Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

203. zk., 2026ko urriaren 23a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
4469

IRAGARKIA, Oiartzungo udalerrian (Gipuzkoa) Gainbeltz izeneko parajean dagoen izenik gabeko iturburu bat urtean 510 m3 aprobetxatzeko, abeltzaintza-erabilerarako, administrazio-emakida eskatzeko espedientea jendaurrean jartzeko dena.

– Espedientearen kodea: A-G-2026-0011

– Eskatzailea: Oiartzungo Udala.

– Jardueraren kokapena: Oiartzun (Gipuzkoa).

– Hargune puntua (koordenadak UTM (ETRS89)): X: 594.891 Y: 4.789.118

– Eskatutako urteko bolumena: 510 m3/urteko.

– Uraren erabilera: Abeltzaintza-erabilera.

– Jardueraren deskribapena: Iturburuko urak azaleratzen diren puntuan, urlehortarrentzako putzu bat eraiki da, eta soberakina 5 m inguru ibaian behera bideratzen da 1,1 m3-ko edukiera duen aska bateraino 20 behik eta 10 zaldik osatutako aziendaren beharrak asetzeko balioko du.

Eta hori guztia jendaurrean jartzen da, guztiak jakinaren gainean egon daitezen, hogei (20) eguneko epean, iragarki hau EHAAn argitaratu eta biharamunetik hasita, hala xedatzen baita Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamendua onartzen duen apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren 109. artikuluan, eta urriaren 1eko 39/2015 Legearen 83. artikuluaren arabera, bere burua kaltetutzat jotzen duen edonork espedientea aztertu eta egokitzat jotzen duena adieraz dezan, 39/2015 Legean aurreikusitako moduan eta adierazitako epean.

Espedientea eskuragarri egongo da, adierazitako epearen barruan, Uraren Euskal Agentzian eta Interneteko atarian, Informazio Publikoa atalean (https://www.uragentzia.euskadi.eus).

Vitoria-Gasteiz, 2026ko urriaren 13a.

Zuzendari nagusia,
EE (Ebazpena, 2025eko maiatzaren 23koa).

Aprobetxamenduen arduraduna,

ANABEL MONTILLA OLALDE.


Azterketa dokumentala