Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

199. zk., 2026ko urriaren 19a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
4381

IRAGARKIA, ur-aprobetxamenduen eskubidearen iraungitzeari buruzkoa.

Ur-aprobetxamenduen arloa – Uraren Euskal Agentzia.

Jakinarazpen saiakera eginda, eta hau egin gabe geldituta, Administrazio Publikoen Ohiko Administrazio Prozeduraren urriak 1eko 2015/39ko Legearen 44.artikuluan ezarritakoaren arabera, argitaratzen da, iragarki honen eranskinean zehazten diren ezaugarriak dituzten ur-emakiden eskubideak azkentzeko administrazio-prozedurak hasten direla, bertan azaldutako arrazoiengatik.

Espediente horiek Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamenduko 163., 164. eta horiekin bat datozen artikuluetan jasotako izapideen arabera izapidetuko dira.

Horri dagokionez, 53. artikuluan xedatutakoaren arabera, ura ureztatzeko edo herritarrak hornitzeko erabiltzen bada, emakidaren titularrak emakida berri bat lortu ahal izango du erabilera eta xede bererako. Eskaera hori iraungitze-espedienteko aldez aurretiko entzunaldiaren izapidean edo emakidaren indarraldiko azken bost urteetan egin behar da.

Edozein administrazio-ekintza gauzatu aurretik, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera kontatzen hasita, 20 egun balioduneko epea zabaltzen da beharrezkoak ikusten diren alegazioak aurkezteko Uraren Euskal Agentziari.

Iragarki honek eranskinean aipatutako interesdunen eta pertsona ororen ezagutzarako banakako jakinarazpen gisa balioko du.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko irailaren 29a.

Zuzendari nagusia.
EE (2025eko maiatzaren 23ko Ebazpena).

Aprobetxamenduen arduraduna,

ANABEL MONTILLA OLALDE.

(Ikusi .PDF Fitxategia)

Azterketa dokumentala