Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

203. zk., 2026ko urriaren 23a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
4451

EBAZPENA, 2026ko urriaren 9koa, Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren zuzendariarena, zeinaren bidez izendatzen baitira kontsumitzaileen antolakundeei 2026ko ekitaldian emango zaizkien laguntzak baloratzeko batzordeko kideak.

Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren zuzendariaren 2026ko martxoaren 4ko Ebazpenaren bidez (2026ko apirilaren 7ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 63. zk.), kontsumitzaileen antolakundeentzako dirulaguntzak arautzeko oinarriak eta 2026ko ekitaldirako deialdia onartu ziren.

Oinarri arautzaileen 9. artikuluak zehazten du aurkeztutako eskabideak ebaluatzeaz arduratuko den balorazio-batzordearen osaera.

Prozedura gardena izango dela eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. eta 24. artikuluetan aitortutako abstentzio- eta errekusazio-eskubidea baliatuko dela bermatzeko, balorazio-batzorde hori osatuko duten pertsona zehatzak izendatu behar dira.

Ikusirik 9/2007 Legea, ekainaren 29koa, Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutua sortzekoa, eta 159/2011 Dekretua, uztailaren 12koa, Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren egitura eta antolaketari buruzkoa, hau

EBAZTEN DUT:

Pertsona hauek izendatzea kontsumitzaileen antolakundeei 2026ko ekitaldirako ematen zaizkien laguntzak baloratzeko batzordeko kide, deialdia arautzen duten oinarrien 9. artikuluaren arabera:

– Lehendakaria: Mara Estibalez Presa, Kontsumobideko Erreklamazio, Bitartekaritza eta Arbitraje Unitateko arduraduna.

– Lourdes Saenz de Cámara Barrón, Kontsumobideko Plangintza, Azterlan, Informazio eta Prestakuntza Unitateko kontsumo-teknikaria.

– Gorka Álvarez Martínez, Sestaoko alkatea.

– Ruth González Peñas, Eudeleko teknikaria.

– María Bardesi Orue-Echevarria, Kontsumobideko Zerbitzu Orokorren Unitateko aholkulari juridikoa; batzordeko idazkari-lanak egingo ditu.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko urriaren 9a.

Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren zuzendaria,

ANA MARÍA SÁNCHEZ HERRÁEZ.


Azterketa dokumentala