
204. zk., 2026ko urriaren 26a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (97 KB - 1 orri.)
- EPUB (103 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILEAK
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4474
527/2026 EBAZPENA, irailaren 22koa, Emergentziak erakundeko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez deialdia egiten baita Emergentzietako Mantentze eta Instalazioetako taldeburuaren (Ibilgailuen arduraduna) lanpostu bat izendapen askez hornitzeko Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Emergentziak erakundean.
Abenduaren 1eko 175/2025 Ebazpenaren bidez, deialdia egin zen Mantentze Lanetako eta Instalazioetako Azpitaldeko buruaren (ibilgailuen arduraduna) lanpostu bat izendapen askez hornitzeko Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Emergentziak erakundean.
Batzordeak baloratu egin ditu aurkeztutako eskabideak, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, Asier López Fernández jaunak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, erabaki da pertsona hori Mantentze Lanetako eta Instalazioetako Azpitaldeko buru (ibilgailuen arduraduna) izendatzea, izendapen askez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Emergentziak erakundean.
Beraz, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunarekin, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuarekin eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuarekin, baita Emergentzien eremuko eginkizunen esleipenari eta ordezkapen-araubideari buruzko Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 12ko 1558/2024 Ebazpenean eta martxoaren 7ko 449/2025 Ebazpenean xedatutakoarekin ere,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Asier López Fernández jauna izendatzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Emergentzietako Mantentze Lanetako eta Instalazioetako Azpitaldeko buru (ibilgailuen arduraduna).
Bigarrena.– Izendapen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Hirugarrena.– Izendapenak egin dituen organoak edozein unetan kargugabetu ditzake, bere eskumen-ahalez, izendapen askeko sistemaren bidez izendatu dituen langileak. Kargutik kentzeak edo mugiarazteak honako hau eragingo du: langilea beste lanpostu funtzional batera lekualdatuko da, baina, edonola ere, interesdunak duen kategoriari dagozkion baldintzei eutsiko die. Hain zuzen, ezaugarri berberak dituen lanpostu bati atxikiko zaio eta, ahal dela, izendapena jaso aurretik bera zegoen antolakuntza- eta lurralde-eremu berberetan. Atxikitze horrek, hain zuzen, kargugabetze-dataren hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak, eta lanpostua hornitzeko eskatzen diren betekizun eta baldintza guztiak bete beharko ditu.
Laugarrena.– Interesdunari eta Emergentzietako ESIari ebazpen honen berri ematea.
Bosgarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako hilabeteko epea izango da, Ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Bilbao, 2026ko irailaren 22a.
Emergentziak erakundeko zuzendari-gerentea,
ELEDER RÍOS LORENZO.
RSS