Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

204. zk., 2026ko urriaren 26a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
4470

AGINDUA, 2026ko urriaren 13koa, Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, zeinaren bidez Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakunde Autonomiadunak (HABE) eskaintzen dituen zerbitzuen eta betetzen dituen jardueren prezio publikoak finkatzeko ematen dena.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen prezio publikoen arabera ordain daitezkeen zerbitzu eta jarduerak zehazten dituen uztailaren 30eko 397/2013 Dekretuaren eranskinaren 18. atalak Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakunde Autonomoak (HABE) eskaintzen dituen zerbitzu eta jarduerak jasotzen ditu, prezio publikoen bidez ordain daitezkeenak.

Agindu honen xedea da Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakunde Autonomoak (HABE) ematen dituen zerbitzuen eta jardueren prezio publikoak finkatzea, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Tasa eta Prezio Publikoei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen martxoaren 20ko 1/2025 Legegintzako Dekretuan xedatutakoaren arabera, eta horiek aldez aurretik arautzen zituen Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2020ko abuztuaren 4ko Agindua indargabetzea.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Tasa eta Prezio Publikoei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen irailaren 11ko 1/2007 Legegintzako Dekretuaren 33. artikuluak ematen dizkidan ahalmenen indarrez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak prezio publikoen bidez ordain daitezkeen zerbitzu eta jarduerak zehazten dituen uztailaren 30eko 397/2013 Dekretuak dioenarekin bat etorriz eta Ogasun eta Finantza Sailak espedienteari aldeko irizpena eman diola kontuan hartuta, honako hau

XEDATZEN DUT:

1. artikulua.– Xedea.

Agindu honen xedea da HABE erakunde autonomiadunak eskainitako zerbitzuengatiko salneurri publikoen zenbatekoa ezartzea.

2. artikulua.– Euskara irakasteko zerbitzuak.

Sektore publikoko langileak euskalduntzeko ikastaroak antolatu, koordinatu, kontratatu eta jarraipena egiteagatik honako hauek izango dira salneurri publikoak:

a) Sektore publikoko erakundeek eskatuta osatutako ikas-taldeak.

1.– Aurrez aurreko ikastereduan eta jardun bikoan eskaintzen diren ikastaroak euskaltegi publikoetan: 178,20 euro/orduko/taldeko.

2.– Euskaltegi publikoek aurrez aurreko ikastereduan eta jardun bikoan (aurrez aurre eta tutoretza-saioak) eskainitako ikastaroak administrazioaren lokaletan: 160,38 euro/taldeko/orduko.

3.– Aurrez aurreko ikastereduan eta jardun bikoan eskaintzen diren ikastaroak euskaltegi pribatuetan: 118,14 euro/taldeko/orduko.

4.– Euskaltegi pribatuek aurrez aurreko ikastereduan eta jardun bikoan eskainitako ikastaroak administrazioaren lokaletan: 107,40 euro/taldeko/orduko.

b) Barnetegiak:

Barnetegietan egiten diren egonaldi eta ostatuei dagozkien zerbitzuak:

– 17,92 euro/ eguneko/ikasleko mantenu erdia.

– 47,34 euro/eguneko/ikasleko mantenu osoa.

c) Sektore publikoko langileen ikas-taldeetan sartzen ez diren ikasle solteak:

1.– Ikastaroak euskaltegi publikoetan 12,40 euro/ikasleko/orduko.

2.– Ikastaroak euskaltegi pribatuetan:

– Lurralde Historikoetako hiriburuetan: 12,05 euro/ikasleko/orduko.

– Gainerako herrietan: 11,50 euro/ikasleko/orduko.

3.– Ikasleei eginiko abiapuntuaren ebaluazioa: 29,81 euro/orduko edo ikasleko.

d) Sektore publikoko langileen ikastaroen koordinazio eta jarraipen-zerbitzuak:

– Sektore publikoko ikas-taldeen kasuan: 6,97 euro/taldeko/orduko.

– Ikasle solteak bestelako taldetan: 0,61 euro/ikasleko/orduko.

e) Eguneko/orduko bertaratzeari buruzko datuak.

– Tarifa: 1,65 euro/ikasleko hilean.

f) Autoikaskuntza tutorizatuan eskaintzen diren ikastaroak.

1.– Autoikaskuntza tutorizatuaren bidezko ikastaroak lanpostuan bertan:

– Autoikaskuntza-sistemaren lizentziak. Haren barruan izango dira: autoikaskuntzarako softwarea instalatzea, eguneratzea eta zerbitzu teknikoa beharrezkoa izanez gero, erabiltzeko argibideak, mailaketa-azterketak, pedagogia-jarraipena, mintza-saioak eta tutoretza-saioak. Lizentziaren prezioa ikastaroaren ordu kopuruaren araberakoa izango da:

(Ikusi .PDF Fitxategia)

– Zerbitzu osagarriak (ikastaro guztietan):

– Programaren erabileraren hileroko txostena: 1,83 euro/txosteneko/ikasleko.

– Programaren erabilera, asistentzia eta aprobetxamenduaren hileroko txostena: 5,49 euro/txosteneko/ikasleko.

Tutoreek euskaltegia edo autoikaskuntzarako zentro homologatua kokatuta dagoen herritik kanpo dagoen lantokira mugitu beharra badute, joan-etorrietako gastuen ordainketak zerbitzuen ondoriozko kalteordainei buruzko ekainaren 13ko 121/2006 Dekretuan Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta bere erakunde autonomoetako enplegatu publikoentzat aurreikusten direnak aplikatuko dira.

2.– Autoikaskuntza tutorizatuaren bidezko ikastaroak euskaltegietan edo autoikaskuntzarako zentro homologatuetan:

Autoikaskuntza tutorizatuaren bidezko ikastaroko matrikula:

(Ikusi .PDF Fitxategia)

3. artikulua.– Hizkuntza-gaitasuna ebaluatzeko eta egiaztatzeko zerbitzuak.

1.– Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Curriculumaren mailaren bat egiaztatzeko azterketa-eskubideak:

a) Euskaltegietako eta euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatuetako ikasleei zuzendutako proba-deialdietan eta Euskal Etxeetako ikasleentzako deialdi berezietan:

– Orokorrean: 47,57 euro maila/deialdi/ikasleko.

– 19/2024 Dekretuak, otsailaren 22koak, 22.9 artikuluan aurreikusten dituen hizkuntza-eskakizunetako zatiren bat (dela idazmen- eta irakurmen-zatia, dela mintzamen- eta entzumen-zatia) egiaztatua izateagatik beste zatia soilik egiteko deialdietan: 23,79 euro maila/deialdi/ikasleko.

Atal honetan aurreikusitakoaren ondorioetarako, ez dira egiaztapentzat joko 47/2012 Dekretuan, euskaraz egindako ikasketa ofizialak aintzat hartzeko eta euskara-maila hizkuntza-tituluen eta ziurtagirien bidez egiaztatzetik salbuestekoan, aurreikusten diren salbuespenak, ezta deialdi jakin batean koiunturalki aurreikusitako egiaztatze-prozesuaren zati baten kalifikazioaren kontserbazio hutsak ere.

– Desgaitasunen bat duten pertsonen kasuan, 19/2024 Dekretuak, otsailaren 22koak, 22.8 artikuluak aurreikusten duen hizkuntza-eskakizun partziala egiteko deialdietan: 23,79 maila/deialdi/ikasleko.

b) Deialdi irekien egiaztapen-probetan eta a) atalean aurreikusten ez diren beste ezohiko deialdi batzuetan:

– Orokorrean: 94,09 euro maila/deialdi/ikasleko.

– 19/2024 Dekretuak, otsailaren 22koak, 22.9 artikuluan aurreikusten dituen hizkuntza-eskakizunetako zatiren bat (dela idazmen- eta irakurmen-zatia, dela mintzamen- eta entzumen-zatia) egiaztatua izateagatik beste zatia soilik egiteko deialdietan: 47,57 euro maila/deialdi/ikasleko.

Atal honetan aurreikusitakoaren ondorioetarako, ez dira egiaztapentzat joko 47/2012 Dekretuan, euskaraz egindako ikasketa ofizialak aintzat hartzeko eta euskara-maila hizkuntza-tituluen eta ziurtagirien bidez egiaztatzetik salbuestekoan, aurreikusten diren salbuespenak, ezta deialdi jakin batean koiunturalki aurreikusitako egiaztatze-prozesuaren zati baten kalifikazioaren kontserbazio hutsak ere.

– Desgaitasunen bat duten pertsonen kasuan, 19/2024 Dekretuak, otsailaren 22koak, 22.8 artikuluak aurreikusten duen hizkuntza-eskakizun partziala egiteko deialdietan: 47,57 maila/deialdi/ikasleko.

c) Salbuespenak eta hobariak.

– Ordaintzeko salbuetsita egongo dira espetxeetan dauden pertsonak, kategoria bereziko familia ugarietako kideak, terrorismoaren biktimei laguntza integrala emateko sistema arautzen duen azaroaren 9ko 290/2010 Dekretuaren 25. artikuluan aurreikusitako egoeretan dauden pertsonak eta azken bost urteotan genero-indarkeria jasan duten pertsonak genero-indarkeriaren egoera egiaztatzen duen ziurtagiria aurkeztuta.

– % 50eko hobaria izango dute kategoria orokorreko familia ugarietako kideek.

2.– Epaimahaietan eta Balorazio Batzordetan HABEren teknikariek parte hartzeko, frogak prestatzeko, aplikatzeko eta zuzentzeko zerbitzuak: 65,32 euro/lanorduko. (BEZa kanpo).

3.– Aurreko atalean azaldutako prezioari dagokion BEZa erantsiko zaio, haren araudi erregulatzailearen arabera.

4.– Horrez gain, teknikarien joan-etorrietako gastuen ordainketak zerbitzuen ondoriozko kalte-ordainei buruzko ekainaren 13ko 121/2006 Dekretuan Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta bere erakunde autonomoetako enplegatu publikoentzat aurreikusten direnak aplikatuko dira.

4. artikulua.– Mintegi, kongresu, jardunaldi eta ikastaroetako matrikulak.

– HABEk euskara-irakasleentzako antolatzen dituen aurrez aurreko saioak zein modu telematiko bidezko prestakuntza-jarduerei dagokien matrikularen zenbatekoa iraupenaren arabera ezarriko da.

(Ikusi .PDF Fitxategia)

– Beste erakunde batzuek antolatutako prestakuntza-jarduera zein ikastaroetan HABEren zerbitzuak jaso nahi badira, 100,50 euro/orduko ordainduko da zerbitzu horiengatik.

5. artikulua.– Argitalpen eta material didaktikoen salmenta.

– HABE erakunde autonomiadunaren aldizkako argitalpenen ale solteen salneurriak, BEZa kanpo, honako hauek dira:

(Ikusi .PDF Fitxategia)

– HABE erakunde autonomiadunak paperean argitaratu dituen materialen salneurriak, BEZa kanpo, honako hauek dira:

(Ikusi .PDF Fitxategia)

– Aurreko apartatuetan jasotako prezioei dagokion BEZa gehituko zaie, haren araudi erregulatzailearen arabera.

6. artikulua.– Ordaintzeko baldintzak.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta bere erakunde autonomoen zuzenbide publikoko diru-sarreren erregistro eta kobrantza automatikoaren inguruan unean-unean indarrean den araudiaren arabera egingo dira ordainketak, administrazioaren ordainketa eta kobrantzen sistema integralaren bitartez.

XEDAPEN INDARGABETZAILE BAKARRA

Indargabetuta geratzen da 2020ko abuztuaren 4ko Agindua, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, sailburu beraren 2021eko uztailaren 30eko, 2023ko irailaren 29ko eta 2024ko abuztuaren 13ko Aginduen bidez eta Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2025eko abenduaren 23ko Aginduaren bidez aldatutakoa, Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakunde Autonomiadunak (HABEk) eskaintzen dituen zerbitzuen eta betetzen dituen jardueren prezio publikoak finkatzen dituena.

AZKEN XEDAPEN BAKARRA

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko urriaren 13a.

Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,

IBONE BENGOETXEA OTAOLEA.


Azterketa dokumentala