
201. zk., 2026ko urriaren 21a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (100 KB - 1 orri.)
- EPUB (100 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
4416
EBAZPENA, 2026ko urriaren 1ekoa, Kulturako sailburuordearena, zeinaren bidez Balorazio Batzordeko kideen izendapena jakinarazten baita Euskal Kultura Ondare Immateriala babesteko lanak egiteko 2026-2027 aldirako dirulaguntzak emateko deialdirako.
Ikusirik Jaurlaritzako lehenengo lehendakariordea eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2026ko uztailaren 22ko Agindua, Euskal Kultura Ondare Immateriala babesteko lanak egiteko 2026-2027 aldirako dirulaguntzen oinarriak onartu eta deialdia egiten duena.
Agindu horretako 14. oinarriak dioenez, Balorazio Batzordearen osaera Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.
Ondorioz, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Balorazio Batzordearen osaera argitaratzea. Hauek osatuko dute batzorde hori:
Batzordeburua:
– Urkiri Salaberria Gracia andrea, Kultura Ondarearen, Jabetza Intelektualaren eta Lege Gordailuaren zuzendaria.
Batzordekideak:
– Abdona Gil Abad andrea, Euskal Kultura Ondarearen Zentroaren arduraduna.
– Armando Llamosas Rubio jauna, Kultura Ondarearen, Jabetza Intelektualaren eta Lege Gordailuaren Zuzendaritzako teknikaria.
– Aizpea Esnal Eizmendi andrea, Kultura Ondarearen, Jabetza Intelektualaren eta Lege Gordailuaren Zuzendaritzako teknikaria.
Bigarrena.– Balorazio Batzordeko idazkari izendatzea, hitzarekin baina botorik gabe, Natalia Barral Marín andrea, Kultura Ondarearen, Jabetza Intelektualaren eta Lege Gordailuaren Zuzendaritzako aholkulari juridikoa.
– Ordezkoa: Xiker Arza Ramajo jauna, Kultura Ondarearen, Jabetza Intelektualaren eta Lege Gordailuaren Zuzendaritzako aholkulari juridikoa.
Hirugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dadila agintzea, herritar guztiek horren berri izan dezaten.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko urriaren 1a.
Kulturako sailburuordea,
ANDONI ITURBE AMOREBIETA.
RSS