Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

199. zk., 2026ko urriaren 19a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

JUSTIZIA ETA GIZA ESKUBIDEEN SAILA
4379

IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira Vitoria-Gasteizko Auzialdi Auzitegiko Administrazioarekiko Auzien Atala. 1 zenbakiko Plazan bideratutako 411/2026 prozedura laburtuan interesdun direnak.

Vitoria-Gasteizko Auzialdiko Auzitegiko Administrazioarekiko Auzien Ataleko 1. plazan administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri da, 411/2026 prozedura laburtuaren bidez izapidetzen ari dena, Justizia eta Giza Eskubideen sailburuaren 2026ko maiatzaren 29ko Aginduaren aurka. Agindu horren bidez, Eibarko eta Donostiako barruti judizialetan Justizia Administrazioko kidego orokorretako eskakizun bereziko lanpostuak betetzeko berariazko lehiaketarako deialdia egiten da, bulego judizialak, erregistro zibileko bulego orokorrak eta udalerrietako eta haien elkarteetako justizia-bulegoak ezartzearen ondorioz (2026ko ekainaren 12ko EHAA, 110. zk.).

Era berean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri da Justizia eta Giza Eskubideen sailburuaren 2026ko uztailaren 10eko Aginduaren aurka. Agindu horren bidez, Eibarko barruti judizialeko Auzialdiko Auzitegiaren bulego judiziala, Erregistro Zibileko bulego orokorra eta udalerriko eta horien elkarteetako justizia-bulegoak ezartzearen ondorioz lanpostu bereiziak betetzeko berariazko lehiaketa behin betiko ebazten da (2026ko uztailaren 20ko EHAA, 136. zk.).

Horregatik, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeak 49.1 artikuluan xedatzen duenaren arabera, prozeduran interesa duten pertsonak epatzen dira beren interesak defenda ditzaten, egoki baderitzote, Vitoria-Gasteizko Auzialdiko Auzitegiko Administrazioarekiko Auzien Ataleko 1. plazan, bederatzi eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko irailaren 29a.

Justizia Administrazioko zuzendaria,

MARÍA DOLORES MOVILLA RIVAS.


Azterketa dokumentala