
203. zk., 2026ko urriaren 23a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (128 KB - 2 orri.)
- EPUB (109 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
OSASUN SAILA
4461
IRAGARKIA, Osasuneko Bizkaiko lurralde-ordezkariarena, Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariak B-12/2026-AD zehapen-prozeduran emandako ebazpena jakinarazteko dena.
Aipatutako ebazpena ezin jakinarazita 79001441Y IFZ duen pertsonari ohiko bideak baliatuz, iragarki hau argitaratzen da.
Iragarkiaren bidez, jakinarazten zaio ebazpena eman dela arau-hauste sanitarioagatik irekitako zehapen-espedientean, eta, ondorioz, isun bat jarri dela, 601 eurokoa guztira.
Legezko ohartarazpenak:
Zehapen-ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta haren aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke Osasuneko eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordearen aurrean edo Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariaren aurrean, hilabeteko epean jakinarazpena jaso eta hurrengo egunean zenbatzen hasita, hala jasotzen baitu 121. artikuluan eta hurrengoetan urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenak. Espedientea eskuragarri egongo da Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan («Nire karpeta») eta Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan (Bilbao, Rekalde zumarkalea 39 A, 5. solairua – Aholkularitza Juridikoa), aldez aurretik hitzordua eskatuta telefono hauetan: 94 403 15 87 – 94 403 17 16.
Ohartarazten da isun-zehapenaren zenbatekoa honako epe hauetan ordaindu beharko dela: Ebazpenaren jakinarazpena hilaren 1etik 15era bitartean egiten bada, jakinarazi denetik hurrengo hilaren 20ra arte, edo, egun hori balioduna ez bada, hurrengo egun baliodunera arte. Ebazpena hilaren 16tik azken egunera bitartean jakinarazi bada, jakinarazpena egin denetik hurrengo bigarren hilaren 5era arte edo, egun hori balioduna ez bada, hurrengo egun baliodunera arte.
Gora jotzeko errekurtsoa jartzeko epea aurreko paragrafoan adierazitako epeen ondoren amaitzen bada, ordaintzeko epea errekurtsoa jartzeko epea amaitu eta hurrengo egun baliodunera arte luzatuko da, non eta ez den errekurtsoa aurkeztu.
Ordaintzeko modua: ordainketa-gutuna eskatu behar da, Osasun Saileko Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan (aldez aurretik hitzordua eskatu behar da, lehenago aipatutako toki berean).
Gorago adierazitako borondatezko epean ordaindu ezean, isuna premiamendu bidez ordainaraziko da, indarrean dauden xedapenen arabera eta dagozkion gainordainekin.
Jakinarazpen gisa, hau argitaratzen da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Estatuko Aldizkari Ofizialean, hala aurreikusten baitu urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenak.
Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunean hasita.
Bilbao, 2026ko urriaren 7a.
Osasuneko Bizkaiko lurralde-ordezkaria,
ANDONI GAMBOA MARTÍNEZ.
RSS