
201. zk., 2026ko urriaren 21a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (99 KB - 1 orri.)
- EPUB (106 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
OSASUN SAILA
4420
IRAGARKIA, Markinako farmazia-eskualdean (Bizkaia) farmazia-bulego bat eskualdatzeko proposamenarena.
Farmazien eskualdatze-prozedura ezartzen duen martxoaren 16ko 166/1999 Dekretuak 4. artikuluan hala xedatuta, Markina farmazia-eremuan (Bizkaia) farmazia bat % 100 eskualdatzeko proposamen bat dagoela jakinarazten da.
Interesa duten farmazialariek eskuragarri dute espedienteko informazioa (farmazia-bulegoa, prezioa eta gainerako xehetasunak) honako helbide hauetan:
– Osasun Sailaren Arabako Lurralde Ordezkaritza, Olagibel kalea 38, Vitoria-Gasteiz.
– Osasun Sailaren Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritza, Antso Jakitunaren kalea 35, Donostia / San Sebastián.
– Osasun Sailaren Bizkaiko Lurralde Ordezkaritza, Errekalde zumarkalea 39, Bilbao.
Farmazia-bulegoa eskuratzeko eskabideak aurkezteko epea bi hilabetekoa izango da, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera zenbatuta.
Farmazia eskuratzeko eskabideek 274,81 euroko tasa ezarria dute.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko urriaren 2a.
Farmaziako zuzendaria,
JON IÑAKI BETOLAZA SAN MIGUEL.
RSS