
203. zk., 2026ko urriaren 23a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (120 KB - 1 orri.)
- EPUB (101 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
URAREN EUSKAL AGENTZIA
4467
IRAGARKIA, zeinaren bidez argitaratzen baitira Elgoibarko udalerriko (Gipuzkoa) ur-aprobetxamendu baterako administrazio-emakidaren ebazpena eta udalerri bereko beste ur aprobetxamendu baten iraungitzea.
Emandakoaren espediente-kodea: A-G-2024-0029.
Eskatzailea: Angela Badiola Uria.
Iraungitakoaren espediente-kodea: A-G-2011-4077.
Eskatzailea: Angela Badiola Uria.
Apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren bidez (30eko BOE) onartutako Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamenduak 116. artikuluan aurreikusitakoa betez, jakitera ematen da, denek jakin dezaten, ezen Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiaren 2026ko uztailaren 14ko ebazpenez, eta horretarako hasitako espedientearen ondorioz, eman zaiola Angela Badiola Uriari Elgoibar udalerriko (Gipuzkoa) Andraskorta iturburuaren aprobetxamendurako administrazio-emakida, zeinaren bidez urtean 1.698 m3 ur erabili ahalko baititu, 20 urtez, etxerako, abeltzaintzarako eta ureztatzeko.
Jakinarazten da, halaber, iraungitzat jo dela Elgoibar udalerriko (Gipuzkoa) iturburu bateko urak aprobetxatzeko eskubidea, Iparraldeko Konfederazio Hidrografikoaren 1993ko maiatzaren 24ko ebazpenez inskribatua (Espediente zenbakia: A-G-2011-4077).
Vitoria-Gasteiz, 2026ko urriaren 5a.
Zuzendari nagusia.
EE (Ebazpena, 2025eko maiatzaren 23koa).
Aprobetxamenduen arduraduna,
ANABEL MONTILLA OLALDE.
RSS