
203. zk., 2026ko urriaren 23a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (129 KB - 3 orri.)
- EPUB (111 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
4463
IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren zuzendariaren ebazpena, kontsumo arloko SAN-48A001-7-2026 zehapen-espedientea ebazten duena.
Ezinezkoa izan da ebazpen horren jakinarazpen arrunta egitea, eta, horregatik, iragarki hau argitaratuko da, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan.
Horren arabera, jakinarazten da SAN-48A001-7-2026 zenbakiko zehapen-prozeduraren ebazpena eman dela, 2026ko ekainaren 18an, 16073247L NAN duen pertsonari irekitakoa.
Hautsitako araua: Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Estatutuari buruzko 4/2023 Legearen 141.1 artikulua.
Ezarritako zehapena: 10.000 euro.
Legezko oharrak: esandako ebazpen horrek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari; eta, bere aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.
Halaber, jakinarazten zaio honela ordaindu beharko duela zehapena:
Jakinarazpena hilaren 1etik 15era bitartean egin bada, jakinarazpena egin den egunetik hurrengo hilaren 20ra arte, edo, hilaren 20a balioduna ez bada, hurrengo egun baliodunera arte.
Jakinarazpena hilaren 16tik hileko azken egunera bitartean egin bada, jakinarazpena egin den egunetik hurrengo bigarren hilaren 5era arte, edo, hil horren 5a balioduna ez bada, hurrengo egun baliodunera arte.
Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezteko epea oro har ezarritako ordainketa-epea baino geroago amaitzen bada, luzatu egingo da ordaintzeko epea, errekurtsoa aurkezteko epea amaitu ondorengo lehen egun baliodunera arte, baldin eta ez bada errekurtsorik aurkezten; hori guztia, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Diru-bilketa Erregelamendua onartzen duen urtarrilaren 12ko 1/2021 Dekretuaren 59. artikuluak dioenaren arabera egingo da.
Ordaintzean, adierazi beharko da zein diren zigortuaren 16073247L IFZ eta espediente-zenbakia (SAN-48A001-7-2026), bai eta espedientea Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuari dagokiola ere. Horretarako, zehapen-espediente honi dagozkion dokumentuak ditu Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoaren karpetan: (https://www.euskadi.eus/mi-carpeta/web01-sede/es/).
Horren berri ematen da, eranskinean aipatzen den interesduna jakitun izan dadin eta jakinarazpentzat har dezan.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko irailaren 30a.
Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren zuzendaria,
ANA MARÍA SÁNCHEZ HERRÁEZ.
RSS