Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

199. zk., 2026ko urriaren 19a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
4367

AGINDUA, 2026ko irailaren 29koa, Hezkuntzako sailburuarena, Barakaldoko (Bizkaia) «Ikasauto» Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatuaren baimena aldatzeko dena.

«Ikasauto» ikastetxe pribatuaren erakunde titularrak hasitako espedientea aztertu da, zeinean eskatzen baitu baimena alda dakiola lanbide-heziketako goi-mailako espezializazio-kurtso berri bat emateko.

Espediente horren izapideak araudiak ezarritako prozedurari jarraituz egin dira; gainera, indarrean dauden arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio eta arlo horretan eskumena duten erakundeek egin diote txostena.

Arau hauek ikusi dira: Araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimena ikastetxe pribatuei emateari buruzko apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua (apirilaren 9ko BOE), otsailaren 12ko 131/2010 Errege Dekretuak aldatua (martxoaren 12ko BOE); Lanbide Heziketako Sistemaren antolamendua garatzen duen uztailaren 18ko 659/2023 Errege Dekretua (uztailaren 22ko BOE), uztailaren 9ko 658/2024 Errege Dekretuak aldatua (uztailaren 10eko BOE); uztailaren 4ko 570/2023 Errege Dekretua (uztailaren 26ko BOE), Segurtasuneko Teknikariaren Erdi-Mailako Lanbide Heziketako titulua ezartzen duena eta curriculumaren oinarrizko alderdiak finkatzen dituena (maiatzaren 21eko 499/2024 Errege Dekretuak aldatua); otsailaren 6ko 143/2024 Errege Dekretua (otsailaren 24ko BOE), Bilatzaileetako posizionamenduko (SEO/SEM) eta sare sozialetako komunikazioko goi-mailako Lanbide Heziketako espezializazio-kurtsoa ezartzen duena eta curriculumaren oinarrizko alderdiak finkatzen dituena; otsailaren 6ko 144/2024 Errege Dekretua, (otsailaren 24ko BOE), Marketinerako eta salmentetarako eduki digitalak idazteko goi-mailako Lanbide Heziketako espezializazio-ikastaroa ezarri eta curriculumaren oinarrizko alderdiak finkatzen dituena; eta gai horretan aplikatu beharreko gainerako legeak. Horiek horrela, hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Ondoren deskribatzen den ikastetxe pribatuaren baimena aldatzen da 2026-2027 ikasturterako:

Ikastetxearen kodeak: 015386 (EAE) eta 48016391 (unibertsala).

Izen generikoa: Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatua.

Izen espezifikoa: «Ikasauto».

Titularra: Desiderio Antón Cáceres.

Helbidea: Ibaibe kalea, Beurko industrialdea, 1. eta 2. pabiloiak.

Udalerria: Barakaldo.

Lurralde historikoa: Bizkaia.

Ibilgailuen Azterketa Teknikoa eta Ezbeharren Peritazioa goi-mailako espezializazio-kurtso bat emateko baimena ematen da.

2. artikulua.– Baimendutako lanbide-heziketako irakaskuntzen ondoriozko osaera.

1.– Lanbide-arloa: Garraioa eta Ibilgailuen Mantentze-lanak.

a) Ibilgailu automobilen elektromekanika, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

b) Karrozeria, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

c) Automozioa, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

d) Ibilgailuen Azterketa Tekniko eta Ezbeharren Peritazioa, goi-mailako espezializazio-ikastaroa. Edukiera: kurtso 1.

3. artikulua.– Ikastetxeak indarrean dagoen araudia bete beharko du, agindu honen bidez baimentzen zaizkion heziketa-zikloak irakasteko eskatzen diren ikaspostuen kopuruari, ekipamenduari eta irakasleen titulazio akademikoari eta hizkuntza-eskakizunari dagokienez. Bestela, emandako baimena baliogabetuta geratuko da.

4. artikulua.– Ikastetxeak Eraikuntzako Kode Teknikoa bete beharko du, martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartua, bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Ikastetxeko titularrarena izango da baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna.

5 artikulua.– Datuen babesari buruzko oinarrizko informazioa. Datu pertsonalak tratatu eta «Lanbide heziketako ikastetxe pribatuen baimenak» izeneko tratamenduari dagokion jardueran sartuko dira.

Arduraduna: Plangintza eta Antolaketa Zuzendaritza, Hezkuntza Saila.

Xedea: Lanbide Heziketako ikastetxe pribatuen erregistro ofiziala. Ikastetxeak irekitzeko eta ixteko baimenak, baita emandako baimenetan aldaketak egitea ere.

Legitimazioa:

– Tratamendua beharrezkoa da, aplikagarriak diren lege-eginbideak betetzeko.

– 4/2018 Legea, ekainaren 28koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketari buruzkoa.

– 8/1985 Lege Organikoa, uztailaren 3koa, Hezkuntzarako Eskubidea Arautzekoa.

Hartzaileak:

– Hezkuntza eta Lanbide Heziketa Ministerioa.

Eskubideak: Eskubidea duzu datuak irispidean izateko, datuak zuzentzeko eta ezerezteko, bai eta informazio gehigarrian adierazitako beste eskubide batzuk ere.

Informazio gehigarria: Datuen babesari buruzko informazio gehigarri eta zehatza kontsulta dezakezu gure webgunean:

https://www.euskadi.eus/informazio-klausulak/web01-sedepd/eu/gardentasuna/133300-capa2-eu.shtml

Araudia:

– Datuak Babesteko Araudi Orokorra:

(https://eur-lex.europa.eu/legal-content/ES/TXT/?uri=CELEX%3A02016R0679-20160504).

– 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa (https://www.boe.es/boe_euskera/dias/2018/12/06/pdfs/BOE-A-2018-16673-E.pdf).

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Agindu honetan jasotako baimena emateak ez du esan nahi, inola ere, hezkuntza-itunen araubidearen bidez laguntzak lortuko direnik.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke HezkuntzaKO sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, hil biko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko irailaren 29a.

Hezkuntzako sailburua,

MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.


Azterketa dokumentala