaren (Ekonomia, Kontabilitate eta Fakturazio Arloa) lanpostua hutsik dago. Hori dela-eta, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunean, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan xedatutakoarekin, Zuzendaritza Gerentzia honek erabaki du deialdi publikoa iragartzea aipatutako lanpostua izendapen askez hornitzeko, oinarri hauen arabera

OINARRIAK

1.– Parte hartzeko baldintzak.

Deialdi honetan parte hartu ahal izango dute baldintza hauek betetzen dituztela egiaztatzen dutenek:

a) Estatutupeko, funtzionario edo langile lan-kontratudun finkoa izatea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko edozein zerbitzu-erakundetan eta lanpostua jabetzan edukitzea C2/D2 lanbide-taldean.

b) C2/D2 lanbide-taldeko titulua edukitzea.

c) Gutxienez 2 urteko lan-esperientzia izatea C2/D2 lanbide-taldean.

d) 2. hizkuntza-eskakizuna (derrigortasun-data: 2026-12-03).

e) Uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Euskara Planaren gainerako betebeharrak betetzea.

2.– Aintzat hartuko diren merezimenduak.

a) Esperientzia profesionala Osakidetzako zerbitzu-erakundeetako arlo ekonomikoan, honako eginkizun edo zeregin hauek bete dituena:

– Erakunde sanitarioen kudeaketa ekonomikoa.

– Kontabilitate publikoa.

– Fakturazio sanitarioa.

– Diru-sarreren kudeaketa.

– Ordaintzera behartuta dauden hirugarrenei fakturatzea.

– Zentroen arteko fakturazioa.

– Aurrekontuen kudeaketa.

– Kobrantzen kontrola eta zorraren jarraipena.

– Espediente ekonomikoen kudeaketa.

– Erosketen kudeaketa.

– Eskabideren kudeaketa.

– Izapideren kudeaketa.

– Inbertsioen kudeaketa.

b) Arlo hauetako prestakuntza, esperientzia eta ezagutzak:

– Osakidetzaren antolamendu-egitura ezagutzea, batez ere BOMSena.

– Aplikatzekoa den araudi ekonomiko-finantzarioa ezagutzea.

– Kontrataziorako eta gasturako barne-prozedurak.

– Hirugarrenei fakturatzeko zirkuituak.

– Osasun-aseguramenduari buruzko araudia.

– Itzulketen eta kobrantzen kudeaketa.

– Kontabilitate publikoa.

– Aurrekontuak.

– Kudeaketa ekonomiko sanitarioa.

– Fakturazio sanitarioa.

– Kontratazio publikoa.

– Datuen babesa.

– Taldeen kudeaketa.

– Bereziki baloratuko da SAPen kudeaketa ekonomikoko moduluen erabileraren arloko ezagutza eta esperientzia.

c) Elkarrizketa bat egingo da hautagaien alderdi hauek baloratzeko:

– Lidergoa. Administrazio-taldeak zuzentzeko gaitasuna.

– Plangintza. Lana antolatzeko eta helburuen jarraipena egiteko gaitasuna.

– Arazoak konpontzea. Gorabehera ekonomiko edo administratiboen aurrean erabakiak hartzeko gaitasuna.

– Komunikazioa. Honako hauekin hitz egiteko gaitasuna:

– Zuzendaritza Ekonomikoa.

– Gerentziako Zuzendaritza.

– Zuzendaritza Sanitarioak.

– Kanpoko erabiltzaileak.

d) Lanpostu hau betetzeko interesgarria izan daitekeen eta balioa erants dezakeen edozein merezimendu aurkeztu ahalko da.

3.– Euskararen ezagutza.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan Euskararen erabilera normalizatzeko martxoaren 18ko 67/2003 Dekretuak eta berau garatzen duten arauek xedatutakoaren arabera egingo da balorazioa.

4.– Eskabideak aurkezteko epea eta modua.

Interesdunek Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko Langileen Zuzendaritzara bidali beharko dituzte eskabideak (María Díaz Haroko kalea 58, 48010 Bilbo). Horretarako 15 egun balioduneko epea izango dute, ebazpen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Halaber, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako eran aurkeztu ahalko dira eskabideak.

Interesdunek Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko Langileen Zuzendaritzara bidali beharko dute eskabidea (María Díaz Haroko kalea 58, 48010 Bilbao), beren datu pertsonal guztiekin eta dokumentatutako curriculum vitaearekin batera.

Dokumentu hauek aurkeztu beharko dira:

– NANaren, pasaportearen edo gidabaimenaren fotokopia konpultsatua.

– Funtzionario edo estatutupeko langile izendapenaren fotokopia konpultsatua edo, hala badagokio, langile lan-kontratudun finkoa dela egiaztatzen duen agiriarena.

– Baldintzak betetzen dituela egiaztatzen duten dokumentu guztien fotokopia konpultsatua.

– Merezimendu baloragarriak egiaztatzen dituzten dokumentu guztien fotokopia konpultsatua.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Curriculum Vitae aplikazio informatiko korporatiboan behar bezala baliozkotuta dauden alderdiak ez dira ziurtatu behar izango aurreko paragrafoan azaldu den moduan; hala ere, eskatzaileak horren berri eman beharko du eskabidean.

5.– Balorazio Batzordea.

Batzorde bat eratuko da aurkezten diren eskabideak baloratzeko, eta izangaiei horren berri emango zaie.

Batzordeak, eskabideak baloratu ondoren, eginbide osagarriak gauzatzea erabaki dezake, eta izangaiei horien berri emango zaie.

Izangaien balorazioa egindakoan, eta berau kontuan hartuta, dagokion izendapena egiteko proposamena aurkeztuko da. Lanpostua hutsik uztea proposa dezake epaimahaiak, betiere aurrez txosten arrazoitua eginez, baldin eta izangaiek betetzen ez badituzte bete beharreko baldintzak.

Akta egingo da Batzordea biltzen den bakoitzean. Bertan, aurkeztutako izangaiak eta gauzatutako eginbide osagarriak (halakorik balego) zerrendatuko dira, eta emango dira lanpostua euretako bati esleitzeko edo deialdia hutsik uzteko kontuan hartutako arrazoiak.

6.– Hautaketa-prozedura.

Ezin izango dira baloratu, inolaz ere, deialdia EHAAn argitaratzen den egunean eskuratu gabe dauden merezimenduak, ez eta eskabideak aurkezteko epea amaitu aurretik behar bezala alegatu eta egiaztatu ez direnak ere.

7.– Prozedurari amaiera ematen dion ebazpena.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeko Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko zuzendari-gerentearen ebazpenaren bidez amaituko da honen bidez hasitako prozedura (lanpostua esleitzea edo hutsik uztea), eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren intranetean zein webgune korporatiboan argitaratuko da.

Ebazpen horrek ondorioak izango ditu EHAAn argitaratzen den egunetik aurrera, bertan besterik xedatu ezean.

8.– Ebazpen honen aurkako errekurtsoak.

Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Bilbao, 2026ko irailaren 22a.

Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko zuzendari-gerentea,

IZASKUN ELORTEGI KAIERO.


Azterketa dokumentala