
203. zk., 2026ko urriaren 23a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (118 KB - 1 orri.)
- EPUB (102 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
GOBERNANTZA, ADMINISTRAZIO DIGITAL ETA AUTOGOBERNUAREN SAILA
4455
IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira Vitoria-Gasteizko Auzialdi Auzitegiko Administrazioarekiko Auzien Atalaleko 4 zenbakiko plazan bideratutako 346/2026 prozedura laburtuan interesa dutenak.
Enplegu Publikoko zuzendariak xedatu du Vitoria-Gasteizko Auzialdiko Auzitegiko Administrazioarekiko Auzien atalara, 4. plazara igortzea honako prozedura honi buruzko administrazio-espedientea:
346/2026 prozedura laburtua: Agindua, 2026ko apirilaren 23koa, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuarena. Agindu honen bidez, deialdia egiten da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko kidego eta eskaletan sartzeko hautaketa-prozesuetarako, eta oinarri espezifikoak onartzen dira.
Hori dela eta, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, espediente horretan interesa dutenei dei egiten zaie bederatzi eguneko epean ager daitezen, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Vitoria-Gasteizko Auzialdiko Auzitegiko Administrazioarekiko Auzien atalaren 4. plazan.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko urriaren 7a.
Enplegu Publikoko zuzendaria,
NEKANE COBOS SALINAS.
RSS