Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

203. zk., 2026ko urriaren 23a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
4468

IRAGARKIA, zeinaren bidez argitaratzen baitira Berriatuako udalerriko (Bizkaia) ur-aprobetxamendu baterako administrazio-emakidaren ebazpena eta udalerri bereko beste ur aprobetxamendu baten iraungitzea.

Emandakoaren espediente-kodea: A-B-2025-0029.

Eskatzailea: Ana María Mugartegi Arambarri.

Iraungitakoaren espediente-kodea: A-B-2011-2229.

Eskatzailea: Ana María Mugartegi Arambarri.

Apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren bidez (30eko BOE) onartutako Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamenduak 116. artikuluan aurreikusitakoa betez, jakitera ematen da, denek jakin dezaten, ezen Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiaren 2026ko irailaren 4ko ebazpenez, eta horretarako hasitako espedientearen ondorioz, eman zaiola Ana María Mugartegi Arambarriri Berriatuako udalerrian (Bizkaia) dagoen izenik gabeko iturburu baten aprobetxamendurako administrazio-emakida, zeinari esker 20 urtez 13,2 m3 ur aprobetxatu ahalko dituen, urtean, ureztatzeko.

Jakinarazten da, halaber, iraungitzat jo dela Berriatuako udalerrian (Bizkaia) dagoen iturburu bateko urak aprobetxatzeko eskubidea, Iparraldeko Konfederazio Hidrografikoaren 1993ko azaroaren 17ko ebazpenez inskribatua (Espediente zenbakia: A-B-2011-2229).

Vitoria-Gasteiz, 2026ko urriaren 6a.

Zuzendari nagusia.
EE (Ebazpena, 2025eko maiatzaren 23koa).

Aprobetxamenduen arduraduna,

ANABEL MONTILLA OLALDE.


Azterketa dokumentala