
199. zk., 2026ko urriaren 19a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (124 KB - 2 orri.)
- EPUB (109 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
4365
AGINDUA, 2026ko irailaren 28koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez Bilboko (Bizkaia) «Eguzkilore» Haur-eskola pribatuak jarduerak uzteko baimena ematen baita.
Aztertu da Bilboko (Bizkaia) «Eguzkilore» Haur Eskola Pribatuaren titularrak, Ainhoa López de Sandaliano Ruiz de Gauna andreak, ikastetxearen jarduerak uzteko aurkeztu zuen eskaera dela-eta hasitako espedientea.
Espedientea dagokion prozeduraren arabera izapidetu da eta indarrean dagoen araudiak eskatzen duen dokumentazioa erantsia du, eta gaian eskumena duten erakundeek haren gaineko txostena egin dute.
Ikusita, orobat, zer xedatzen duten apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretuak, ikastetxe pribatuek araubide orokorreko eta unibertsitatez kanpoko irakaskuntzan jarduteko baimenei buruzkoak (apirilaren 9ko BOE); otsailaren 12ko 131/2010 Errege Dekretuak (martxoaren 12ko BOE), apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua aldatzen duenak; azaroaren 16ko 215/2004 Dekretuak (19ko EHAA), zeinak gutxieneko baldintzak zehazten baititu 0 eta 3 urte bitarteko umeentzako haur-eskoletarako, zenbait artikuluren indarraldia luzatuz, bestetik, 17ko 297/2002 Dekretuan, zeinak, bere aldetik, Euskal Autonomia Erkidegoko zero urtetik hiru urtera bitarteko umeen haur-eskolak arautzen baitzituen 2002-2003 eta 2003-2004ko ikasturteetarako; eta alorrean aplikatzekoak diren gainerako legeek, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Jarduerak uzteko baimena ematen zaio jarraian zehazten den Haur Eskola Pribatuari:
Ikastetxearen kodeak: 015803 (EAE) eta 48019274 (unibertsala).
Izen generikoa: Haur-eskola pribatua (HEPR).
Izen espezifikoa: «Eguzkilore».
Titularra: Ainhoa López de Sandaliano Ruiz de Gauna.
Helbidea: Pablo Alzola Kalea 2, solairuartea.
Udalerria: Bilbo.
Lurralde Historikoa: Bizkaia.
Baimendutako irakaskuntzak:
– Haur Hezkuntzako lehen zikloa: 3 unitate.
• 1 unitate 0-1 urte bitarteko haurrentzat, bakoitza 8 ikaspostuko edukieraduna.
• 1 unitate 1-2 urte bitarteko haurrentzat, bakoitza 13 ikaspostuko edukieraduna.
• 1 unitate 2-3 urte bitarteko haurrentzat, bakoitza 18 ikaspostuko edukieraduna.
Bigarrena.– Hezkuntzarako Eskubidea arautzen duen uztailaren 3ko 8/1985 Lege Organikoaren hamahirugarren artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, ikastetxeak ezin izango du erregistro-inskripzioan agertzen ez den izenik erabili bere burua identifikatzeko.
Hirugarrena.– Bai Hezkuntza Administrazioari zuzentzen dizkion eskaera eta komunikazioetan, bai bere dokumentazio propioan eta bai ikastetxearen publizitatean ere, publizitate horretarako bidea edozein delarik, entitate titularrak izen generikoa erabili beharko du, ondoren izen espezifikoa eta ikastetxearen kodea erantsita, erregistro-inskripzioan jasotako datuen arabera.
Era berean, ikastetxearen publizitateak otsailaren 13ko 401/1979 Errege Dekretuak, estatuz kanpoko ikastetxeen izenak eta publizitatea arautzen dituenak, 10. artikuluan xedatutakoa bete beharko du.
Laugarrena.– Ikastetxearen entitate titularrak derrigor bete beharko du indarrean dagoen araudiak ikaspostuen kopuruaz, ekipamenduaz eta irakasleen titulazio akademikoaz eta hizkuntza-eskakizunez ezartzen duena, aplikagarri den indarreko gainerako legeriak xedatutakoa ere betetzeaz gain, eta ikastetxearen erregistro-datuak aldatu beharra izanez gero, baimena berrikusteko eskaera egingo du bere legezko ordezkariaren bitartez, hala egin ezean baliogabetu egingo baita duen baimena.
Bosgarrena.– Ikastetxeak martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartutako Eraikuntza Kode Teknikoa beteko du, eta horrekin bat, indarreko legeriak ezartzen dituen higiene-, osasun-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Baldintza horiek bete ezean ikastetxearen entitate titularra izango da erantzukizunduna.
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
Agindu honetako baimena emateak ez dakar berekin ez hezkuntza-plangintzaren barnean sartua izatea ez hezkuntza-itunen edo dirulaguntzetarako deialdien bidezko laguntzak eskuratzea.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Agindu honen aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari hilabeteko epean, epe hori agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean zenbatzen hasita; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, horretarako epea, bi hilabetekoa, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko irailaren 28a.
Hezkuntzako sailburua,
MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.
RSS