Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

203. zk., 2026ko urriaren 23a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
4459

IRAGARKIA, ibilgailuak dauden lekutik kentzeko errekerimenduak jakinarazten dituena.

Errekerimendu horien jakinarazpen pertsonala egin eginik, iragarki hau argitaratzen da, hala egitea xedatzen baitu 44. artikuluan urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenak.

Errekerimenduarekin batera, ohartarazpen hauek ere egiten dira:

Lehenengoa.– Bi hilabete baino gehiago igaro dira zerrendako ibilgailuak ibilgetu edo bide publikotik kendu zirenetik, eta ordutik hona alegaziorik aurkeztu ez denez, titularrek hilabeteko epea dute ibilgailua dagoen tokitik eramateko, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunen zenbatzen hasita, hala ezartzen baitu 106. artikuluaren 1. atalaren a) idatz-zatian eta atal horren azken tartekian Trafikoari, Ibilgailu motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legeak (Testu Bategina, urriaren 30eko 6/2015 Legegintzako Errege Dekretuaz onartua).

Bigarrena.– Jakinarazten dizuegu ezen, Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko legearen 105.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, eskatu egin ahal zaizuela, ibilgailua eraman aurretik, hura zegoen tokitik kentzeagatik eta beste leku batean gordetzeagatik sortutako gastuak ordain ditzazuela.

Hirugarrena.– Adierazitako epean ibilgailuak eraman ezean, ibilgailuen Tratamendurako Zentro Baimendu batera eramango dira, Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko legearen 106.1 artikuluaren azken tartekian xedatutakoaren arabera.

Aurrekoa argitaratzen da eranskineko interesatuak haren jakitun izan daitezen, jakinarazpen-balioa izango baitu haientzat.

Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Boletin Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Donostia, 2026ko urriaren 7a.

Trafikoko Gipuzkoako lurralde-arduraduna,

EUGENIO HERNANDEZ GONZALEZ.

ERANSKINA
(Ikusi .PDF Fitxategia)

Azterketa dokumentala