
199. zk., 2026ko urriaren 19a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (124 KB - 2 orri.)
- EPUB (112 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
EKONOMIA, LAN ETA ENPLEGU SAILA
4374
IRAGARKIA, 2026ko irailaren 30ekoa, Arabako Laneko Ikuskaritzako buruarena, zeinaren bidez jakinarazten baita arau-hauste aktan jasotako lan-arloko arau-hausteengatiko zehapen-prozeduraren hasiera edota Gizarte Segurantzako kuotak likidatzeko proposamena.
Ezinezkoa izan da egintza hori zuzenean jakinaraztea, eta, horrenbestez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Hala egin beharra aurreikusten duenez 46. artikuluan urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenak, jakinarazten zaie interesdunei egintzaren eduki osoa ezagutu nahi badute Arabako Laneko Ikuskaritzara agertu beharko dutela (Alaba Jeneralaren kalea 10, 2. solairua, Vitoria-Gasteiz), 09:00etatik 14:00etara, astelehenetik ostiralera; horretarako epea, gehienez 20 egun naturalekoa da, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.
Horren berri ematen da, eranskinean adierazitako interesdunek jakin dezaten eta jakinarazpentzat hartu dezaten.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko irailaren 30a.
Arabako Laneko Ikuskaritzako burua,
SONIA HOLGADO ARÍN.
RSS