Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

199. zk., 2026ko urriaren 19a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
4371

EBAZPENA, 2026ko irailaren 29koa, Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren zuzendariarena, zeinaren bidez ematen baitira kontsumitzaileen elkarteentzako dirulaguntzak, funtzionamenduari eta laguntza juridikoari dagozkien gastuak ordain ditzaten 2026ko ekitaldian.

Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren zuzendariaren 2026ko martxoaren 4ko Ebazpenaren bidez, argitara ematen da kontsumitzaileen elkarteek 2026ko ekitaldian funtzionamenduari eta laguntza juridikoari dagozkien gastuak ordain ditzaten egindako dirulaguntzen deialdia.

Ebazpen horren 5. artikuluan xedatutako epearen barruan, bost erakundek eskatu zituzten laguntzak.

Kontuan hartuta organo kudeatzaileak egindako proposamena, eskabideak aztertzeko eta ebaluatzeko 2026ko abuztuaren 21ean eratu zen balorazio-batzordeak egindako proposamena, eta aipatutako manuak eta berariaz eta orokorrean aplikatzekoak diren gainerako xedapenak, honako hau

XEDATZEN DUT:

1.– Kontsumitzaileen elkarteei funtzionamenduari eta laguntza juridikoari dagozkien gastuak ordaintzeko dirulaguntzak ematea. Guztira, 505.819,98 euro emango zaizkie hemen zerrendatu diren erakundeei; zenbatekoak eta kontzeptuak ere adierazi dira:

EKA-Euskal Kontsumitzaileen Elkartea.

IFK: G48305833.

(Ikusi .PDF Fitxategia)

EHKB-Euskal Herriko Kontsumitzaileen Batasuna.

IFK: G48247076.

(Ikusi .PDF Fitxategia)

Acubi – Bidasoako Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Elkartea.

IFK: G20172045.

(Ikusi .PDF Fitxategia)

FACUA Euskadi – Euskadiko Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Ekintza Elkartea.

IFK: G95889390.

(Ikusi .PDF Fitxategia)

Asufin – Euskadiko Finantza Erabiltzaileen Elkartea.

IFK: G04937959.

(Ikusi .PDF Fitxategia)

2.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea.

3.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari; beraz, beraren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuari, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko irailaren 29a.

Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren zuzendaria,

ANA MARÍA SÁNCHEZ HERRÁEZ.


Azterketa dokumentala