Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

203. zk., 2026ko urriaren 23a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4465

IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitzaie Bilboko Auzialdi Auzitegiko Administrazioarekiko Auzien Ataleko 3 zenbakiko plazan, jarraitzen den administrazioarekiko auzi-errekurtsoko balizko interesdunei (prozedura arrunta, 215/2026 zk.).

Bilboko Auzialdiko Auzitegiaren Administrazioarekiko Auzien Ataleko 3 zenbakian, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri da (prozedura arrunten izapideen bidez egiten zaio jarraipena, zenbaki honen bitartez: 215/2026) Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren ebazpen hauen kontra, zeinek lotura duten 2020-2021-2022ko EPEko lehiaketa-oposizioaren sistemaren fakultatibo medikoen eta teknikoen lanbide-taldeko biologo kategorian (biologoen lanpostu funtzionala) estatutupeko lotura finkoa lortzeko hautaketa-probekin:

– Uztailaren 11ko 1225/2025 Ebazpena, esleipenak egitekoa.

– Uztailaren 11ko 1242/2025 Ebazpena, izendapenak egitekoa.

– Martxoaren 16ko 568/2026 Ebazpena, erresulta-fasean destinoak esleitzekoa.

– Martxoaren 16ko 579/2026 Ebazpena, erresulta-fasean izendapenak egitekoa.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa Arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluan ezarritakoa betetzeko, dei egiten zaizu, hirugarren interesdun gisa, eta zera jakinarazten zaizu, aipatu prozedura judizialera bertaratu eta aurkeztu zaitezkeela, bederatzi eguneko epean, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko urriaren 9a.

Aholkularitza Juridikoko zuzendariordea,

MAITEDER MIELGO RUBIO.


Azterketa dokumentala