
203. zk., 2026ko urriaren 23a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (129 KB - 2 orri.)
- EPUB (111 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
EKONOMIA, LAN ETA ENPLEGU SAILA
4453
EDIKTUA, 2026ko urriaren 13koa, Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariarena, 34/15191/26 kodeduna, zeinaren bidez jakinarazten baita Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzaren 34/26 zehapen-ebazpena, I202026000015191 arau-hauste aktagatik emana.
Prozeduren jakinarazpen pertsonala ezin eginik, iragarki hau argitaratzen da, hala xedatzen baitu 44. eta 45. artikuluetan urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenak.
Interesdunek eskuragarri dute ebazpenaren testu osoa Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzan.
Jakinarazten zaio enpresa zehatuari gora jotzeko errekurtsoa aurkez dezakeela Eusko Jaurlaritzako Ekonomia, Lan eta Enplegu Sailaren Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariaren aurrean, eta horretarako hilabeteko epea duela, jakinarazpena egin eta hurrengo egunean zenbatzen hasita. Errekurtsoa epean eta behar den eran aurkeztu ezean, zehapenaren zenbatekoa ordaindu beharko da, Eusko Jaurlaritzako ordainketa-pasabidearen bidez, horretarako Interneteko helbide honetara joz eta ondoren zehazten diren datuak erabiliz:
Interneteko helbidea: https://www.euskadi.net/nireordainketa
Diru-bilketa prozeduraren kodea: 9050794.
Erakunde jaulkitzailea: 04833001-522.
Erreferentzia: 2026003400190.
Identifikazioa: 071126.
Zenbatekoa: 2.451 euro.
Ordainketarako mugaeguna: 2026-11-07.
Hau argitaratuta jakitun geratzen dira eranskineko interesdunak, jakinarazpen-balioa baitu haientzat.
Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko urriaren 13a.
Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria,
MARÍA VICTORIA PORTUGAL LLORENTE.
RSS