Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

201. zk., 2026ko urriaren 21a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

JUSTIZIA ETA GIZA ESKUBIDEEN SAILA
4418

EBAZPENA, 2026ko urriaren 1ekoa, Justiziako sailburuordearena, zeinaren bidez eman gabe uzten baita espetxe-arloko lan eta ikerketari buruzko «Francisco Javier Gómez Elosegui» saria 2026an.

Uztailaren 14ko 120/2026 Dekretuaren bidez, espetxe-arloko lan eta ikerketari buruzko «Francisco Javier Gómez Elosegui» saria arautu zen.

Justiziako zuzendariaren 2026ko uztailaren 29ko Ebazpenak (2026ko abuztuaren 11ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 151. zk.) espetxe-arloko lan eta ikerketari buruzko «Francisco Javier Gomez Elosegui» sariaren 2026. urterako deialdia onartu zuen.

Deialdia onartzeko ebazpenaren I. eranskineko 4. artikuluaren arabera osatutako epaimahaia bildu ondoren, bat etorriz Espetxe-arloko lan eta ikerketari buruzko «Francisco Javier Gómez Elosegui» saria arautzen duen uztailaren 14ko 120/2026 Dekretuaren 7. artikuluan ezarritako esleipen-irizpideekin, eta gaiari buruz eztabaidatu ondoren, epaimahaiak saria emateko proposamenaren erabaki arrazoitua eman zuen.

120/2026 Dekretuaren 9.1 artikuluak xedatutakoaren arabera, proposamena interesdunari jakinarazi zitzaion, 2026ko irailaren 17an, eta hamar eguneko epea eman zitzaion, saria onartzen zuen ala ez adieraz zezan.

Epe horren barruan, saridun izateko proposatutako pertsonak sariari uko egiteko idazkia aurkeztu zuen.

Horrenbestez, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa. – Eman gabe uztea espetxe-arloko lan eta ikerketari buruzko «Francisco Javier Gómez Elosegui» saria 2026an.

Bigarrena. – Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke Justizia eta Giza Eskubideen sailburuaren aurrean, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko urriaren 1a.

Justiziako sailburuordea,

ALFONSO GÓMEZ FERNÁNDEZ.


Azterketa dokumentala