Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

199. zk., 2026ko urriaren 19a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
4368

AGINDUA, 2026ko irailaren 29koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez iraungitzen baita Barakaldoko (Bizkaia) «Txanogorritxu BEC» haur-eskola pribatuaren baimena, jarduera bertan behera uzteagatik.

«Txanogorritxu BEC, S.L.» elkarteak, Barakaldoko (Bizkaia) «Txanogorritxu BEC» haur-eskola pribatuaren erakunde titularrak, baimena azkentzeko eskatu du, jarduera bertan behera utzi duelako. Dagokion espedientea aztertu da.

Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarrean dagoen araudiak eskatzen dituen agiriak erantsi zaizkio eta gai horretan eskumena duten erakundeek txostena egin diote.

Ikusirik 17/2023 Legea, abenduaren 21ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntzarena; 3/2020 Lege Organikoa, abenduaren 29koa, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoa aldatzen duena; 215/2004 Dekretua, azaroaren 16koa, 0 eta 3 urte bitarteko umeentzako haur-eskolek bete beharreko gutxieneko baldintzak ezartzen dituena, eta arlo horretan aplikatzekoak diren gainerako indarreko xedapenak, honako hau

EBAZTEN DUT:

Barakaldoko (Bizkaia) «Txanogorritxu BEC» haur-eskola pribatuaren baimena azkentzea, jarduera bertan behera uzteagatik, 2026-2027 ikasturtetik aurrera. Zentroaren datuak honako hauek dira:

Zentroaren kodeak: 015778 (EAE) eta 48018932 (unibertsala).

Izen generikoa: Haur-eskola pribatua.

Izen espezifikoa: «Txanogorritxu BEC».

Titularra: Txanogorritxu BEC, S.L.

Helbidea: Euskadi Etorbidea 46, behea.

Udalerria: Barakaldo.

Lurralde historikoa: Bizkaia.

AZKEN XEDAPEN BAKARRA

Agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkeztu dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko irailaren 29a.

Hezkuntzako sailburua,

MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.


Azterketa dokumentala