Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

203. zk., 2026ko urriaren 23a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
4460

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baitira Ertzaintzako zuzendariaren zenbait ebazpen, Herritarren Segurtasuna Babesteko martxoaren 30eko 4/2015 Lege Organikoan (HSBLO) jasotako arau-hausteengatik emanak.

Aipatutako ebazpenen jakinarazpen pertsonala egin eginik, iragarki hau argitaratzen da, hala xedatzen baitu 44. artikuluan urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenak.

1.– Ebazpenen aurka, ez baitiote amaierarik ematen administrazio-bideari, interesdunak gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango dio, hilabeteko epean, Segurtasun sailburuordeari, epe hori iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunean zenbatzen hasita. Espedientea eskuragarri egongo da Segurtasuna Koordinatzeko Zuzendaritzan, Erandion (Larrauri Mendotxe bidea 18).

2.– Gora jotzeko errekurtsoa aurkezteko hilabeteko epea amaituta, interesdunak hamabost egun balioduneko epea izango du isuna ordaintzeko (HSBLO, 53 artikulua).

3.– Horretarako, dagokion ordainketa-gutuna erabili beharko da, goian adierazitako helbidean eskatuz edo espediente elektronikora joz eskuratu ahal izango duena. Isunaren ordainketa gutunean bertan aipatzen diren finantza-erakunde laguntzaileetan egin daiteke, edo, bestela, Eusko Jaurlaritzaren ordainketa-pasabidean (http://www.euskadi.net/nireordainketa).

4.– Isuna adierazitako borondatezko epean ordaindu ezean, premiamendu bidez ordainaraziko da, interesdunaren ondarearen aurka, urriaren 1eko 39/2015 Legeak 101.1 artikuluan xedatu bezala.

5.– Isuna adin txikiko bati ezarri bazaio eta horretarako arrazoia martxoaren 30eko 4/2015 Lege Organikoak, Herritarren Segurtasuna Babestekoak, 36.16 artikuluan jasotzen duen arau-hauste bat izan bada, eten egin ahalko da, baldin eta, arau-hausleak berak eta haren legezko ordezkariek hala eskatuta, arau-hausleak tratamendua edo errehabilitazioa egitea onartzen badu –haren beharra badu–, edo berreziketa-jarduerak egiten baditu (legearen bosgarren xedapen gehigarria). Kasu horretan, hala jakinarazi beharko zaio administrazio honi, gehienez ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik hamabost egun baliodunera bitarteko epean.

Argitaratzen da hau eranskineko interesdunak haren jakitun izan daitezen, haientzat norberarentzako jakinarazpenaren balio izango baitu.

Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Erandio, 2026ko urriaren 8a.

Ertzaintzako zuzendaria,

AITOR LANDA ZARRAGA.

(Ikusi .PDF Fitxategia)

Azterketa dokumentala